Iragarkia
201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
313E/2026 EBAZPENA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2026ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN kodea: 928367.
Nafarroak, bere foru-araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintzako gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.
Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.
Eskumen horien artean dago nekazaritzako ustiategietan inbertsioak sustatzea, bai eta sektore horretan asoziazionismoa sustatzea ere.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.
2021-2027 NPEPEaren (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa) esku-hartzeen artean dago INVEST (73-74) izenekoa, zeinak nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioak egiteko babesa jasotzen baitu. Esku-hartze horren barnean, Nafarroan NPEPEk 6841 esku-hartzea jasotzen du (Inbertsio produktiboak nekazaritzako ustiategietan), zeinak helburu baitu oro har nekazaritzako ustiategien lehiakortasuna hobetzea; hala, berregituratzea planteatzen du neurriari, produkzio-orientazioari eta eraginkortasuna hobetzeari dagokionez. Halaber, elkartze-araubideko inbertsio kolektiboak ere jasotzen ditu.
6841 esku-hartzea inbertsio produktiboei buruzkoa da, oro har hartuta, eta bi neurri bereizten ditu: alde batetik, klima-aldaketa arintzen, baliabideak erabiltzen edo animalien ongizatea hobetzen zuzenean laguntzen duten inbertsioak (6841.1 neurria), eta, bestetik, ustiategien lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak (6841.2 neurria).
Deialdi honen helburua da nekazaritzako ustiategien titularrek egiten dituzten inbertsioak babestea, zehazki 6841.2 neurrian sartzen direnak, hau da, nekazaritzako ustiategien lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioak.
Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna, eta sektorean diharduten emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat.
Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru dekretu horren bidez arautzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza sistema, antolaketa eta funtzionamendua. Aipatu foru dekretuak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari edo, kasua bada, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari beren eskumenen esparruan foru dekretu hori garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritza funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.
Nafarroako Gobernuak 2026ko apirilaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 8.500.000 euroko gastu konpromisoa har dezan laguntza hauen 2026ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2028ko ekitaldiaren kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitzeko, gehienez ere 2.000.000 euro gehituta, Landa Garapenerako aurrekontu programaren kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluko 3. puntuan ezarritakoari jarraikiz eta puntu horretan jasotzen diren baldintzak betetzen badira. Azpi esku-hartzearen %40 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatuko da.
2024ko martxoaren 15ean, hautaketa irizpideak onetsi zituen NPEPEaren Nafarroako jarraipen batzordeak. Irizpide horiek 2026ko laguntzen deialdian ere erabiliko dira.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdia onestea, 2023-2027 NPEPEaren esparruan, 2026ko ekitaldirako, bai eta ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileak ere.
2. Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 8.500.000 euroko gastua baimentzen da 2028ko ekitaldian, 2026ko aurrekontu orokorretako "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritzako ustiategietan inbertitzeko laguntzak" izeneko partidaren baliokidea den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
Kreditu hori handitzen ahalko da, gehienez ere 2.000.000 euro gehituta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan jasotakoaren arabera, eta puntu horretan ezarritako baldintzak betetzen badira. Gehikuntza hori Landa Garapenaren aurrekontu programaren kargura eginen da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
2026ko aurrekontu orokorretako "720004 72200 7700 412113: 2023-2027 NPEPE LGENF. Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" partidaren baliokidean baimendu gabeko kredituen erabilerak ordena honen arabera lehenetsiko dira: nekazaritzako ustiategietako inbertsioak (ureztalurrak modernizatzea); nekazaritzako ustiategietako inbertsioak (lurrak ureztalur bihurtzea); nekazaritzako ustiategietako inbertsioak, ingurumen helburua dutenak; eta nekazaritzako ustiategietako inbertsioak.
3. Laguntzen deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko irailaren 8an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
I. ERANSKINA.–NEKAZARITZAKO USTIATEGIETAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, 2023-2027 NPEPE-AREN ESPARRUAN. 2026KO EKITALDIRAKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da produktibitatera bideratutako inbertsioak egiten dituzten nekazaritzako ustiategien titularrentzako laguntzak arautzea, bat etorrita 6841.2 esku-hartzearekin (Nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko eta hobetzeko inbertsioak). Laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan jasota daude; izan ere, erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita.
2. oinarria.–Neurriaren helburua.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, esku-hartze honen bidez honako helburu hauek lortzen lagundu nahi da: nekazaritzako ustiategien merkaturako orientazioa hobetzea eta lehiakortasuna handitzea, epe laburrean eta luzean, eta, orobat, ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskaintzea.
3. oinarria.–Onuradunak.
1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.
2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen mendekoak edo haiei lotuak badira.
4. oinarria.–Onuradunak onartuak izateko irizpideak.
Neurriaren onuradunak izan daitezke laguntza eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
a) Adinez nagusia izatea, pertsona fisikoen kasuan.
b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NANUE) inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea.
Honako hauek salbuetsita daude: nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzen eskatzaileak, nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen eskatzaileak, edo 2026an nekazari berriak ezartzeko laguntzen eskatzaileak (edo 2026an, 2025ean edo 2024an laguntza horiek jaso dituztenak). Halaber, salbuetsita daude aurreko onuradun horiek soilik eratutako sozietateak edo haien titulartasun partekatuak.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zerrendatutako ezein egoeratan ez egotea. Bereziki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Ustiategiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea laguntza eskatzen den unean. Salbuetsita egonen dira aurreko b) puntuan ezarritako onuradunek eratutako ustiategiak.
b) Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan behar dira. Ustiategi bideragarritzat hartuko dira honako hauek: ustiategiaren ekoizpen elementuen eta jardueraren arabera, inbertsio plana bukatutakoan erreferentziako errentaren %35etik gorako errenta unitarioa lortzen dutenak.
5. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.
1. Honako hauek izanen dira diruz lagungarriak:
–Ustiategiak berregituratzera, ekoizpenaren neurriari edo orientazioari dagokionez, eta modernizatzera bideratutako inbertsio produktiboak, betiere nekazaritzako ustiategien errendimendu orokorra hobetzen bada.
–Ustiategiko nekazaritzako produktuen merkaturatzea hobetzera edo lehen eraldaketara bideratutako inbertsioak.
–Nekazaritzarako higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea.
–Nekazaritzako makineria berria erostea eta instalatzea, baita abeltzaintzarako eta nekazaritzarako ekipamenduak ere.
–Programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
–Ustiategian dauden makinak modernizatzen edo hobetzen dituzten automatismoak, ekipo informatikoak edo osagarriak.
Inbertsioek helburu hauek izan beharko dituzte:
–Nekazaritzako ustiategiak modernizatzea eta/edo hobetzea, oro har.
–Berregituraketa erraztea, ekoizpenaren neurriari eta/edo orientazioari dagokienez.
–Nekazari gazteak ezarri daitezen eta jarduera horretan jarrai dezaten bultzatzea, eta landa ingurunean ekoizpen sareari eusten laguntzea.
2. Honako inbertsio hauetarako, adierazten diren onargarritasun irizpideak aplikatuko dira:
a) Lursailak erostea, eraikiak nahiz eraiki gabeak, haietan kokatzeko eragiketan zehaztutako inbertsioak berezko dituen eraikuntzak, erantsitako lokal eta eremuak barne (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak eta abar), inbertsio diruz lagungarrien zenbateko osoaren %10eraino.
b) Instalazioak, ekipamendua eta makinak (automobilak eta garraiobideak izan ezik), loturik daudenak nekazariek beren ustiategiko ekoizpena zuzenean saltzearekin edo lehen eraldaketa egitearekin, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua jasota badago Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 38. artikuluan aipatzen den I. eranskinean. Horiek guztiek, honako hau bete beharko dute:
–Zuzeneko salmentarako inbertsioetan, ustiategiek inskribaturik egon behar dute, ordainketa egin baino lehenagotik, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko Nafarroako kanal laburren erregistroan, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren martxoaren 9ko 5/2023 Foru Legearen arabera.
–Bi kasuetan, izan produktuak eraldatzeko inbertsioak, izan zuzeneko salmentarakoak, aurreikusitako inbertsioaren eraldatze edo merkaturatze gaitasunak koherentea behar du izan nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen gaitasunarekin, eta eraldatze gaitasuna ezin da izan ustiategiaren ekoizpen gaitasuna halako 1,5 baino handiagoa.
c) Lurzatietan ureztatzeko ekipamendu eta instalazio iraunkorretan egindako inbertsioak, lehorreko lurrak ureztalur bihurtzeko, baldin eta 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 74. artikuluan ezarritakoa betetzen badute, eta, jarduteko eremuan kokatutako instalazioen kasuan, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 51., 52. eta 55. artikuluetan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Inbertsio horiek egin beharko dira nekazaritza azpiegituretan jarduteko eremuetan ez dauden lurzatietan edo, jarduteko eremuetan egonda ere, ureztatzen hasteko deklarazioa edo egiaztapen akta onetsia 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa dutenetan.
Jarduteko eremuan sartzen ez diren lurzatietan, presio bidezko ureztatze ekipamendu iraunkor instalatzen bada, ulertuko da lehorreko lurra izatetik ureztalurra izatera aldatu dela.
Laguntza eskaerarekin batera, ureztatzeko instalazio bakoitzaren memoria baloratuan honako hauek justifikatu eta sartu behar dira:
i) Ureztatze Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Konfederazio Hidrografikoaren baimena gainontzeko kasuetan.
ii) Inbertsioaren barnean kontagailu bat sartzea, inbertsio planean laguntzaren xede izanen den azalerari dagokion ur-erabilera neurtu ahal izateko, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.
d) Laguntza eskaeraren xedeko inbertsioarekin zuzenean lotutako ordainsariek muga hau izanen dute: inbertsio diruz lagungarrien guztizko zenbatekoaren %12. Nolanahi ere, IV. eranskineko moduluak aplikatuko dira.
e) Ondasun higiezinak eskuratzea, baldin eta Jabetzaren Erregistroan jasota badaude, eta, hala dagokionean, kasuan kasuko ingurumen arloko baimena badute. Hori guztia, bat eginik Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin edo laguntza eskaera aurkezteko unean aplikatzekoak diren gainontzeko legeekin. Inbertsio plana amaitzen denean, erregistroak eta baimenek laguntzaren onuradunaren izenean egon beharko dute.
