2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 875. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmena, dirutan emateko zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko irailaren 8ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 2. poligonoko 875. lurzatian, Gerolur SLk sustatua, bai eta kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat ere, dirutan emateko zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Altsasun, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2612084