Iragarkia
218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1920E/2025 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Abenduaren 14ko 116/2022 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako osasun langileen 2022. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio.
Abenduaren 27ko 304/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako osasun langileen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.
Abenduaren 27ko 306/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako osasun langileen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio.
Abenduaren 27ko 117/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako osasun langileen 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).
Abenduaren 27ko 120/2024 Foru Dekretuaren bidez, lan publikoaren 2024rako eskaintza partzial bat onesten da osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako berariazko ordezte-tasari dagokio (2024ra luzatu dira aurrekontuok).
Apirilaren 30eko 43/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Enplegu eskaintza hori 2025era arte luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.
Deialdi honen xedeko plazak izanen dira lehenago egindako lekualdatze-lehiaketa deialdian hutsik gelditzen direnak.
Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza sarrera prozedurari jarraikiz eta oposizio eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren oinarriak ere.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialistaren 94 plaza betetzeko, oposizioaren eta oposizio-lehiaketaren bidez, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez, ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako espezialitateetan.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko urriaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
DEIALDIA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO ARLOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTEN 94 PLAZA OPOSIZIOREN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETAREN SISTEMEN BIDEZ BETETZEKO
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdiko plazak.
Deialdi honen xedea da arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzea, oposizioaren eta oposizio-lehiaketaren sistemen bidez. Destinoak eta plantillako zenbakiak I. eranskinean zehazten dira.
Espezialitate bakoitzak bere prozedura izanen du, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.
1.2. Plazen banaketa txandaka.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdiko plazak honako ordena korrelatibo honen arabera banatuko dira:
–Lehenengoa, hirugarrena, bosgarrena eta abar, igoera txandan.
–Bigarrena, laugarrena, seigarrena eta abar, txanda irekian.
I. eranskinean jasota dago, espezialitate bakoitzerako, zer txandatatik hasiko den zenbatzen plaza hutsak betetzeko hurrenkera, aurretik egindako deialdiak kontuan hartuta, bai eta plazen banaketa ere.
Bete gabe gelditzen badira igoera txandarako, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandarako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandarako gordeta dauden plazetako batzuk, txanda horietako izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, bidezko den txandakoei gehituko zaizkie, lehen ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, erreserba txandetako edozeinetan, hautaprobak gainditzen dituztenak deialdiko plazak baino gehiago badira, izangai horiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda irekiko izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioren arabera.
Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandetako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak, eta baldin eta kontrakoa espresuki adierazten ez badute.
1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzea, izangai horiek arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne igoeraren bidez.
1.4. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (II. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak.
–97/2024 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duena.
–7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.
–202E/2025 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak.
–205E/2025 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.
–Gainerako arau osagarriak.
1.5. Publizitatea.
Deialdi hau eta haren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Arloko fakultatibo espezialistak", espezialitate zehatza hautatuz. (Aurrerantzean, deialdiaren web-orria).
1.6. Lanpostuaren sailkapena.
Deialdi honetako lanpostua A maila edo taldekoa da, eta "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta espezialitate bakoitzean dago sailkaturik (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
1.7. Ordainsariak.
Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.8. Lanaldia.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
Dedikazio esklusiboaren araubidean eginen dira zerbitzuak, hau da, prestasun osoz eta erabateko dedikazio absolutua izanda, irabazizko beste inolako jardueratan aritzeko aukerarik gabe, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko dituzte, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.
1.9. Irakaskuntza.
Hala agintzen baitu azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.
1.10. Lotura organikoa.
Arloko fakultatibo espezialisten plaza bat lortzen duena dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen).
1.11. Hizkuntzak.
Nafarroako edozein administrazio publikotan euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten plazetan sartzen direnek, geroago, beren administrazio publikoko beste plaza huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.
2.–Betebeharrak.
