2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Herri-lurzatiaren eskaera, herritarrentzako zuzeneko aprobetxamenduaren bidez
Uko egin zaionez 4. poligonoko 717. lurzatia (B eta C azpilurzatiak) lantzeari, Bargotako Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, onuradun izaten ahal diren bizilagunek lurzati hori eska dezaten herritarrentzako zuzeneko aprobetxamenduaren bidez.
Eskatzaileek frogatu beharko dute betetzen dituztela Udal honetan nekazaritzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2026ko apirilaren 27an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquínez.
L2606236
Iragarkiaren kodea: