43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026rako gastua baimentzen duena dirulaguntza hauetarako: toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten.

Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta laneratzen laguntzeko.

Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legea garatuz, apirilaren 30eko 438/2024 Errege Dekretuan (haren bidez, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzu Erkideen Zorroa eta Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legean ezarritako zerbitzu bermatuak garatzen dira) zehaztuta daude, laugarren azpitalean, autoenplegurako aholkularitza zerbitzuak, ekintzailetza bideragarria eta tokiko garapen ekonomikoaren dinamizazioa; berariaz, honako hau dio: "Enplegu-zerbitzu publikoek, toki entitateekin koordinatuta eta eskura dagoen beste edozein baliabiderekin koordinatuta, tokiko proiektuak dinamizatzea helburu duten ekimen espezifikoak sustatzeko aukera aztertuko dute".

Hori helburu, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak laguntza batzuk ematen ditu enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten. Laguntza horien deialdiak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez arautu zirenetik egin dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntza-deialdi bat, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten.

2. 580.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako gastu partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001 96100 4819 241105 Konferentzia Sektoriala. Toki garapena sustatzeko laguntzak. PEP- E24/000737-01

2026

580.000 euro

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2601869