195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

544/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan larreen NPErako onartutako azalerak, 2026ko ekitaldirako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 320/2026 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako azalerei egindako alegazioak baloratu ondoren. Ebazpen horren bidez, Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak onetsi ziren, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2026ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zen, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren deklarazioa egin zen. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez, Urbasako Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ) onetsi zen. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.

Plan hori betetze aldera, Urbasa eta Andia mendietako larre eta baso baliabideak antolatzeko proiektu bat onetsi zen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 13ko 22/2025 Foru Aginduaren bidez berezitasunak ezartzen dira, zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeen kudeaketan, Nafarroako Foru Komunitateko 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan. Eranskinaren III. kapituluko 12. artikuluan adierazten da zer prozedura erabiliko den Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietako larre azalerak onartzeko, NPEren eskaera bakarreko laguntzak eskatzearen ondorioetarako.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 320/2026 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larreen erabiltzaileek NPErako aitor ditzaketen azalerak onetsi ziren, 2026ko ekitaldirako. Ebazpen hori 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11koan. I. eranskinean, Urbasa eta Andia jabari publikoetako mendietako erabilera erkideko larreen azalera 2026ko ekitaldirako behin-behinean onartu zaien pertsonen zerrenda ageri zen.

Ebazpen horretan, orobat, hamar eguneko epea eman zen, argitaratu zenetik zenbatzen hasita, larreak lehenbizikoz erabiltzen dituzten abeltzainek, azalerari uko egiten diotenek, ustiategiaren bat eskualdatu dutenek edo aitortutako azalera aldatzeko eskatu nahi dutenek kasuan kasuko inguruabarraren berri eman zezaten.

Ikusita Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoak bidalitako txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Urbasa eta Andia jabari publikoko mendien erabilera erkideko larreetan onartutako azalerak, 2026ko eskaera bakarrerako (NPE). Azalera horiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 320/2026 Ebazpenaren I. eranskinean jasoak daude, ebazpen horren bidez onetsi baitziren Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2026ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, baita interesdunei ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko irailaren 9an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–2026KO ESKAERA BAKARRAREN (NPE) ONDORIOETARAKO ONARTU ETA BAZTERTU DIREN ESKAEREN ZERRENDA

1.1. Titularra aldatzeko eskaerak.

Titularra aldatzeko eskaera hauek onartu dira:

ustiategiaren lagatzaileak zeukan azalera bera onartuta.

EKITALDIA

NANa

ONARTUTAKO
AZALERA

LAGATZAILEAREN NANa

2026

44642750A

41,45

72429625A

2026

72676637H

42,01

16603996C

2026

J71544423

4,61

72818627Y

2026

E71547954

56,98

72812813B

2026

J71556484

64,44

44638947H

2026

J71554877

5,71

73112105G

1.2. Eskaera berriak.

Eskaera berri hauek onartzen dira:

EKITALDIA

NANa

ONARTUTAKO
AZALERA

AzLU ASMOA

2026

18201956D

3,69

7,04

2026

29137127Z

12

22,88

2026

29152121N

30

57,2

2026

33425459L

4,61

8,8

2026

33431486C

6,71

12,8

2026

44640931R

21,15

40,33

2026

44642142Q

2,52

4,8

2026

44647454S

12,59

24

2026

72666581J

7,55

14,4

2026

73127368H

9,65

18,4

2026

E31594807

8,39

16

2026

33433218G

5,9

13,6

2026

44644210Z

12,08

23,04

2026

73434059G

1,01

1,92

2026

J31389729

20,14

38,4

2026

44640119V

13

48

1.3. Azalera handitzeko eskaerak.

1.3.1. Aurretik onartutako azalera handitzeko eskaera hauek onartzen dira: Horretarako, egiaztatu da akats bat egin zela kalkulurako hasiera batean kontuan hartutako AzLUen kopuruan.

EKITALDIA

NANa

2026AN HASIERAN ESLEITUA

AZALERA
HANDITZEA

ONARTUTAKO AZALERA BERRIA

ARRAZOIA

2026

72704350Q

19,8

20,14

39,94

Akatsa hasierako esleipenean. Behiak ez ziren kontuan hartu.

2026

J71178768

0,42

0,42

0,82

Akatsa hasierako esleipenean. Gidetako bat ez zen kontuan hartu.

1.3.2. Azalera handitzeko eskaera hauek ukatzea proposatzen da:

EKITALDIA

NANa

2026AN HASIERAN ESLEITUA

AZALERA
HANDITZEA

ARRAZOIA

2026

29145873C

14,43

0

Eskatu du penalizaziorik ez jasotzea itzulerako gidarik ez egiteagatik. Ukatu da

2026

J71180699

22,65

0

Ez du zentsua handitu. Ukatu da

1.4. Azalera murrizteko eskaerak.

Aurretik onartutako azalera murrizteko eskaera hauek onartzen dira:

EKITALDIA

NANa

2026AN HASIERAN ESLEITUA

ONARTUTAKO
AZALERA BERRIA

2026

72704514L

22,8

19

Iragarkiaren kodea: F2612262