192. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 1eko 46/2026 Foru Dekretuaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

2026ko irailaren 11n emandako ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu zuen administrazio espedientea igortzeko eta interesdunei epatze deiak egiteko, 345/2026 prozedura arruntari dagokionez. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluekin bat.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozeduran interesa duten guztiei ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezkeela, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.

Iragarkiaren kodea: F2612193