2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Ordenantza fiskala, arautzen duena nola aplikatu aukerako hobariak ECO eta "zero igorpen" ibilgailuei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2026ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena nola aplikatu aukerako hobariak ECO eta "zero igorpen" ibilgailuei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lerinen, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2613150