3. Ez dira diruz lagungarriak eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauek:
a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak. Salbuespena izanen da inbertsioak egitea Nafarroako lurzatiekin mugakide diren autonomia-erkidegoetako lurzatietan, laborantza-finka bakar bat osatzen badute, eta baldin eta inbertsio berak aldi berean egiten badira.
b) Laguntza eskaera aurkeztu aurretik erabat gauzatuta dauden inbertsioak, ordainketa guztiak eginda egon zein ez, eta, orobat, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitakoak, oinarri honetako 2.d) atalean araututako kostuak izan ezik.
Guztiz gauzatutzat joko dira egoera hauetako batean dauden inbertsioak:
–Fisikoki burutu diren inbertsioak. Georreferentziagarriak diren inbertsioak ez direla burutu frogatzeko bi modu izanen dira: georreferentziadun argazkiak aurkeztea eta/edo laguntzak kudeatzen dituen unitateko langileek ustiategia bisitatzea.
–Funtzionalki eta teknikoki operatiboak diren inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da laguntza eskaera aurkeztu ondokoak direla inbertsioak abian jartzea edo erabiltzea justifikatzen duten agiriak (lizentziak, erregistroak eta abar).
–Guztira fakturatutako inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da laguntza eskaera aurkeztu aurrekoak direla faktura guztiak.
Inbertsio batean hasierako bisitan edo georreferentziadun argazkien bidez detektatzen bada elementuak edo unitateak ezabatu direla inbertsioak guztiz gauzatuta ez izateko baldintza betetzearren, ulertuko da laguntza jasotzeko gezurrezko baldintzak sortu direla, eta inbertsioa ez da diruz laguntzeko modukotzat joko.
2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitakotzat joko dira data hori baino lehenagoko fakturak, ordainagiriak edo froga-balioa duten agiri baliokideak dituzten inbertsioak.
c) Bigarren eskuko ekipamendua erostea eta jartzea.
d) Azken 10 urteetan laguntza jaso duten eta/edo 10 urtera arteko antzinatasuna duten inbertsioak ordezkatzen dituzten inbertsioak.
e) Lehendik dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezinak, ekipamenduak edo instalazioak eskuratzeari dagozkionak. Halaber, ez dira diruz lagunduko makineria eta ekipamendua konpontzeko erremintak.
f) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.
g) Animaliak erostea, eta urteko landareak erostea eta landatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren 3.d) puntuan jasotakoez bestelako helburuetarako.
h) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen mozkin industriala.
i) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan.
j) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.
k) Ustiategiko bertako langileen gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, salgaietan.
l) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.
m) Ureztatutako azaleraren gehikuntza garbia handitzea dakarten inbertsioak, baldin eta kasuan kasuko arroaren plan hidrologikoan ur masaren egoerari eman zaion kalifikazioa "ona" baino okerragoa bada, ur kopuruarekin loturiko arrazoiengatik.
n) Ezkontideen eta lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, baita pertsona fisikoen eta juridikoen artean ere, baldin eta horien ezkontideek edo lehen mailako ahaideek entitate juridikoaren bazkide edo administratzaile gisa parte hartzen badute, edozein dela ere eskualdatzeko prozedura edo modua. Salbuetsita egonen dira 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek beren bazkideentzat emandako fakturak eta likidazio ziurtagiriak.
o) Ingurumenean ondorio negatiboak izaten ahal dituzten inbertsio-eragiketak.
Horren ondorioetarako, ez dira diruz lagunduko eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteko epean baldintza hauek betetzen ez dituzten inbertsioak:
–Dagokion ingurumen-baimena ez dutenak, jarraikiz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari edo aplikatzekoa den beste edozein arauri.
–Organo eskudunari (udalari edo ingurumenaren arlokoei) kontsulta egiteko izapidea amaituta ez egotea, baldin eta eskatzaileak uste badu eskatutako inbertsioek ez dakartela funtsezko aldaketarik lehendik daukaten ingurumen lizentzian edo baimenean.
p) Inbertsio horiek non inbertsioa egiteko premia ez dagoen behar bezala frogatuta inbertsio planean bildutako azterketan, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta eta ustiategiarekiko koherentzia aintzat hartuta. Ildo horretatik, inbertsio bat justifikatu gabekotzat hartzen ahalko da haren neurria edo ahalmena gehiegizkoa bada ustiategiaren neurria kontuan hartuta, ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.
q) Ingurumenari lotuta diruz laguntzen ahal diren inbertsioak, eta jarduteko eremua ureztatzeko ekipamendurako inbertsioak. Horiek kasuan kasuko deialdietan eskatu beharko dira.
r) Ez dira diruz lagunduko aireko tratamenduetarako ekipamenduak, baldin eta onuraduna izena emanda ez badago horiek erabiltzeko nahitaezko erregistroan inbertsio planak amaitzen direnean.
6. oinarria.–Inbertsio plana.
1. Laguntza eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.
2. Inbertsio planean alderdi hauek sartuko dira:
a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:
–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.
–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza.
–Ekoizpen elementuen zerrenda (kopurua, parametro ekonomikoak eta neurriari buruzko parametroak).
b) Ustiategiaren bukaerako egoeraren azalpena; abiapuntuan azaldutako parametroen aipamen konparatiboa egin behar da eta azken emaitza hori lortzen ahal dela frogatzen duten datu ekonomikoak eman behar dira.
c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu teknikotik, ekonomikotik eta finantzariotik begiratuta, koherentzia izanik abiapuntuko ustiategiaren eta bukaerako egoeraren artean, inbertsioak egiteko beharra justifikatzeko.
d) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta gauzatzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da.
3. Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek diruz lagungarritzat jotzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri egokiak, bat etorriz oinarri arautzaile hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzekin. Bereziki, kostuen moderazioa aplikatzeari buruzko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13.1.b) puntuaren arabera.
7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.
2. Laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, inbertsio diruz lagungarriaren %40 izanen da.
3. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen portzentajeak kalkulatzeko, aurreko puntuan adierazitako mugarekin betiere, honako gehikuntza hauek aplikatuko zaizkio %20ko oinarrizko portzentajeari:
a) Nekazari gazteak eta berriak: %15.
Honako hauek izanen dira nekazari gazteak eta berriak:
–Laguntza hauen onuradun direnak: nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak; nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzak, edo 2026an nekazari berriak ezartzeko laguntzak (edo 2026an, 2025ean edo 2024an laguntza horiek jaso dituztenak).
–Nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntza lortuta, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea eta ezartzeko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epearen barnean egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela lehenengoz ezartzeko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.
–Nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntza lortu gabe, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea, OON (ogibide nagusia nekazaritza) gisa katalogatuta egotea eta hiru urte baino gutxiago igaro izana nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik.
Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.
Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta horretan bazkide gazteek parte hartzen edo hartuko badute –gazte eta nekazari gazteen definizioarekin bat– sozietateak adierazitakoarekin koherentea den enpresa plan batekin, aurreko portzentaje hori aplikatuko da, gazteari gizarte kapitalean dagokion parte-hartzearen arabera.
b) Lehentasunezko ustiategiak: %10.
Laguntza intentsitate hori aplikatuko zaie laguntza eskatzean lehentasunezko gisa sailkatuta dauden nekazaritzako ustiategien titularrak diren onuradunei, bai eta nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzei esker prozesu horretan diren pertsonei ere.
c) Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetan dauden ustiategiak: %5.
Laguntza intentsitate hori aplikatuko zaie ustiategiei baldin eta, inbertsio plana bukatu ondoren, ustiategia kokatua dagoen udalerria (Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan jasoa dagoen EIN kodearen arabera) muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetako esku-hartzean sartzen bada, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan.
4. Laguntza intentsitateari ez zaizkio aplikatuko 3. puntuan zehaztutako gehikuntzak baldin eta laguntza eskaeraren xedeko inbertsioren bat multzo hauetako batekoa bada, IV. eranskineko multzoen arabera: "Abeltzaintzako eraikuntzak", "Beste eraikuntza batzuk", "Abeltzaintzako ekipamendua/nabearen m²", "Abeltzaintzarako ekipamendua/unitatea" edo "Hornidurak"; eta, horrez gain, gidoi hauetako batean jasotzen diren ekoizpen sistemetako batera bideratua badago:
–Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez dira halakotzat hartuko uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuan, zerri ekoizpen intentsiboko ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituenean, jasota dauden betebeharrak betetzen dituzten zerri ustiategiak.
–Haragitarako, arrautzetarako eta ehizarako hegaztien hazkuntzara bideratutako inbertsioak, ekoizpen ekologikoa edo landakoa denean salbu.
–Aziendara bideratutako inbertsioak, esnetarako ardiak edo ahuntzak izan edo gizentzeko behiak edo zaldiak; edukiera txikiko ustiategietarako mugak gainditzen badituzte, hain zuzen ere, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren 2. eranskinean zehaztutakoak. Foru dekretu horren bidez ezarri ziren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, abereen ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak. Ondorio horietarako, gizendegi berrien kasuan, 5 m²-ko gehieneko ratioa aplikatuko da abere bakoitzeko.
–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera ertaineko ustiategietarako zehaztutako mugak (aurreko gidoian aipatutako eranskinean ezarritakoak) gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean badaude.
–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera txikiko ustiategietarako zehaztutako mugak gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean ez badaude.
