Iragarkia
179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UNTZUE
Oposizio-lehiaketa murriztua, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat
Alkatearen 2026ko abuztuaren 20ko 2026-0072 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, barne igoera murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat Untzueko Udalean.
Deialdi horren oinarri arautzaileak argitaratzen dira, betez xedatutakoa eta indarrean dauden lege-aurreikuspenak.
Untzuen, 2026ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUEN PLAZA BAT BARNE IGOERA MURRIZTUAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzea, D mailakoa edo gradukoa, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez, zeinean Untzueko Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoek parte hartzen ahalko dute, baldin eta betetzen badituzte deialdi honetan eskatzen diren baldintzak.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautaproba murriztu honetarako deia.
2026rako plantilla organikoa 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an. Plantillan ezarri zen barne-igoera murriztu bat eginen zela, D mailara igotzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat. Horretarako, bada, hautaproben deialdia eginen zen, jarraikiz ezarrita dagoenari 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan. Maila horretara igotzen denak onetsitako plantilla organikoan adierazitako ordainsari osagarriak jasoko ditu.
1.2. Dagozkion hautaprobak gainditu ondoren lanpostu hori betetzeko izendatzen den izangaia mailaz igoko da, eta sartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren D mailan. Maila horri dagozkion ordainsariak jasoko ditu, eta onetsitako plantilla organikoan jasotako osagarriak aplikatuko zaizkio. Une horretara arte E mailako zerbitzu anitzetako langile gisa betetzen zuen lanpostua automatikoki amortizatuko da, eta, beraz, ez du inolako gehikuntzarik eraginen Untzueko Udalaren plantilla organikoko plaza kopuruan, ez eta langile kopuruan ere.
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.4. Barne-igoerako prozesu honetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak lehendik zuen araubide juridikoa. Hala, eutsiko dio Gizarte Segurantzako eta osasun-laguntzarako araubide berari.
1.5. Bete beharreko funtzioak deialdiko plazaren mailari eta kategoriari dagozkionak dira; honako hauek, alegia: obra eta mantentze lanetan laguntzea (igeltserotza, iturgintza, pintura, lorezaintza, errementaritza, etab.); hesiak, seinaleak, elementuak eta abar jartzen, muntatzen eta desmuntatzen laguntzea; materialen eta tresnen zamalanetan laguntzea; lorezaintzako lanak eta antzekoak egitea eta ezarritako helburuak lortzeko agintzen zaizkion beste zeregin batzuk, lanpostuak eskatzen dituen gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat etorriz.
1.6. Izendatutakoak segituko du lehendik zegoen udal alorrari atxikita, baina, ordura arte zituen zeregin eta eginkizunez gain, bete beharko du lanpostuaren sailkapen maila berriaren arabera agintzen zaion beste edozein ere.
Bigarrena.–Izangaien baldintzak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) E mailako langile finkoa izatea Utzueko Udalean, eta izendatu izana zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako.
b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola Graduatuaren titulua edo Lehen Mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan aukeran egonen da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzeko, bat etorriz 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoarekin.
c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
d) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan.
e) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.
f) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
Baldintza horiek guztiak hautaturiko izangaiak deialdi honetan ezarritako epean eta moduan frogatu beharko ditu.
Ulertuko da baldintza horiek bete behar direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, halaber, bete beharko dira hautapen-prozesu osoan, izendapena egiten den arte.
3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.
3.1. Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, deialdi honen II. eranskineko ereduaren arabera, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, hogei egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
a) Eskola Graduatuaren tituluaren edo Lanbide Heziketako lehen mailakoaren edo baliokidearen fotokopia, edo halako titulu bat eskuratzeko eskubideak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako ordaindu izanaren gordekina. Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
b) Izangaiak betetzen duen lanpostua frogatzen duen ziurtagiria, adierazita zer maila duen eta zer antzinatasun duen aitortua Untzueko Udalaz besteko administrazio publikoetan.
Untzueko Udalean egindako zerbitzuei dagokienez, ofizioz gehituko da honako datu hauei buruzko ziurtagiria: betetako lanpostua, maila eta antzinatasuna.
c) 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera alegatutako merezimenduen frogagirien kopia.
3.3. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
3.4. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
3.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten adierazi beharko dute.
3.6. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Laugarrena.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren egoitza elektronikoan.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren egoitza elektronikoan. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.
4.4. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta, hautapen-prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Iker Etxeberria Otazu, Untzueko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: ordezten duena.
–Epaimahaikidea: Iñaki Pérez de Ciriza Soteras, Untzueko Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: ordezten duena.
–Epaimahaikidea: María Cruz Blanco, Untzueko Udaleko administrari laguntzailea.
Ordezkoa: ordezten duena.
–Epaimahaikidea: Raúl León Goñi, Elortzibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.
Ordezkoa: David León, Barasoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.
–Idazkaria: Iosune Olite Azcona, Untzueko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Unai Labat Sánchez, Leozko Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
Seigarrena.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.