2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:
2.1.1. Txanda irekia.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei zabalduko zaie parte hartzeko eskubidea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Medikuntza eta Kirurgiako gradudun edo lizentziadun titulua eta I. eranskinean aipatutako kasuan kasuko espezialitateko titulua edukitzea, edo eskaerak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Mikrobiologia eta Parasitologiako fakultatibo espezialisten kasuan, Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitateko titulua ez ezik, honako titulu hauetako bat ere edukitzea, edo haiek eskuratzeko moduan egotea eskaera aurkezteko muga-egunean: Biologiako gradua edo lizentzia, Biokimikako gradua edo lizentzia, Bioteknologiako gradua edo lizentzia, Farmaziako gradua edo lizentzia, Medikuntzako gradua edo lizentzia edo Kimikako gradua edo lizentzia.
Izangairen batek alegatzen badu eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dioten ikasketa baliokideak dituela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko du, edo, bestela, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera txanda.
Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea (funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratudun finkoa) eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean ari bada lanean.
b) Deialdiko lanpostuaren maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea, eta beste kategoria batekoa.
c) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den titulazioa izatea eta gutxienez bost urteko antzinatasuna aitorturik izatea administrazio publikoetan.
2.1.3. Erreserba-txanda desgaitasuna dutenentzat.
Txanda irekirako adierazitako betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.2. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa den plazetan sartzeko, beharrezkoa den ezagutza maila izan behar da.
Ezagutza maila hori frogatzeko, lehiaketaldiaren balorazioa egiteko merezimenduak aurkezten direnean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
2.3. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen-prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.
3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Inskripzioa egiteko epea.
Inskripzio-eskaera aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Modu telematikoan aurkeztuko da inskripzio-eskaera eta ordainduko dira tasak, deialdiaren webgunearen bidez, "espezialitate zehatz bakoitza" aukeratuz eta gero "Inskripzioa" sakatuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da telematikoki. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
b) Langabe gisa inskribaturik daudenak, hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik.
Salbuespen hori frogatzeko, izangaiek baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
c) Aldi baterako barne igoerako zerrendetan bakar-bakarrik parte hartzea eskatzen dutenak.
3.4. Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Inskripzio telematikoa egiteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kasuaren arabera:
–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
–Deialdian igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak baldin badira, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hauek guztiak jasotzen dituena: zer araubide juridiko duten, zer egunetan izendatu edo kontratatu zituzten, aitortua duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren eta administrazio-egoera.
–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Agiri bat, frogatzen duena organo eskudunari eskatu diola aitortzeko %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa. Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu. Telematikoki egin beharko dute, deialdiaren webgunearen bidez.
4.3. Alegazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du deialdiaren web-orrian argitara dadila. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ebatzitzat joko dira aurkeztutako erreklamazioak.
4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaio azterketa-eskubideengatik ordaindutako tasa itzuliko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketako plazak bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. I. eranskinean ageri dira deialdiko espezialitate bakoitzari dagokion prozeduran aritzeko izendatutako kalifikazio epaimahaietako kideak.
Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa, gutxienez, bertan izan gabe. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.
6.–Oposizioaren eta oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2026ko otsailean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.2. Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:
a.1) Proba teoriko-praktikoa, test motakoa; aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, lanpostuari lotutako gaiei buruz, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Erantzun okerrek penalizazioa izanen dute. Proba hasi baino lehen zehaztuko du epaimahaiak zenbat galdera izanen diren, zer penalizazio izanen duten erantzun okerrek eta probak zenbat iraunen duen gehienez.
a.2) Deialdi honen xedeko lanpostuaren jardunarekin zerikusia duten kasu kliniko praktiko batzuk ebaztea (erantzunak test motakoak izanen dira). Kasu praktiko horiek epaimahaiak zehaztuko ditu eta izangai guztientzat berdinak izanen dira. Proba hasi baino lehen jakinaraziko du epaimahaiak zenbat kasu praktiko diren, zein izanen den horiek ebazteko gehieneko denbora eta, hala badagokio, kasu bakoitzari esleituko zaion gehieneko puntuazioa.
Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondotik.
6.2.2. Oposizioaldia honela baloratuko da:
Lehenengo probak 33 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere. Gehieneko puntuazioa (33 puntu) proban puntuazio altuena ateratzen duenari emanen zaio, eta gainerako izangaiei, berriz, proportzionalki dagokien puntuazioa. Baztertuta geldituko dira 33 puntutik gutxienez 16,5 lortzen ez dituzten izangaiak.
Bigarren probak 33 puntu ditu, gehienez ere. Baztertuta geldituko dira gutxienez 16,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
6.2.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek bertara agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agertzen ez dena oposizioalditik eta, beraz, lehiaketatik baztertua geldituko da.
6.2.4. Prozesu honetan, probak egiteko behar dituzten egokitzapenak ezarriko zaizkie desgaitasuna duten izangaiei, baldin eta eskatu badituzte prozesuan parte hartzeko eskaeran, eta, betiere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.2.5. Ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin betiko puntuazioak.
6.3. Oposizio sistemaren oinarriak.
6.3.1. Izangaiek bi sistemetan parte hartuko dute, bai oposizioan bai oposizio-lehiaketan, eta oposizioan eskuratzen duten kalifikazioa bi sistemetan eskainitako plazetarako erabiliko da.
6.3.2. Oposizioaldiko behin betiko puntuazioak argitaratu ondoren, oposizio bidez eskainitako plazak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen zaie oposizioa gainditu dutenei. Plazak zenbat diren, horrenbeste izangairi esleituko zaizkie, oposizioaldian lortutako puntuazio hurrenkerari jarraituz.
6.3.3. Izendapen proposamena eta izendapena eginen dira behin oposizioko plazen aukeraketa argitaratu ondoren eta oposizio-lehiaketako proposamena eta izendapena egin baino lehen, betiere deialdi honen oinarrietan oro har ezarritakoari jarraituz.
6.3.4. Izangai bati oposizioko plaza bat esleitzen zaionean, nahitaez onartu beharko du izendapena. Hortaz, dagokien plazan hasi beharko du, eta galduko du oposizio-lehiaketaren prozesuan jarraitzeko eskubidea.
6.3.5. Izangai batek oposizioaldia gaindituta plazarik aukeratzen ez badu edo plazarik aukeratzerik ez badu puntuazio handiagoa duten izangaiei esleitu zaizkielako, eutsiko dio oposizio-lehiaketaren prozesuan jarraitzeko eskubideari. Oposizioko hautapen-prozesu horretatik hutsik gelditzen diren plazak oposizio-lehiaketaren sistemari gehituko zaizkio.
6.4. Oposizio-lehiaketaren sistemaren oinarriak.
6.4.1. Epaimahaiak lehiaketaldiari ekinen dio oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.
Merezimenduak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren web-orriaren bidez, baremoan adierazitako atalen arabera dagokien kategoria hautatuta. Merezimenduak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiko behin betiko emaitza argitaratzen denetik.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
Ez dira merezimendu hauek aurkeztu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratu dituztelako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 39 puntu eskuratzen ahalko dira.
Aurrekoaz gain, euskararen ezagutza baloratuko da plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %11.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari esleituriko puntuazioaren %7, herritarrekiko arreta edo tratu maila aintzat harturik hala ezarria duten plazetarako.
Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko plaza bakoitza "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta kasuan kasuko espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Egindako zerbitzuen iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan bizitzaren txostena.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiek aurretik alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin eta merezimenduak alegatzeko aurkezten diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta bost egun balioduneko epea irekiko da alegazioak bide telematikoz aurkezteko.
Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak.
7.–Oposizio-lehiaketaren azken puntuazioa.
Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.
Azken puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, deialdi honen II. eranskineko baremoaren atalen hurrenkerari jarraikiz guztira puntuazio handiena lortzen duenari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak badirau, azpiatalen hurrenkerari jarraikiko zaio.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren web-orrian, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran, eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari.