–Untxien hazkuntzan egindako inbertsioak, ekologikoa denean izan ezik.
5. Deialdi eta onuradun bakoitzeko, gehieneko inbertsio bolumen diruz lagungarria 100.000 eurokoa da ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, eta gehienez ere 800.000 eurokoa guztira.
6. Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 7.500 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.
7. Entitate onuradun bakoitzak gehienez ere 300.000 euro jasotzen ahalko ditu inbertsioen urteko deialdietan, eta 800.000 euro programa bakoitzeko.
Muga hori gaindituz gero, murrizketa aplikatuko litzateke lehenik eta behin, nekazaritzako ustiategietako inbertsioetarako laguntzari eta, ondoren, hauetarako laguntzari: ingurumen helburua duten nekazaritzako ustiategietako inbertsioak, nekazaritzako ustiategietako inbertsioak (lurrak ureztalur bihurtzeko) eta, azkenik, nekazaritzako ustiategietako inbertsioak (ureztalurrak modernizatzeko).
8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.
1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera ezartzeko, balorazio irizpideen arabera emandako puntuak batuko dira. Balorazio irizpideak II. eranskinean zehazten dira.
3. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.
4. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu dituen balorazio irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal dena, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.
9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.
1. Norgehiagokako araubideko izapidean, eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da, aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta. Hala, irizpide horien arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako mugarekin.
2. Espedienteen arteko puntuazioan berdinketa gertatzen bada, lehentasuna izanen du baremazioan belaunaldi erreleboagatik puntu gehien lortu duen espedienteak. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasuna izanen dute atal hauetan puntuaziorik altuena duten eskaerek, hurrenkera honetan: generoa eta katalogazioa. Hala ere berdinketa hausten ez bada, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera lehenetsiko dira eskaerak.
3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideetan.
4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.
5. Laguntza eman ondoren aurrekontu-partidan kreditu erabilgarria sortzen bada, diru kopuru osagarri bat ematen ahalko zaie aurrekontu-eskasiagatik ezetsitako espedienteei, lehentasun-hurrenkerari jarraituz. Diru kopuru horiek emateko, aurretik onartutako gainerako eskaeren baldintza berberak bete beharko dira. Inbertsio plana bukatzeko epea egokituko da luzapenetarako onar daitekeen azken egunaren arabera, eta esleipenaren ebazpenean zehaztuko da.
10. oinarria.–Ordaindu aurretik entitate onuradunek dituzten konpromisoak eta betebeharrak.
1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:
a) Inbertsio plana 2028ko maiatzaren 2a baino lehen gauzatzea. Aurrekoa gorabehera, epea luzatzeko eskatzen ahal dute onuradunek, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean. Luzapen hori, beranduenez 2028ko otsailaren 29an eskatuko da, eta inbertsio planak gauzatzeko azken eguna urte horretako irailaren 15a izanen da.
b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea.
c) Gerora bete beharreko konpromisoak mantentzea, 11. oinarrian ezartzen den bezala.
d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek justifikatzea:
–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta
–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.
e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoak mantendu direla.
f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
g) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azkeneko ordainketan frogatu baino lehen.
h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.
i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztapenen eta kontrolen xede izan daitezkeen artean.
j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.
Plaka horretan, proiektuaren edo eragiketaren deskribapen bat agertuko da. Horretaz gain, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasuneko arau grafikoei jarraikiz, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinaren arabera.
k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
l) Hala dagokionean, inbertsioko ondasunak inbertsio plana bukatu baino lehen inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan.
m) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.
n) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, modu telematikoan, deialdi honen 23. oinarrian ezarritako moduan, esteka honen bidez: gardentasunari buruzko adierazpena (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2007657).
Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).
2. Laguntza eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak eta konpromisoak onartzea.
11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartuko dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.
2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta entitate onuradunen kasuan:
a) Ustiategiaren titulartasuna mantentzea.
b) Diruz laguntzen diren inbertsioen jabetza mantentzea.
c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.
d) Onuradunaren eta ustiategiaren baldintzei eustea, haiengatik puntuak jaso badira 8. oinarriko baremoaren arabera.
3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondoren, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.
Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.
4. Traktoreetan eta uzta biltzeko makinetan egindako inbertsioen kasuan, 7 urtera luzatzen da jabetza mantentzeko konpromisoa, eta 5 urtera enpresa txiki eta ertainen kasuan.
12. oinarria.–Laguntza eskaera, dokumentazioa eta instrukzio organoarekiko harremanak.
1. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da, eta 2026ko azaroaren 30ean amaituko.
2. Laguntza eskaerak aurkeztuko dira horretarako ezarri den atzemate programaren bidez. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-inversiones-en-explotaciones-agrarias-2026).
3. Programa hori erabiltzeko beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, haren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.
4. Jarduketa deialdiaren helburuetara egokitzen dela frogatzeko, III. eranskinean azaltzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da eskaerarekin batera, tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko den zerrendaren arabera.
5. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzen onuradunek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabiliko instrukzio organoarekiko harremanetan.
13. oinarria.–Kostuen moderazioa.
1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, besteak beste, proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko betebeharra jasotzen du eta hura ebaluatzeko metodologia zehazten du.
Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:
a) IV. eranskinean (Moduluak) azaltzen diren inbertsioek zenbatekoa esleituta badute, dirulaguntzarako onartuko den zenbatekoa bi hauetako txikiena izanen da: onuradunak aurkeztutakoa eta IV. eranskinean ezarritakoa.
b) IV. eranskinean (Moduluak) azaltzen diren inbertsioek zenbatekoa esleituta ez badute, eskatzaileak xede berbera duten hiru proformako faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza-eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkezten dituenetatik txikiena.
Eskaintzak egiazko enpresa hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta alderatzeko behar bezain zehatzak. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, justifikatzen bada merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatuta egonen da inbertsio planean.
c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko kasu horietako bakar batean ere sartu ezin diren inbertsioen kasuan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, ordezko aurrekontu bat aurkeztu.
Batzorde horren erabakia justifikatua izanen da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.
2. Kostuen moderazioa aplikatu izanari buruzko egiaztatze kontrolak eginen dira laguntza esleitu baino lehen, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin baino lehen, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.
3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsi beharko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiriaren jaulkitzailearen identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.
4. Onuradunak horretarako aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien ondasunak ez dira diruz lagungarritzat joko.
14. oinarria.–Instrukzio organoa.
Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala arduratuko da esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioaz; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.
15. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
1. Instrukzio organoak laguntza eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, eskaera 10 egun balioduneko epean zuzen dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.
2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak behar dituen erregistro ofizial guztiak erabiliko ditu, bai eta foru administrazioaren eta/edo beste administrazio batzuen esku dauden informazio iturriak ere, eta betiere aintzat hartuta laguntzaren eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen informazioa, non ez duen interesdunak horren aurka egiten, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2. puntuan adierazitakoarekin. Kasu horretan, onuradunak berak aurkeztu beharko ditu agiri horiek laguntzaren eskaerarekin batera, eta, horrela egin ezean, zuzentzeko eskatuko zaio, lehen atalean ezartzen den moduan.
Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.
4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 egun balioduneko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.
5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.
6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.
7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta dirulaguntzak emateko espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
16. oinarria.–Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.
3. Ebazpenean dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.
4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik sei hilabetean ebatziko da laguntzak eman edo ukatzen diren. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.
Ebazpena argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko fitxan, deialdirako gaitzen den horretan.
5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertuko da.
6. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, berariazko ezespena izanez gero, edo administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertzen den egunetik, presuntziozko ezespena izanez gero.
17. oinarria.–Inbertsio plana aldatzea.
1. Arrazoi justifikatuengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, esleipena aldatzeko eskaera aurkeztu beharko du. Esleipena aldatzeko eskaerak ere horretarako ezarritako atzemate programaren bidez aurkeztuko dira; onuradunentzat eskuragarri dago Nafarroako Gobernuko Interneteko atarian, tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-inversiones-en-explotaciones-agrarias-2026). Eskaera beranduenez 2027ko irailaren 1ean aurkeztu beharko da, eta bete beharko ditu laguntza eskaerak dituen irizpide eta baldintza berberak.
2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:
–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.
–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.
3. Eskatzen diren aldaketak nabarmenak izanen dira bi kasu hauetan: eskatutako inbertsioei kostuen moderaziorako prozedura aplikatu beharra ekartzen dutenean, beste modulu bat aplikatzeagatik; eta diruz lagungarria den inbertsioan, guztira, 15.000 euro baino gehiagoko murrizketa ekartzen dutenean. Diruz lagungarria den guztizko inbertsioaren murrizketa hori kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko laguntza eskaera egin aurretik egin ziren inbertsioak.
4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bat bakarrik onetsiko da.
5. Instrukzio organoaren balorazioaren mende egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean esleituriko laguntzak ez dira handituko.
–Aldaketa nabarmenak.
- Komunikatuak. Inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasiera batean onetsitako planaren irizpide berberei jarraituta.
- Komunikatu gabekoak. Kostuak moderatzeko prozedura aplikatuko da azken ordainketa egin aurretik. Prozedura hori berme askirekin aplikatzerik ez bada, inbertsioak ez dira diruz lagungarritzat joko. Hori guztia 20. oinarriko 7. puntuan jasotakoaren arabera aplika daitezkeen murrizketak alde batera utzi gabe.
–Aldaketa ez-nabarmenak.
- Komunikatuak. Emandako inbertsioen doikuntza eginen da txosten tekniko baten bidez, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Laguntza murriztu bada, ebazpen bidez onetsi beharko da.
- Komunikatu gabekoak. Azken ordainketaren unean, behar den doikuntza eginen da inbertsioetan eta emandako laguntzan.