6.3. Lehiaketaldia.
Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, jarraian azaltzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
6.3.1. Merezimenduen baremoa:
a) Zerbitzuak egin izana Nafarroako toki-administrazio batean, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa: 1,00 puntu urte bakoitzeko.
b) Zerbitzuak egin izana Nafarroako administrazio publikoetan, toki-administrazioez bestelakoetan, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa: 0,50 puntu urte bakoitzeko.
Lan egindako aldiak urtebetetik beherakoak badira, hainbanatu eginen dira.
Administrazioetan egindako zerbitzuak frogatu beharko dira administrazioek berek emandako ziurtagiri bidez, non agertuko baitira datu hauek: lanpostuaren datuak, maila, lanaldi mota eta lan egindako aldiaren hasiera- eta amaiera-egunak.
Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
c) Prestakuntza eta hobekuntza:
Soilik baloratuko dira lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak.
–Erakunde edo zentro publikoek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea: puntu 1,00, 5 ikastordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik.
Prestakuntza frogatu beharko da prestakuntza-zentroek emandako ziurtagiri bidez, non agertuko baitira datu hauek: ikastaroaren gaia eta eskola-orduak.
6.3.2. Lehiaketaldiko puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez.
6.3.3. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
6.3.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du merezimenduen behin-behineko balorazioa, Udalaren iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (halakorik aurkeztu bada), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.4. Oposizioaldia.
6.4.1. Oposizioa 2026ko urritik aurrera hasiko da.
6.4.2. Proba teoriko-praktiko bat izanen da, ariketa teoriko-praktiko bat edo gehiago izanen dituena, arlo hauei buruz: makinak erabiltzea, lorezaintza, igeltserotza, iturgintza eta elektrizitatea, mantentze-lan orokorrak eta makinak maneiatzea; betiere, deialdian aipatzen diren eginkizun edo zerbitzuei loturik. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.
Epaimahaiak iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian emanen du argitara lehen ariketaren emaitza, eta hiru egun naturaleko epe bat irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.4.3. Oposizioaldiko ariketari gehienez ere 80 puntu emanen zaizkio.
6.4.4. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean daramatela. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.4.5. Hautaprobak egiteko, beharrezko denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira desgaitasun aitortua dutenentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.
Zazpigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak Untzueko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.
7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki den izangaiaren alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plazan sartzen den izangaiaren alde. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Zortzigarrena.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan, alkateak, izendapen proposamenarekin bat, ebazpen bidez izendatuko du prozedura gainditu eta deialdiko plazan sartzen den izangaia, eta hark izanen duen maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuak plazaz jabetu beharko du, edo lan-kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Bederatzigarrena.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Untzueko Udala.
Datuak babesteko ordezkaria: dpd@navarra.es.
Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea botere publikoen jardunean.
Oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua, tratamendua beharrezkoa da, betetzeko eginkizun bat interes publikoaren aldekoa edo botere publikoak erabiliz.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.
Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuen hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei laga dakizkieke, prozeduran interesa duten pertsonei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, erregistrora edo egoitza elektronikora joz.
Interesdunek, orobat, erreklamazioa jar dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
Hamargarrena.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da deialdia egin duen udal-organoan, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Errekurtso hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan dago jasota.
Deialdi honen, oinarrien edo deialdia aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaitik datozen egintzen kontra izan ezik, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Mekanika. Udal-makina, -ibilgailu, -tresna eta -lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.
2. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.
3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiua.
4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Tresnak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta paretak egitea. Obrak egoera onean zaintzea eta haiek mantentzeko lanak. Obra-makineria arina eta ertaina maneiatzea.
5. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.
6. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak. Ezagutzea instalazio termikoetan efizientzia energetikoa hobetzeko sistemak (eguzki-energia termikoa, energia geotermikoa, biomasa).
8. gaia.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran inausteko plataforma jasotzailea). Fitosanitarioen aplikazioa.
9. gaia.–Arbolak, zuhaixkak eta landaresiak landatzea. Belardiak berriztatzea eta ereitea. Zapaldak eta parterreak prestatzea.
10. gaia.–Kimatze lanak: zuhaitzen, zuhaixken eta heskaien inausketa. Kimatzearen printzipioak. Ureztatze-sistemak. Ureztatzeko sareak instalatzea, mantentzea eta programatzea.
II. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat barne igoera murriztuaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabide eredua
Izen-deiturak | NANa/Nortasun agiria | |
Jaioteguna | Jaioterria | Nazionalitatea |
Helbidea, jakinarazpenetarako | Posta-kodea / herria | |
Helbide elektronikoa | Telefonoak | |
ADIERAZTEN DUT:
–Ez dut karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
–Ez naute kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplinazko espediente baten bidez, ez eta diziplina bidez kaleratu ere.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naiz.
–Baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
–BADUT desgaitasuna / EZ DUT desgaitasunik, eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
- Desgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dut, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea honako deialdi honetan: deialdia, barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat Untzueko Udalean.
Data eta sinadura
Iragarkiaren kodea: L2611419
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