8.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.
8.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu baino lehen, izangaiek egindako eskaeren arabera, parte hartzeko txanda eta lortu duten ordena kontuan hartuta, eta, betiere, plaza horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
8.2. Lehenik eta behin, desgaitasun-txandan parte hartzen dutenek aukeratuko dute; ondoren, igoera txandan parte hartzen dutenek, eta, azkenik, txanda irekian parte hartzen dutenek.
Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudiaren arabera egiten diren sarrera deialdietan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten izangaiek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, plaza lortuz gero, edozein txandatan parte hartuta, eta izaera hori frogatzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
8.3. Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, egokiena esleituko zaio, horren gainean egiten den txostena aztertu eta gero.
8.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:
–Hautaketa egin baino lehen, hautatu dezaketen izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta plaza zenbakien zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
–Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, deialdiaren web-orriaren bidez, hamar egun balioduneko epean, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horietan, hautatu nahi dituzten plazak zerrendatu beharko dituzte, lehentasunaren arabera ordenatuta.
8.5. Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatzeko eta esleitzeko egintza, eta horren emaitzaren berri emanen du deialdiaren web-orriaren bidez.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Administrazio organo eskudunak behar den izendapen proposamena eginen du plaza egokitu zaien izangaien alde. Proposamen hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.
9.2. Proposamena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek kasu bakoitzerako adierazten diren agiri hauek helarazi beharko dizkiote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta lanpostuari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.
Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duten izangaiek, gainera, balorazio eta orientazio talde eskudunek emaniko frogagiri bat aurkeztu beharko dute, zehazten duena desgaitasun gradua zenbatekoa den eta desgaitasuna deialdiko lanpostuaren eginkizun eta zereginekin bateragarria dela.
Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek, aurrekoaz gain, 3.4 oinarrian agertzen den ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 9.2.1.b), e) eta g) ataletan adierazitako agiriak soilik aurkeztu beharko dituzte.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio organo eskudunak, ebazpen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Bestalde, langile lan-kontratudun finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.
Nafarroako administrazio publikoetako edozein montepioren eskubide pasiboen araubidean afiliatuta daudenek aukeran izanen dute Administrazioari dagokion montepioan jarraitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
10.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. Izendapen ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute plazen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
10.4. Jabetza hartzen ez dutenek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
10.5. Deialdiko plazak beteko direla ziurtatzeko, izangairen batek uko egiten badu, baldintzak betetzen ez baditu, plaza aukeratzen ez badu dagokion epean eta moduan edo izendapen proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, administrazio organo eskudunak plaza hutsak beteko ditu prozesua gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie.
10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko bete gabe gelditu direla oposizio-lehiaketako plazak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.7. Errekurtsoren bat jartzen bada deialdi honen aurka edo oposizio-lehiaketaren garapenaren edo ebazpenaren aurka, oposizio-lehiaketa ez da irmoa izanen harik eta errekurtsoak ebazten diren arte.
11.–Zerrendak prestatzea aldi baterako kontratazioak egiteko, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
11.2. Kontrataziorako zerrenda motak.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
11.3. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoren bat jabetzan dutenek.
11.4. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Telematikoki eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez:
https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion
11.4.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea frogatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
11.4.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
11.4.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
11.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
11.5. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
11.6. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
11.7. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.
12.–Zerrendak prestatzea aldi baterako barne igoerarako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.
12.1. Aldi baterako barne igoerarako zerrendak prestatzeko eta ondoren kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
12.2. Zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta kontratazioa egin arte mantendu: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, arloko fakultatibo espezialisten lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea, eta lanpostu horretan aritzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazio baldintzak eta gainerakoak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, beharrezkoa izanen da deialdiaren oinarrietan oposizioaldirako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gaindituta izatea.
Oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko dira mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna.
Hautapen-prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.
Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
I. ERANSKINA.–ARLOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTEN LANPOSTUAK, ESPEZIALITATEAREN ARABERA
Anestesia eta Konorteratzea.
Plaza kopurua: 8.
Destinoa eta plaza zenbakiak:
–Oposizio sistema: plaza bat Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 72163.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 6 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 63193, 67193, 73687, 73688, 73689, 70014 eta plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73379.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 4.
- Txanda irekia: 4.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Estrella Petrina Jáuregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.
- Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: José Manuel Vicente de Vera Floristán jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Juan Ros Añón jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Luisa González Pérez andrea. Madrilgo Puerta del Hierro Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikideak: Mónica Hervías Sanz andrea. Madrilgo Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitale Orokorra. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Mikel Anso Navarro jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Irene Ortiz Martín andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
Digestio Aparatua.
Plaza kopurua: 2.
Destinoa eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: plaza bat Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 73596 eta plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73603.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 1.
- Igoera txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Jesús Urman Fernández. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Digestio Zerbitzuko Behazuneko eta Pankreako Patologia Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Lucía Zabalza San Martín andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Digestio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Gloria Sánchez Antolín andrea. Valladolideko Rio Hortega Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Tania Hernáez Alsina andrea. Errioxako Ospitale Orokorra. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Soraya López López andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Digestio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María Rullán Iriarte andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Digestio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
- Ordezko idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 4 plaza Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 63043, 63090, 63522, 71334.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 2.
- Igoera txanda: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Juániz Vergara andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.
- Epaimahaikidea: José Ramón Varela Egocheaga jauna. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Eneko Noáin Sánz jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Julio Vicente Duart Clemente jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Enrique Gómez Barrena jauna. Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: María Rosa González Panisello andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Eraso Lara jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Kirurgia Plastikoa, Estetikoa eta Konpontzailea.
Plaza kopurua: 4.
Destinoa eta plaza zenbakiak:
–Oposizio sistema: plaza bat Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 67900.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 64208, 69722, 71129.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Andrea San Martín Maya andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Antonio Bazán Álvarez jauna. Nafarroako Unibertsitatearen Klinikako Kirurgia Plastikoa, Estetikoa eta Konpontzailearen Departamentuko zuzendaria.
- Epaimahaikidea: Javier Castro García jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Alberto Irigaray Rivas jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: José Rey Vasalo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Gonzalo Rodríguez-Losada Marco jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologia.
Plaza kopurua: 1.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 1 plaza Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 68209.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Juániz Vergara andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.
- Ordezko epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Epaimahaikidea: Juan Ignacio Yanguas Bayona jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Dermatologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Mónica Larrea García andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Dermatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Ordezko epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Epaimahaikidea: Marta Fernández Galar andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Dermatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatzekoa.
- Idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Endokrinologia eta Nutrizioa.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: plaza bat Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73229, plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73605 eta plaza bat Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 68208.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Epaimahaiburu ordezkoa: María Sanz Gálvez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: José Javier Pineda Arribas jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Endokrinologia Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: M.ª José Goñi Iriarte andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Diabetesaren Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Emma Anda Apiñaniz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ana Zugasti Murillo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Ataleko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: María Sonsoles Botella Martínez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Amelia Marí Sanchís andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Esther Eraso Goñi andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Javier Alecha Hernández jauna. Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Ataleko burua.
Geriatria.
Plaza kopurua: 7.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 6 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73233, 73234, 73235, 73700, 73701, 73702 eta plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73606.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 3.
- Txanda irekia: 3.
- Desgaitasuna dutenentzako txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Amaya Capón Sáez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Agurne García Baztán andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Álvaro Casas Herrero jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko atalburua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Bernardo Abel Cedeño Veloz jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Nicolás Martínez Velilla jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Belén González Glaría andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
Hematologia eta Hemoterapia.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 4 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73236, 73703, 73704, 73592.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
- Desgaitasuna dutenentzako txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Margarita Redondo Izal andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko atal klinikoko burua.