Proposatutako aldaketa onesten ez bada, inbertsio plana hasiera batean onartutako moduan egin beharko da. Aldaketa ukatzen bada, ebazpen bidez izapidetuko da.
18. oinarria.–Ordainketa eskaera.
1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez.
2. Ordaintzeko eskaera –fakturak, ordainketen frogagiriak, baimenak, erregistroak eta nahitaez aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa erantsita– aurkezteko epea 2028ko urtarrilaren 1ean hasi eta urte bereko maiatzaren 2an bukatuko da. Beraz, ulertuko da data hori dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko muga-eguna.
Epe horiek bete behar izateak ez du esan nahi ezin direnik luzapenak eskatu eta eman justifikatutako arrazoiengatik. Halako kasuan, ordainketa eskaera aurkezteko azken eguna 2028ko irailaren 15a izanen da.
3. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.
4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku erakunde bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer erakunderi lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.
19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.
1. Laguntzen ordainketa deialdian zehaztutako aurrekontu-ekitaldiaren kargura eginen da.
2. Oro har, dirulaguntzak ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasuneko informazio betebeharra.
Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela ziurtatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.
Osorik gauzatu gabetzat hartzen diren inbertsioetan (5.3b) oinarria), egiaztapen horiek egin ostean egiaztatzen bada exekuzio maila ez dela aldatu, ulertuko da inbertsioa amaituta zegoela eskaera egiteko unean, eta, hortaz, ezin izanen da diruz lagundu.
3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.
4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak behar dituen erregistro ofizial guztiak erabiliko ditu, bai eta foru administrazioaren eta/edo beste administrazio batzuen esku dauden informazio iturriak ere, eta betiere aintzat hartuta laguntzaren eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen informazioa, non ez duen interesdunak horren aurka egiten. Kasu horretan, onuradunak berak aurkeztu beharko ditu agiri horiek ordainketa eskaerarekin batera, eta, horrela egin ezean, zuzentzeko eskatuko zaio.
Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.
Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.
5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da ordaindu beharreko zenbatekoa, betiere hasiera batean esleitutako kopurua gainditu gabe.
6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketa eta bazterketa irizpideak aplikatuko dira.
20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.
1. Ordaintzeko eskaera ez bada ezarritako epean aurkezten, laguntza osorik galduko da, eta ez da laguntzarik eskatzen ahalko inbertsioak egiteko laguntzen hurrengo deialdian.
2. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla bete eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.
3. Ez bada betetzen gastuak epe barruan justifikatzeko konpromisoa, gastu horiei lotutako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
4. Ez badira betetzen 10. oinarriko 1. zenbakiko e) eta n) letretan jasotako betebeharrak (kontrolak onartzeko eta gardentasunari buruzko adierazpena aurkezteko betebeharrak, hurrenez hurren), laguntza osoa galduko da.
5. Ez badira betetzen 10. oinarriaren 1. zenbakiko f), g), h) eta l) letretan jasotako konpromisoak (kontabilitateari, jasotzen diren beste laguntzak jakinarazteari eta erregistroetan inskribatzeari buruzkoak, hurrenez hurren), konpromiso bakoitzari zuzenean lotutako laguntza galduko da.
6. Ez badira betetzen 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzea eta azalpen plakak jartzea hurrenez hurren), laguntzaren %50 galduko da.
7. Jakinarazi gabeko aldaketa nabarmenen kasuan, inbertsio diruz lagungarrian 15.000 euro baino gehiagoko murrizketa eragiten badute, benetan gauzatutakoari dagokion zenbatekora doituko da ordainketa, eta %10eko penalizazioa aplikatuko zaio doikuntza egin ondorengo laguntzari. Diruz lagungarria den guztizko inbertsioaren murrizketa hori kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko laguntza eskaera egin aurretik egin ziren inbertsioak.
8. Emandako laguntza guztiei uko egiten bazaie, eta ukoa ez bada jakinarazi esleipena aldatzeko eskaera aurkezteko epea bukatu baino lehen, ez da laguntzarik eskatzen ahalko hurrengo deialdian.
9. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:
Baldin ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren, ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.
Dena den, ez da zenbatekorik murriztuko, baldin eta onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea edo murrizketa hori aurreikusi gabeko kostuen jaitsiera baten ondorio dela.
10. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 6. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.
11. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo gezurrezko adierazpena aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.
Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako adierazpen faltsutzat hartuko da.
12. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, laguntzetatik kanpo geldituko da, aplikatuz abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikulua, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.
Horri dagokionez, georreferentziadun argazkien edo ustiategira egindako bisiten bidez, inbertsioa osorik gauzatu ondoren, detektatzen bada elementuak edo unitateak ezabatu direla laguntzak eskatzeko unean inbertsioak bukatu ez izanaren baldintza betetzearren, ulertuko da laguntza jasotzeko baldintza artifizialak sortu direla, eta inbertsioa ez da diruz laguntzeko modukotzat joko.
Onuradunen eta/edo ustiategien onargarritasun irizpideak aztertzean, atzematen bada aldaketak egin direla Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak ofizioz egindako nekazaritzako ustiategien katalogazioaren ondotik, helburu izan dezaketenak laguntzan abantaila lortzea, aldaketa horiek sartu gabe egokituko zitzaionaren gainetik, ulertuko da laguntza jasotzeko baldintza artifizialak sortu direla, eta eskaera laguntzetatik kanpo geratuko da.
21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.
1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.
2. Konpromiso horien ez-betetzea mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.
3. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko a) letran xedatutakoa, laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.
4. Ez bada betetzen 11. 2 oinarriko b) letran xedatutakoa, ez-betetzearen xede den inbertsiorako laguntza itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.
5. Ez badira betetzen 8. oinarriko balorazio-irizpideak, eta, ondorioz, ez bada eskuratu onuradun izateko puntuazio nahikorik, jasotako laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.
6. Aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak ez dira bete gabetzat joko ez betetzeko arrazoia ezinbesteko kausa bat denean.
Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:
a) Onuradunen heriotza, pertsona fisikoen kasuan, edo onuradunen bazkideren batena, onuradunak pertsona juridikoak badira.
b) Onuradunetako baten lanerako ezintasun luzea, pertsona fisikoen kasuan, edo onuradunen bazkideren batena, onuradunak pertsona juridikoak badira.
c) Ustiategia osorik edo zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean aurreikusi ezin bazen. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako Dimentsioko Unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.
d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurretan eta/edo instalazioetan kalte nabarmena eragin duena.
e) Ustiategiko eraikuntzen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.
f) Epizootia edo landareen gaitza, ustiategiko azienda edo labore guztiei edo zati bati kalte egin diena.
Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, entitate onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.
7. Honi dagokionez, onuradun batek, azken ordainketaren ondoren erabakitzen badu sozietate batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, ez da ulertuko bertan behera utzi duela konpromisoa, baldin eta: onuraduna bere baitan hartu duen entitateak lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren izaera badu; ustiategiaren nekazaritzako lan unitateak –hots, entitate berriaren kapital sozialean daukan partaidetza kontuan hartuta onuradunari dagozkionak– balio berekoak edo handiagokoak baldin badira, benetan ekarri dituen ekoizpen unitateekin alderatuta. Gainera, sozietateak bere gain hartu beharko ditu gerora bete beharreko konpromisoak.
8. Pertsona fisiko batek laguntzak jaso ondoren erabakitzen badu titulartasun partekatuko nekazaritzako ustiategi bat eratzea, ez du bete beharko aurreko paragrafoan zehazten den nekazaritzako lan unitateen baldintza, baldin eta ustiategi berria lehentasunezko gisa sailkatuta badago eta gerora bete beharreko konpromisoak bere gain hartzen baditu.
9. Ustiategiko titulartasuna mantentzeko konpromisoa betetzen dela ulertuko da, nahiz eta nortasun juridikoko entitatearen tipologia aldatu, baldin eta entitate elkartu berri horrek hasierako entitatearen baldintza berberak betetzen baditu eta gerora bete beharreko konpromisoak bere gain hartzen baditu.
10. Ulertuko da jarduera mantentzen dela, pertsona fisikoa den onuradunak erretiroa hartzen duelarik, ustiategia beste ustiategi batean integratzen bada eta hura lehentasuneko gisa katalogaturik badago eskualdaketa egin baino lehenago, edo ezartzen ari den nekazari batek haren ordez hartzen badu. Ustiategian erreleborik bada, titular berriak ezartzeko laguntzak jasotzeko baldintzak bete beharko ditu. Kasu batean zein bestean, gerora bete beharreko konpromisoak bere gain hartu beharko baditu.
22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
Laguntza hauen onuradunek ez dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jasotzen ahalko.
Beste deialdiren batean laguntza jaso duten ondasunek ez dute inola ere laguntzarik jasoko deialdi honetan.
23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua aurkeztu beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia: Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2007657).
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren entitate publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio-zifra.
b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitateko organo eskudunak onetsitako negozio-zifra.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritzako eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.
d) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, gardentasunari buruzko adierazpenaren estekaren bidez (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2007657), eta eredu hauen araberako agiriak erantsita:
–Goiko a), b) eta c) letretan zehazten den informazioa emateko, I. eranskinean dagoen eredua erabiliko da, zeina esteka honetan eskuratzen ahal baita: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena (https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963).
–d) letran zehazten den informazioa emateko, II. eranskinean dagoen eredua erabiliko da, zeina esteka honetan eskuratzen ahal baita: Organoen ordainsariei buruzko adierazpena (https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713).
Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa berriz eman beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak. Era berean, foru lege horretan ezarrita dagoen arau-hauste eta zehapenen araubidea aplikatuko da.
24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzaren publizitatea Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinak ezarritakoaren arabera eginen da (erregelamendu horren bidez ezartzen dira olio-hazien, kotoiaren eta ardogintzako azpiproduktuen gaineko esku-hartze motetarako arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz), bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEaren plan estrategikoekin lotutako informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko betekizunen arabera ere.
25. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.
1. Arau-hauste administratiboak dira Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako ekintzak eta omisioak, eta zehagarriak izanen dira baita zabarkeria hutsez eginak badira ere, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudiak ezarritako beste kasu batzuetan.
2. Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako arau-hauste eta zehapenen araubidea aplikatuko da, eta, hala badagokio, ez-betetzeen ondoriozko zigorrak ere (20. eta 21. oinarrietan zehazten dira).
3. Arau-hauste administratiboen erantzule izanen dira ekintzaz edo omisioz arau-hauste gisa tipifikatutako inguruabarretan erortzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak eta nortasunik gabeko entitateak.
4. Arau-hausteak bi legeetan ezarritakoaren arabera tipifikatu eta mailakatuko dira.
26. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Honako hauek arautuko dute deialdi hau: haren oinarri arautzaileak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira; azaroaren 9ko 11/2005 Foru Agindua, dirulaguntzei buruzkoa; eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.
27. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, haren oinarrien eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak hartutako aplikazio-egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta martxoaren 1eko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko Foru Legea).
II. ERANSKINA.–NEKAZARITZAKO USTIATEGIETAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, 2023-2027 NPEPE-AREN ESPARRUAN. HAUTAKETA IRIZPIDEAK
IRIZPIDEA | DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA | GEHIENEKO | PUNTUAZIO |
ONURADUNEN TIPOLOGIA | 52 | ||
Belaunaldi erreleboa | Titularrak edo entitate elkartu baten bazkideak | 20 | |
Gazte profesionala (1) | 20 (*) | ||
Lanaldi partzialeko gaztea (2) | 16 | ||
Nekazari berriak (3) | 12 | ||
Generoa | Emakumea | 15 | 15 (*) |
Desgaitasuna | ≥%33ko desgaitasun aitortua | 2 | 2 (*) |
Aholkularitza | Aholkularitza zerbitzuetan parte hartzea (4) | 15 | 15 |
USTIATEGIEN TIPOLOGIA | 28 | ||
Katalogazioa | Lehentasunezko ustiategiak eta titularraren baldintzak | 10 | |
Lehentasunezko nekazaritzako ustiategia (5) | 10 | ||
Ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona fisikoa | 5 | ||
Kokapen geografikoa | Ustiategia dagoen udalerriaren kokapena (6) | 10 | |
Goi-mendia | 10 | ||
Mendia | 8 | ||
Mugak dituzten eskualdeak, mendialdekoak kanpo | 5 | ||
Asoziazionismoa | Asoziazionismoa | 8 | |
Sozietatearen tipologia | 8 | ||
Titulartasun partekatua | 8 | ||
Beste elkarte-formula batzuk (7) | 6 | ||
Elkarteak (8) | 8 | ||
Lehentasunezko elkartea (LE) edo LEko bazkidea | 8 | ||
Kooperatibako bazkidea | 6 | ||
INBERTSIO PLANA | 20 | ||
Efizientziaren hobekuntza | Ustiategiaren ekoizpen eraginkortasuna edo merkataritzako marjina hobetzeko jarduerak | 10 | |
Eraldaketa eta kanal laburren bidezko merkaturatzea (9) | 10 | ||
Kalitate-araubideetan parte hartzea (10) | 8 | ||
Ingurumen arloko konpromisoak | Ingurumen arloko jardunbideak dituen ustiategia | 10 | |
Ekoizpen ekologikoa (11) | 10 | ||
P1 eta P2 ekoaraubideak (larratze estentsiboa eta belar mozketa jasangarria) (12) | 8 | ||
P3 eta P7 bitarteko ekoaraubideak, edo ingurumen-nekazaritzako konpromisoak (landa garapena) (13) | 6 |
(*) Pertsona juridikoek jasoko duten puntuazioa izanen da kasuan kasuko irizpidea betetzen duten pertsona fisikoek kapital sozialean duten portzentajearen araberakoa.
(1) Honako pertsona hauek:
–2026an nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzen onuradunak, edo laguntza horiek 2026an, 2025ean edo 2024an laguntza horiek jaso dituztenak.
–Nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntza lortuta, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea eta ezartzeko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epearen barnean egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela ezartzeko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.
–Nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntza lortu gabe, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea, OON (ogibide nagusia nekazaritza) gisa katalogatuta egotea eta hiru urte baino gutxiago igaro izana nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik.
(2) 2024ko, 2025eko edo 2026ko ekitaldietan nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen onuradunak izan direnak, edo lanaldi partzialean dauden nekazari gazteek soil-soilik osatutako pertsona juridikoak.
(3) 2024ko, 2025eko edo 2026ko ekitaldietan nekazari gazteak ezartzeko laguntzen onuradunak izan direnak, edo nekazari berri bat ezarri den eta titulartasun partekatua duten instalazioak.
(4) Aholkularitzari dagozkion puntuak soil-soilik aplikatuko dira baldin eta zerbitzu hori ematen duen entitatea inskribatuta badago Nafarroako Aholkularitza Entitateen Erregistroan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 4ko 222/2014 Foru Aginduaren arabera, foru agindu horrek arautzen baititu ustiategien aholkularitza sistema, aholkularitza entitateen onarpena eta haien erregistroa. Horrez gain, entitate horiek bete beharko dute 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 78. artikuluan ezarritakoa. Izan ere, erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira.
Inguruabar hori egiaztatuko da bai laguntza emateko unean bai ordainketa egin aurretik, non eta ez den ezartzeko prozesuan den pertsona bat, edo ezartzeko prozesuan dauden pertsonek soilik osatutako pertsona juridiko bat, kasu horretan ordainketa egin aurretik baino ez baita egiaztatuko.
Aholkularitzagatiko puntuak aplikatzea eskatzen bada, horrek esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola organo kudeatzaileari zerbitzua eman duen entitateari eskatu ahal izateko egindako aholkularitzari buruz duen informazioa.
(5) 7. oinarriko 3.b) ataleko definizioaren arabera: Puntuazio hori aplikatuko zaie laguntza eskatzean lehentasunezko gisa sailkatuta dauden nekazaritzako ustiategien titularrak diren onuradunei, bai eta nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzei esker prozesu horretan diren pertsonei ere.
(6) Ustiategiaren kokapenaren arabera, 7. oinarriko 3.c) atalean zehazten denari jarraikiz:
Puntuazio hori aplikatuko zaie ustiategiei baldin eta, inbertsio plana bukatu ondoren, ustiategia kokatua dagoen udalerria (Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan jasoa dagoen EIN kodearen arabera) sartzen bada muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetako esku-hartzean, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan.
(7) Beste elkarte formula batzuk, salbu eta pertsona bakarreko elkarteak.
(8) Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen mendeko kooperatiba bateko bazkidea, edo LE bateko bazkidea. Inguruabar hori bai laguntza emateko unean bai ordainketa egin aurretik egiaztatuko da, non eta ez den ezartzeko prozesuan den pertsona bat, kasu horretan ordainketa egin aurretik baino ez baita egiaztatuko.
(9) Nekazaritzako ustiategiak eraldaketagatiko NLU gehigarri bat izanen du ustiategiaren NANUE fitxan, eta/edo zuzeneko salmentaren eta kanal laburren erregistroan inskribatuta egonen da, 5/2023 Foru Legeari jarraikiz, enpresa plana bukatutakoan.
(10) Ustiategiak 0,5 NLU edo gehiago eduki beharko ditu inbertsio plana amaitutakoan, jatorri deiturei eta adierazpen geografikoei atxikita. Irizpide honetarako, ekoizpen-elementu guztien batura zenbatuko da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamenduarekin bat.
(11) Ustiategiak ekoizpen ekologikoko eta/edo ekologiko bihurtzeko 0,5 NLU baino gehiago izan beharko ditu inbertsio plana bukatutakoan. Irizpide honetarako, ekoizpen-sistema horri atxikitako ekoizpen-elementu guztien batura zenbatuko da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/848 (EB) Erregelamenduarekin bat.
(12) Inbertsio plana amaitzen den urtean, laguntza bat izatea P1 edo P2 ekoaraubideko praktiketarako. Urte horretarako ez bada laguntza esleitu, ulertuko da konpromisoa betetzen dela, baldin eta onuradunak aurreko urteetan laguntza horiek jaso baditu edo laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituen laguntza eskaera egin badu.
(13) Esleituak izan behar ditu P3, P4, P5 P6 eta/edo P7 ekoaraubideetarako laguntzak eta/edo ingurumen-nekazaritzako konpromisoetarako laguntzak (landa garapena) 2014-2020 LGPren edo 2021-2027 NPEPEaren arabera, laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean. Urte horretarako ez bada laguntza esleitu, ulertuko da konpromisoa betetzen dela, baldin eta onuradunak aurreko urteetan laguntza horiek jaso baditu edo laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituen laguntza eskaera egin badu.
III. ERANSKINA.–LAGUNTZA ETA ORDAINKETA ESKAEREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN ZERRENDA
Laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Eskaera egiten duen entitatearen IFZaren kopia.
b) Inbertsioak eta haien ezaugarriak azaltzen dituzten memoriak, proiektuak eta abar.
c) Ingurumen baimen bateratua, ingurumen ukipenen txostena edo jarduera sailkaturako lizentzia, kasuan kasuko jarduketa motari dagokionaren arabera, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin edo aplikatzekoa den beste arau batekin bat.
d) Kostuen moderaziorako prozedura aplikatu dela justifikatzeko agiriak: proformako fakturak, aurrekontuak eta abar.
e) Desgaitasunaren ziurtagiria edo txartela, indarrean.
Ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Fakturak, ordainagiriak edota froga-balioa duten beste agiri batzuk.
b) Baimenak, erregistroak...
c) Kredituaren lagapena.
