2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Lekunberriko Udala UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeari buruzko jendaurreko informazioa
Lekunberriko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Lekunberriko Udala UEMAri, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari, eta Mankomunitate horren Estatutuen onarpenari atxikitzeko asmoa adieraztea.
2. Erabaki hau hilabetez jendaurrean jartzea, udal honetako iragarki-taulan argitaratu ondoren, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Estatutuen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erabakia behin betikoa izango da jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada.
Lekunberrin, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2417772