44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIURRUN-OLKOTZ

2026rako lan publikoaren eskaintza

Biurrun-Olkozko alkateak, 2026ko otsailaren 12an, ebazpen hau eman zuen:

Lehena.–2026rako lan publikoaren eskaintza onestea; hona hemen:

–Funtzionarioak:

  • Lanpostua: administrari-ofiziala/diruzaina. Plaza kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanposturako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Biurrun-Olkotzen, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2602202