IV. ERANSKINA.–MODULUAK
KONTZEPTUA | EUROAK/UNIT. |
LURRAK EROSTEA | |
1. Industrialdeko lurra edo abeltzaintzakoa/m² | 30,00 |
2. Industrialdetik edo abeltzaintza eremutik kanpoko lurra/ha | 5.060,00 |
LUBERRITZEAK ETA SASI-GARBITZEAK | |
1. Lur ez basobera/ha | 630,00 |
2. Lur basobera/ha | 1.350,00 |
3. Sasi-garbitzea, %50etik beherako sastraka dagoela (ha) | 290,00 |
4. Sasi-garbitzea, %50etik gorako sastraka dagoela (ha) | 560,00 |
BIDEAK | |
1. Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m² | 12,00 |
2. Bide sinplea (sasi garbitzea, lurra profilatzea, ureztapena eta trinkotze-lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m² | 10,00 |
3. Areka gaineko pasabidea (hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoitzea –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, hondeaketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml | |
–Diametroa 30 cm | 90,00 |
–Diametroa 40 cm | 130,00 |
–Diametroa 50 cm | 190,00 |
–Diametroa 60 cm | 250,00 |
–Diametroa 80 cm | 320,00 |
4. Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta hala bereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/unitatea | 7.590,00 |
FINKAK HOBETZEA | |
1. Hustubide berriak (hondeaketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa) | |
euro/m³ | 2,00 |
euroak metro linealeko | 4,00 |
2. Ubideak garbitzea (hondeaketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa) | 0,00 |
euro/m³ | 2,00 |
euroak metro linealeko | 3,00 |
3. Lur erauzketa eta tarte aldakorretarako garraioa, buldozer bidezkoa/m³: | 1,00 |
4. Lurra erauztea pala kargatzailearekin eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³ | 2,00 |
5. Lurra erauztea beldar-traktorearekin eta motomarruskagailuan garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur | 2,00 |
6. Nibelatzea edo landare-lur geruza kentzea motomarruskagailuarekin, finkaren barnean/m³ lur | 1,00 |
7. Arroka erauztea (kargatzea eta garraiatzea edo lurperatzea barne)/m³ | 28,00 |
8. Zangak, putzuak, etab. hustea/m³ | 16,00 |
9. Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³ | 3,00 |
10. Drainatzeak | |
10.1. Geotestila drainatzeetarako, euroak/ml | 1,30 |
10.2. Drainatzeak, hodiz eta legarrez, euroak/ml | 10,00 |
10.3. Legar edo hodiz drainatzea, euroak/ml | 8,00 |
10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko | 6,00 |
11. PVCzko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko, euroak/ml | 20,00 |
UREZTALURRAK, ORO HAR | |
1. Irazgaizte naturaleko ureztatze putzuak, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukieraren m³ | 14,00 |
2. Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatze putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, hainbat hormigoitze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukieraren m³ | 20,00 |
3. Ura hartzeko azaleko putzua, hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/m sakon | 320,00 |
4. Ureztapeneko etxola, zolata barne/m² | 760,00 |
5. Kutxa motako armairua automatismoak babesteko (unit.) | 490,00 |
6. Telekontrola (unit.) | 1.900,00 |
7. Iragazteko ekipoa | Proformako faktura |
8. Motoponpa | Proformako faktura |
LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO (UREZTALUR BIHURTZEA) | |
1. Aspertsio bidezko ureztapena | |
1.1. Aspertsio bidezko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euroak/ha) | |
–Instalazioen azalera: < 2 hektarea | 5.310,00 |
–Instalazioen azalera: >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea | 4.680,00 |
–Instalazioen azalera: >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea | 4.170,00 |
–Instalazioen azalera: >= 10 hektarea | 3.800,00 |
1.2. Aspertsio bidezko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha | 3.290,00 |
2. Tantakako ureztapena | |
2.1. Tantakako ureztapena (euroak/ha) | 3.040,00 |
2.2. Lurperatutako tantakako ureztapena (euroak/ha) | 4.430,00 |
3. Pibot bidezko ureztapena, 150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotarekin (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsio bidezko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona | |
4. Pibot bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duen eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duen pibotarekin (pibotaren metro linealeko) | 250,00 |
5. Estaldura osoko ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena | |
5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa. (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsio bidezko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona | |
5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b) | |
a) Pibotak ureztatutako azalerarako (pibotaren metro linealeko) | 250,00 |
b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda (ha) | 5.950,00 |
5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, baldin horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b ataleko kopurua aplikatuko zaio | Aurrekoen |
6. Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez | |
6.1. Aplikatuko dira 3., 4. edo 5. ataletako moduluak | |
6.2. 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko) | 7.340,00 |
7. Hipodromo bidezko ureztapena | |
7.1. Aplikatuko dira 3., 4. edo 5. ataletako moduluak | |
7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko) | 13.030,00 |
FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO LAGUNTZA OSAGARRIAK (iraunkorrak konpromiso aldian, haiekin lotutako landaketarik GABE) | |
1. Zurkaitzak: zutoinak/ha | 2.400,00 |
2. Besora jartzea/ha | 5.060,00 |
3. Besora jartzea mahatsondoetarako/ha | 4.300,00 |
4. Besora jartzea kiwiondoetarako/ha | 8.220,00 |
5. Eusteko eta gidatzeko egitura iraunkorrak/ha | 16.760,00 |
6. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatu gabe/ha | 14.800,00 |
7. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatuta/ha | 11.960,00 |
8. Haize-babesa: kiwiondoetarako berezia/ha | 8.860,00 |
BEROTEGIAK | |
1. Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabe/m² | 17,00 |
2. Multikapera, plastikozko estalkia, < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m² | 25,00 |
3. Multikapera, plastikozko estalkia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m² | 32,00 |
4. Multikapera, estalkia eta alboak polimetakrilatozko edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak edo gisakoak, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m² | 51,00 |
5. Multikapera, alboak polimetakrilatozko edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak eta estalkia plastikozkoa, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m² | 39,00 |
6. Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m² | 20,00 |
7. Pantaila termikoa/m² | 13,00 |
8. Laborantza-mahaia/m² | 46,00 |
9. Aire-berokuntza/m² | 8,00 |
10. Biomasako aire-berokuntza/m² | 13,00 |
11. Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztapena, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²) | 8,00 |
12. Ureztapen lokalizatua, landare ontzi bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²) | 10,00 |
13. Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (hauek barne: zimenduak, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²) | 145,00 |
14. Berotegiko automatizazio sistema (ordenagailua barne) (unit.) | 9.500 |
15. Hidroponia: drainatze-ura biltzeko, desinfektatzeko, biltegiratzeko eta birzirkulatzeko sistemak instalatzea (m²) | 8,00 |
ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK | |
1. Esnetarako ustiategiak: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²) | 400,00 |
2. Haragitarako ustiategiak: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²) | 400,00 |
3. Zerri azienda: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –perimetroko espaloiak barne–, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra, itxitura sanitarioa eta saretak (m²) | 280,00 |
4. Untxiak: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²) | 280,00 |
5. Ahateak: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²) | 250,00 |
6. Hegaztiak: lurra prestatzea eta eraisketak, zimenduak, nabea –perimetroko espaloiak barne–, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra, itxitura sanitarioa eta saretak (m²) | 280,00 |
7. Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (hauek barne: lur mugimenduak eta eraisketak, zolatak, horma txikiak, saneamenduak, etab.) | 110,00 |
BESTELAKO ERAIKUNTZAK | |
1. Hormigoi armatuzko zoladura (zabor-legarrezko oinarria barne), lodieraren 5 cm-ko/m² | 12,00 |
2. Zabor-legarrezko zoladura, lodieraren 5 cm-ko/m² | 3,00 |
3. Hormigonatzea/m³ | 160,00 |
4. Bazka-siloa (zolata eta paretak) (zabor-legarrezko oinarria barne)/oinplanoaren m² | 180,00 |
5. Euste-hormak/m³ | 510,00 |
6. Nabeen itxitura/pareten m² (olanak salbu) | 40,00 |
7. Edozein diametrotako kareharri hautatuzko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua | |
euro/m³ | 90,00 |
euro/Tm | 50,00 |
8. Isolamenduak | |