- Epaimahaikidea: Jose María Arguiñano Pérez jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ernesto Pérez Persona jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Saioa Zalba Marcos andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko Hemoterapia Ataleko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Laura Lacalle Aicua andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
Laneko Medikuntza.
Plaza kopurua: 10 plaza gehienez, lekualdatze-lehiaketan hutsik gelditzen direnak.
Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 5 gehienez.
- Txanda irekia: 5 gehienez.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: José Ignacio Aguado Martín jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasuneko zuzendariordea.
- Ordezko epaimahaiburua: Guillermo Ezpeleta Lobato jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: Belén Asenjo Redín andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Isabel Francés Mellado andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Vega García López andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Susana Álvarez Erviti andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: María Isabel Sonia Martín Almendros. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko medikua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Eduardo Losarcos Escalera jauna. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzailea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Estrella Extramiana Cameno andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Osasun Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Sagrario Cilveti Gubia andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Medikuntzako mediku espezialista.
Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 4 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 64267, 67214, 68741, 73705.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Nora Arrizabalaga Sarria andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuko atalburua.
- Ordezko epaimahaikidea: Enrique Sainz de Murieta García de Galdeano jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Errehabilitazio Zerbitzuko atalburua.
- Epaimahaikidea: Leire Ortiz Fernández andrea. Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Amaia Laita Legarreta andrea. Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Carlos Parra Soto jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ignacio Gómez Ochoa jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko atalburua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
Medikuntza Intentsiboa.
Plaza kopurua: 6.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73708, 73709, 73710 eta 3 Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 72265, 72266, 72268.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 3.
- Igoera txanda: 3.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Ana Campillo Arregui andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Ordezko epaimahaiburua: María Sanz Gálvez andrea. Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Aitor Ansótegui Hernández jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Joaquín Lobo Palanco jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Borja Suberviola Cañas jauna. Santanderko Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María de los Ángeles Ballesteros Sanz andrea. Santanderko Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Eva Regidor Sanz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: José Roldán Ramírez jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Javier Alecha Hernández jauna. Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.
Barne Medikuntza.
Plaza kopurua: 10.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: plaza bat Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73713, 3 plaza Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73377, 73378, 73608 eta 6 Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 63201, 63602, 68604, 70782, 71332, 71850.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 5.
- Txanda irekia: 5.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: María Luisa Abinzano Guillén andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Epaimahaikidea: Aitziber Echeverría Echeverría andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko atalburua.
- Ordezko epaimahaikidea: Javier Agorreta Ruiz jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: Jesús Díez Manglano jauna. Zaragozako Royo Villanova Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: José Antonio Riancho Mora jauna. Santanderko Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Fermín Jiménez Bermejo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Barne Medikuntza Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Tomás Rubio Vela jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Barne Medikuntza Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
- Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
Mikrobiologia eta Parasitologia.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73243, 73714 eta 1 Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73380.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: M.ª Eugenia Portillo Bordonabe andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Xabier Beristain Rementería jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuko Mikrobiologia "B" Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Jaime Esteban Moreno jauna. Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioaren Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Carla Andrea Alonso Arribas andrea. Logroñoko San Pedro Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Aitziber Aguinaga Pérez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Carmen Martín Salas andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
Nefrologia.
Plaza kopurua: 7.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 4 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 63706, 65445, 71159, 73715 eta 3 Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 63840, 70972, 73381.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 4.
- Igoera txanda: 3.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Estrella Petrina Jáuregui andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari kudeatzailea.
- Epaimahaikidea: Itziar Castaño Bilbao andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nefrologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Diana Izquierdo Bautista andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nefrologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Joaquín Manrique Escola jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nefrologia Zerbitzuko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Carolina Purroy Irurzun andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nefrologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Fernanda Slon Roblero andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nefrologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Marta Cuberes Izquierdo andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
- Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
Pneumologia.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73244, 73245, 73716 eta 1 Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73382.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 2.
