171. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 10 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla honako deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 10 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/218/12). Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 10ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2611038