8.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (euroak/m²) | 9 |
8.2. Lodierako cm erantsi bakoitzeko (euroak/m²) | 2,6 |
8.3. Isolamendua estalkipeko plaka asfaltikoarekin (euroak/m²) | 17,2 |
8.4. Isolamendu termikoa estalki makurrean, poliestireno estruitua, 40 mm-koa (euroak/m²) | 12 |
8.5. Isolamendu termikoa estalki makurrean, poliestireno estruitua, 60 mm-koa (euroak/m²) | 5,3 |
8.6. Isolamendu termiko bertikala, harri-ilea (euroak/m²) | 8 |
9. Estalkiaren modernizazioa/m² (desmuntatze eta muntatze lanak barne) | 90,00 |
10. Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²) | 510,00 |
11. Minda-putzua (hondeaketa mekanikoa, betegarria botatzea eta hura tinkotzea, zabor-legarrezko oinarria, landare-lur geruza betetzea, instalazioetako zanga hondeatzea, drainatzeko hodia eta kutxatila, gunitatzea, ate metalikoa eta metalezko itxitura)/edukieraren m³ | 20,00 |
12. Simaurtegia | |
12.1. Zolata/m² (zabor-legarrezko oinarria barne) | 40,00 |
12.2. Hormak/m³ | 380,00 |
12.3. Egitura eta estalkia/m² | 100,00 |
13. Hobi septikoak | |
13.1. Hobia/m³ | 110,00 |
13.2. Minda-hobiaren estalkia/m² | 90,00 |
ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/nabearen m² | |
1. Behi azienda/nabearen m² (hauek barne: harrapatokiak, bazkategiak, askak eta hesiak) | 50,00 |
2. Ardi azienda/nabearen m² (hauek barne: harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak eta hesiak) | 40,00 |
3. Arrautzetarako oiloak/nabearen m² (hauek barne: errutegiak, slat-ak, kotak, bazkategiak eta askak) | 110,00 |
4. Haragitarako oiloak/nabearen m² (hauek barne: slat-ak, bazkategiak, askak, aireberritze estatikoa eta berokuntza) | 110,00 |
5. Zerri azienda/nabearen m² (hauek barne: pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak eta aireberritze estatikoa) | |
5.1. Gizentzea/m² | 50,00 |
5.2. Ernaldia/m² | 80,00 |
6. Untxiak/nabearen m² (hauek barne: umetzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema) | 80,00 |
ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/unit. | |
1. Minden irabiagailu murgildu finkoa/unit. | 13.280,00 |
2. Palarrak/unit. | 14.550,00 |
3. Edoskitzeko makina/unit. | 13.540,00 |
4. Erditze-leku osoa, bazka-ontzi txikiarekin/unit. | 200,00 |
5. Plantxen goma/m² | 80,00 |
6. Kautxuzko lastaira/ml | 160,00 |
7. Parrilla (lurreko saretak)/m² | 90,00 |
8. Hazkagailua/unit. | 1.900,00 |
9. Erditzeen detektagailua/unit. | 5.060,00 |
10. Jezteko robota | 160.660,00 |
11. Garbitzeko robota | 15.810,00 |
12. Anoa gerturatzeko makina | 18.980,00 |
13. Aratxeendako etxola, parkea barne/unit. | 710,00 |
14. Etzalekua/unit. | 150,00 |
15. Esnea hozteko tanga > 10.000 litro/unit. | 56.930,00 |
16. Esnea hozteko tanga < 10.000 litro/unit. | 34.160,00 |
17. Harrapatokia (hauek barne: zutoinak, bridak, euskarriak, etab.) < 4 metro luze/unit. | 500,00 |
18. Harrapatokia (hauek barne: zutoinak, bridak, euskarriak, etab.) < 4tik < 6ra metro luze/unit. | 700,00 |
19. Harrapatokia (hauek barne: zutoinak, bridak, euskarriak, etab.) > = 6 metro luze/unit. | 1.010,00 |
20. Hesia, ataka (hauek barne: zutoinak, bridak, euskarriak, etab.) < 4 metro luze/unit. | 250,00 |
21. Hesia, ataka (hauek barne: zutoinak, bridak, euskarriak, etab.) < 4 metro luze/unit. | 400,00 |
22. Gobernatzeko mauka/unit. | 4.430,00 |
23. Pentsurako siloa/unit. | 3.800,00 |
24. Pentsua garraiatzeko tornu amaigabea/unit. | 3.160,00 |
25. Kanpoko bazkategia/unit. | 1.640,00 |
26. Barneko bazkategia-tolba/unit. | 450,00 |
27. Bazkategiak patiorako < 3 metro luze/unit. | 110,00 |
28. Bazkategiak patiorako >= 3 metro luze/unit. | 220,00 |
29. Aska solteak (lurzatietarako, patiorako...)/unit. | 400,00 |
30. Askak/unit. | 1.900,00 |
31. Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unit. | 12.650,00 |
32. Euste egitura/unit. | 15.000,00 |
ERLEZAINTZARAKO EKIPAMENDUA | |
1. Zurezko kutxak/unit. | 60,00 |
2. Argizari koadroak/unit. | 3,00 |
HORNIDURAK | |
1. Ur harguneak. Hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta ixteko giltzak, balbulak, erabat funtzionala eta bukatua/ml | 20,00 |
2. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza-lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, lur konexioetako armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml | 110,00 |
3. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, altxatzeko osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, lur konexiorako armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml | 110,00 |
4. Transformadorea. Hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/unit. | 30.360,00 |
5. Ekipo elektrogenoa/Sorgailua (unit.) | 10.750,00 |
BILTEGIAK | |
1. Biltegi itxia/m² | 250,00 |
2. 2-3 paretako biltegi itxia/m² | 220,00 |
3. Estalia eta paretagabea/m² | 190,00 |
4. Estalpea/m² | 160,00 |
PRODUKZIO, ERALDAKETA EDO MERKATURATZE ZENTROA | |
1. Eraikuntza berriak eta aurretik zeudenak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra, margotzea eta panelak jartzea, hotz-ganberakoak salbu)/m² | |
1.1. Osasun eta girotze eskakizun altuak dituztenak (haragi industria, esnekien industria...) | 610,00 |
1.2. Osasun eta girotze eskakizun ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak) | 480,00 |
1.3. Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze eskakizun berezirik gabe | 380,00 |
2. Oraingo eraikuntzak egokitzea m² | |
2.1. Osasun eta girotze eskakizun altuak dituztenak (haragi industria, esnekien industria...) | 510,00 |
2.2. Osasun eta girotze eskakizun ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak), bai eta biltegiratzekoak ere, osasun eta girotze eskakizun berezirik gabe | 380,00 |
3. Web-orriak garatzea | 3.800,00 |
HESIAK ETA ITXITURAK (hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, salbu eta ate automatikoak) | |
1. Erronboide formako sare zokaloduna (2 m)/metro lineala | 44,00 |
2. Erronboide formako sare zokalorik gabea (2 m)/metro lineala | 32,00 |
3. Harri-horma, 2 m-koa/metro lineala | 57,00 |
4. Burdin haria/Autobideko sarea (metro lineala) | 8,00 |
5. Heskaia/metro lineala | 19,00 |
6. Urbanizazioko zuhaitzak/unitatea | 38,00 |
7. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: bateria edo 230 V-eko ekipoa | 633,00 |
8. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: sarea edo 2 hari/metro lineala | 3,00 |
NEKAZARITZAKO MAKINAK/unit. | |
1. Traktorea (hauek barne: gidatze automatikoa, RTK modulua, Isobus motako komunikazio elektrikoa lanabesen/traktorearen/ordenagailuaren artean eta aurrealdeko hiru puntuko krokagailua) | |
1.1. Pot. < 50 ZP | 40.420,00 |
1.2. 50 ≤ pot. < 100 | 67.500,00 |
1.3. 100 ≤ pot. < 150 | 94.060,00 |
1.4. 150 ≤ pot. < 200 | 124.420,00 |
1.5. 200 ≤ pot. < 250 | 150.350,00 |
1.6. Pot. ≥ 250 | 191.470,00 |
1. Gurpil berezien/gehigarrien sorta | |
–Aurreko gurpila (unit.) | 3.160,00 |
–Atzeko gurpila (unit.) | 4.430,00 |
2. Traktorerako pala (hauek barne: mekanismo hidraulikoa, euskarria, baskula eta pala edo hasierako tresna) | 8.100,00 |
2.1. Traktorerako palaren tresnak (kazoak, pintzak, ziriak...)/unit. | 3.160,00 |
2.2. Palaren tresnak, pala kargatzaile teleskopikorako edo gurpil gainekorako/unit. | 11.390,00 |
3. Motokultorea | 4.050,00 |
4. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak | |
4.1. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina (hauek barne: ebaketa-burua, gidatze automatikoa, etekinen kontrola/mapak egiteko ekipoa, lastoa xehatu eta zabaltzekoa) Pot. < 250 ZP | 183.430,00 |
4.2. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina (hauek barne: ebaketa-burua, gidatze automatikoa, etekinen kontrola/mapak egiteko ekipoa, lastoa xehatu eta zabaltzekoa) Pot. ≥ 250 ZP | 265.650,00 |
4.3. Uzta biltzeko makinarako aparteko ebaketa-burua | 50.600,00 |
4.4. Uzta biltzeko makinarako xehagailua | 12.650,00 |
4.5. Bazka biltzeko makina autopropultsatua (hauek barne: ebaketa-burua, gidatze automatikoa eta NIR analisi jarraiturako sistema) | 442.750,00 |
4.6. Uzta biltzeko makina autopropultsatua, enbor-hostoak astintzekoa | 124.480,00 |
4.7. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahatsondo, olibondo eta gisakoetarako), mapaketa sistemarik eta doitasunezko elementurik gabea | 225.050,00 |
4.8. "Baby leaf" hostoak biltzeko makina | 65.910,00 |
4.9. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatua (leketarako, ilarretarako, ziazerbetarako) | 453.500,00 |
4.10. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatua (tomatea) | 170.780,00 |
5. Karga eta garraiorako makina autopropultsatuak (hasierako tresna barne) | |
5.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak) | 42.380,00 |
5.2. Minikargagailu trinkoa | 38.580,00 |
5.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea, osagarri batekin | 151.800,00 |
5.4. Pala kargatzaile teleskopikoa, osagarri batekin | 101.200,00 |
5.5. Unifeed nahasgailu autopropultsatua | 139.150,00 |
