69. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2026 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinaren bidez amaitzen baita Virginia Marín Fernández andrearen izendapena, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatu baitzen bitarte baterako. Zerbitzu hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32.1 artikuluan ezartzen denez, funtzionarioek bitarte baterako betetzen ahalko dute titular gisa daukaten lanpostuaren maila berekoa eta kategoria berekoa edo goragokoa den edozein lanpostu, baldin eta horretarako behar den titulazioa edo prestakuntza badute. Bestalde, 32.2 artikuluan ezartzen denez, Administrazioak libreki errebokatzen ahal ditu izendapen horiek.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko martxoaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Amaitzea Virginia Marín Fernández andrearen izendapena, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatu baitzen bitarte baterako. Zerbitzu hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan. Erabaki honek 2026ko martxoaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da bitarteko izendapenaren azken eguna.

2. Foru-dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2604273