6. Beste makina autopropultsatu batzuk | |
6.1. Gurdi-traktorea | 35.420,00 |
6.2. Lur orotarako ibilgailua, nekazaritzan erabiltzekoa | 5.000,00 |
6.3. Funtzio anitzeko ibilgailua (UTV), nekazaritzan erabiltzekoa | 15.000,00 |
7. Lurra lantzeko makineria | |
7.1. Golde belarriduna, 6 gorputzekoa edo gutxiagokoa | 20.240,00 |
7.2. Golde belarriduna, 6 gorputz baino gehiagokoa | 37.950,00 |
7.3. Lurpe-golde destrinkotzailea, 5 beso baino gutxiagokoa | 6.300 |
7.4. Lurpe-golde destrinkotzailea, 5 besokoa edo gehiagokoa | 20.240,00 |
7.5. Zizel-goldea, 14 besokoa edo gutxiagokoa | 13.920,00 |
7.6. Zizel-goldea, 14 beso baino gehiagokoa | 21.510,00 |
7.7. Lurra lantzeko makina errotoreduna-errotokultorea | 22.770,00 |
7.8. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina | 31.630,00 |
7.9. Disko-area, 5 metrokoa edo gutxiagokoa | 13.280,00 |
7.10. Disko-area, 5 metro baino gehiagokoa | 27.830,00 |
7.11. Are abiarazia, 4 metrokoa edo gutxiagokoa | 32.890,00 |
7.12. Are abiarazia, 4 metro baino gehiagokoa | 56.930,00 |
7.13. Kultibadore arantzaduna edo besoduna | 9.990,00 |
7.14. Mahatsondoen edo landareen arteko kultibadorea | 11.210,00 |
7.15. Mahatsondoen arteko lanabesa kultibadoreari lotzeko | 2.150,00 |
7.16. Lerrokako lur-lantzea edo strip till kultibadorea | 22.770,00 |
7.17. Alperra | 12.650,00 |
7.18. Kultibatzeko alper besoduna | 33.880,00 |
7.19. Sasiak garbitzeko makina / birringailua | 15.180,00 |
7.20. Sasiak garbitzeko makina, alboko besoduna, errepide motakoa | 19.800,00 |
7.21. Harriak kentzeko makina | 12.020,00 |
7.22. Marruskagailua | 19.610,00 |
8. Erein eta landatzeko makineria | |
8.1. Lerroan ereiteko (zurrustaka) makina mekanikoa | 20.240,00 |
8.2. Aleak ereiteko makina, pneumatikoa edo ale bakarreko eta doitasunezkoa (hauek barne: Isobusa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 63.250,00 |
8.3. Aleak ereiteko makina, zuzeneko ereintzakoa (hauek barne: Isobusa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema, abonua aplikatzeko ekipamendua eta beste edozein gehigarri) | 75.900,00 |
8.4. Birlandatzeko makineria | 18.720,00 |
8.5. Aurreko tobera | 10.980,00 |
9. Tratamenduetarako ekipamenduak | |
9.1. Arrasteko ihinztagailua (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 48.070,00 |
9.2. Ihinztagailu esekia (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 37.950,00 |
9.4. Ihinztagailu autopropultsatua (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 125.870,00 |
9.5. Atomizagailu-lainoztagailu esekia (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 15.180,00 |
9.6. Arrasteko atomizagailu-lainoztagailua (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 26.570,00 |
9.7. Kanoi atomizagailu-lainoztagailua (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 7.590,00 |
9.8. Hautseztagailua (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 7.590,00 |
9.9. Aurrealdeko biltegia | 6.330,00 |
9.10. Herbizidarako barrak | 2.900,00 |
10. Ongarriak eta ura emateko ekipoak | |
10.1. Arrasteko ongarritze makina (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 31.630,00 |
10.2. Ongarritze makina esekia (hauek barne: Isobus konexioa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema eta beste edozein gehigarri) | 18.980,00 |
10.3. Bareen kontrako ongarritze makina | 1.270,00 |
10.4. Minda zisterna | |
10.4.1. < 20.000 litroko zisterna (hauek barne: minden aplikazio lokalizaturako sistema –hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak–, mindak xehatzeko eta banatzeko sistema –aplikazio homogeneoa bermatzeko– eta beste edozein gehigarri) | 104.740,00 |
10.4.2. > = 20.000 litroko zisterna (hauek barne: minden aplikazio lokalizaturako sistema –hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak–, mindak xehatzeko eta banatzeko sistema –aplikazio homogeneoa bermatzeko– eta beste edozein gehigarri) | 128.020,00 |
10.5. Simaurra zabaltzeko orga | |
10.5.1. Simaurra zabaltzeko orga (hauek barne: Isobusa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikazio sistema eta beste edozein gehigarri). Edukiera: 15 m³ edo gutxiago* | 30.360,00 |
10.5.2. Simaurra zabaltzeko orga (hauek barne: Isobusa edo GPSa, aitzinamenduaren araberako aplikazio sistema eta beste edozein gehigarri). Edukiera: 15 m³ baino gehiago* | 63.250,00 |
11. Bazka biltzea | |
11.1. Sega-makina (egokitzailea), 3 metro edo gutxiago | 30.550,00 |
11.2. Sega-makina (egokitzailea), 3 metro baino gehiago | 40.730,00 |
11.3. Sega-makina (ez egokitzailea), 3 metro edo gutxiago | 17.460,00 |
11.4. Sega-makina (ez egokitzailea), 3 metro baino gehiago | 30.470,00 |
11.5. Eskuarea | 18.220,00 |
11.6. Xehatzeko makina | 22.770,00 |
11.7. Belardien aireztatzailea | 5.820,00 |
11.8. Fardoak egiteko makina arrunta | 25.930,00 |
11.9. Fardoak egiteko errotomakina, ganbara finkoduna | 37.950,00 |
11.10. Fardoak egiteko errotomakinak, ganbara aldakordunak | 65.450,00 |
11.11. Fardo handiak egiteko makina | 113.850,00 |
11.12. Garraiagailua/Fardoak egiteko makinarako eskuarea | 36.410,00 |
11.13. Biltzeko eta xingolaztatzeko makina | 13.540,00 |
11.14. Arrasteko unifeed-a | 38.330,00 |
11.15. Beste batzuk (azpiak egiteko makina) | 20.240,00 |
11.16. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak) | 7.210,00 |
12. Uzta biltzeko beste makina batzuk | |
12.1. Frutagintzarako plataforma | 64.010,00 |
12.2. Zuhaitz-astingailua/aterkia | 44.280,00 |
12.3. Mahatsa biltzeko arrasteko makina | 63.500,00 |
13. Beste makina batzuk, arrastekoak edo esekiak | |
13.1. Hostoak kentzekoa | 15.940,00 |
13.2. Inausi aurrekoa/puntak moztekoa | 12.520,00 |
13.3. Nibelatzekoa | 33.020,00 |
13.4. Kabailoiak egitekoa | 12.650,00 |
13.5. Plastikoak zabaltzekoa / lurra estaltzekoa | 6.330,00 |
13.6. Hondarrak ekortzeko makina | 7.590,00 |
14. Atoiak (orokorra) | |
14.1. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 t edo gutxiago | 15.690,00 |
14.2. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 t baino gehiago | 31.630,00 |
14.3. Plataforma-atoia | 11.390,00 |
14.4. Mozteko tresneria eramateko atoia | 6.330,00 |
14.5. Fardoetarako atoi autokargatzailea, A motakoa - Fardo txikia elkartzeko makina | 49.970,00 |
14.6. Fardoetarako atoi autokargatzailea, B motakoa - Fardo handia biltzeko makina | 82.230,00 |
14.7. Bazkarako atoi autokargatzailea | 74.640,00 |
14.8. Azienda eramateko atoia, autorako | 5.800,00 |
14.9. Autorako beste atoi batzuk | 3.000,00 |
14.10. Trakzio-atoia | 4.810,00 |
14.11. Atoi autoegozlea | 47.440,00 |
14.12. Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua | 12.780,00 |
14.13. Mahatsa biltzeko atoia | 21.630,00 |
15. Bestelako tresnak | |
15.1. GPSa, pilotu automatikorik gabe gidatzeko sistemarik gabea (Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatutako makineria autopropultsatuan instalatzeko, laguntza eskaera egiten den unean) | 3.800,00 |
15.2. GPSa, pilotu automatikoarekin gidatzeko sistemarik gabea (Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatutako makineria autopropultsatuan instalatzeko, laguntza eskaera egiten den unean) | 12.020,00 |
15.3. RTK modulua, Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatutako makineria autopropultsatuan erabiltzeko, laguntza eskaera egiten den unean | 3.800,00 |
15.3. Jasogailu hidraulikoa | 6.330,00 |
15.4. Atoientzako hari amaigabea | 2.090,00 |
15.5. Minda irabiagailua, traktoreari lotua | 3.920,00 |
15.6. Urez garbitzeko makina | 2.280,00 |
15.7. Hiru puntuko krokagailua | 11.200,00 |
15.8. Eskuzko ekipamendua (sasiak garbitzeko makina, motozerra...) | 630,00 |
15.10. Inausketarako guraize elektrikoak | 1.640,00 |
15.11. Mapaketarako aireko dronea (hauek barne: gailua, kargagailua, bateriak, sorgailua, lizentziak; prestakuntza kanpoan) | 6.000,00 |
15.12. Solidoak edo likidoak aplikatzeko aireko dronea (hauek barne: gailua, kargagailua, bateriak, sorgailua, lizentziak; prestakuntza kanpoan) | 25.000,00 |
EKIPAMENDU INFORMATIKOA | |
1. Ekipamendu informatikoa (ordenagailua, inprimagailua, oinarrizko softwarea...) | 1.270,00 |
2. Doitasunezko software sistemak Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatutako makineriarako - Isobus, Telematics, mapaketa sistemak... | 12.650,00 |
3. Ustiategiko ekonomia eta kontabilitatea eta abereen ugalketa, osasuna eta genealogia kudeatzeko software sistemak | 1.270,00 |
ORDAINSARIAK | |
1. Laguntza eskaera izapidetzeko eta inbertsio plana egiteko ordainsari teknikoak | 760,00 |
2. Memoria baloratuaren ordainsari teknikoak | 760,00 |
3. Proiektuaren ordainsari teknikoak: gauzatze materialaren aurrekontuaren gaineko portzentajea (%) | 5,00 |
4. Obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoak: gauzatze materialaren aurrekontuaren gaineko portzentajea (%) | 5,00 |
5. Beste azterketa batzuen ordainsari teknikoak | 760,00 |
Iragarkiaren kodea: F2612119
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