- Igoera txanda: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Sergio Curi Chércoles jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Begoña Fernández Infante andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Itziar Campo Esnaola andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Idoia Pascal Martínez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: José Antonio Cascante Rodrigo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Ataleko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Belén Marín Martínez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pneumologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
Neurologia.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 73246, 73247, 73718.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Elena Erro Aguirre andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: María Martín Bujanda andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Ordezko epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Epaimahaikidea: Laura Martínez Martínez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María del Carmen Navarro Azpiroz andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
Obstetrizia eta Ginekologia.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 64655, 60349 eta 2 Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 62926, 68052.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Fonseca Pérez andrea. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaiburua: María del Mar Paternain Osés andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.
- Epaimahaikidea: Carlos Muruzábal Torquemada jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Eva Arpa Nadal andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Ginekologia "B" Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: María Arantzazu Lecuona Artola andrea. Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: José Ángel Navarrina Martínez jauna. Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Natalia Abián Franco andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Carolina Ceamanos Montañés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen zuzendaria.
- Ordezko idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
Onkologia medikoa.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: 3 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 72198, 73249, 73250.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 2.
- Igoera txanda: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Lucía Teijeira Sánchez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Ordezko epaimahaikidea: Maite Martínez Aguillo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Ruth Vera García andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko burua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Nuria Laínez Milagro andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko atalburua. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: José Juan Illarramendi Mañas jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Epaimahaikide ordezkoa: José Esteban Salgado Pascual jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
- Ordezko idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
Pediatria.
Plaza kopurua: 3.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73374 eta 2 Lizarrako García Orcoyen Ospitalean: 67652, 69861.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 1.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Juan Gimeno Ballester jauna. Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko atalburua.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Juániz Vergara andrea. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea.
- Epaimahaikidea: María Chueca Guindulain andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ainhoa Iceta Lizarraga andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko atalburua.
- Epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Ordezko epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Epaimahaikidea: Mikel Mendizábal Díez jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Raquel Manso Ruiz de la Cuesta andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
- Ordezko idazkaria: Nuria Onivenis Vázquez andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko burua.
Psikiatria.
Plaza kopurua: 4.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio-lehiaketa sistema: plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 73376 eta 3 Osasun Mentalean: 69081, 73436, 73679.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Laura Barrado Los Arcos andrea. Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaiburua: Virginia Basterra Gortari andrea. Osasun Mentaleko Ospitalizazio Arloko Zerbitzuko burua.
- Epaimahaikidea: María Begoña Artaso Irigoyen andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria Zerbitzuko Helduen Ospitalizazio Ataleko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Lucía Moreno Izco andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria Zerbitzuko Programa Berezien Ataleko burua.
- Epaimahaikidea: María Irigoyen Otiñano andrea. Lleidako Santa Maria Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Margarita Sáenz Herrero andrea. Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Javier Royo Moya jauna. Osasun Mentaleko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: María Goena Irisarri andrea. Osasun Mentaleko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jauna. Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Xabier Lainez Pinto jauna. Osasun Mentaleko Ordainsarien eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua.
Erreumatologia.
Plaza kopurua: 4.
–Oposizio sistema: plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 71210.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 71271, 73731 eta plaza bat Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 64916.
–Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: igoera txanda.
–Plazen banaketa:
- Igoera txanda: 2.
- Txanda irekia: 2.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Epaimahaikidea: Concepción Fito Manteca andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko burua.
- Ordezko epaimahaikidea: Loreto Horcada Rubio andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Ordezko epaimahaikidea: Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatzekoa.
- Epaimahaikidea: María Cruz Laiño Piñeiro andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ricardo Gutierrez Polo jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Esther Eraso Goñi andrea. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Javier Alecha Hernández jauna. Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Ataleko burua.
Urologia.
Plaza kopurua: 6.
Destinoak eta plaza zenbakiak:
–Oposizio sistema: 2 plaza Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 64125, 68619.
–Oposizio-lehiaketa sistema: 2 plaza Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: 63161, 73732 eta 2 plaza Tuterako Reina Sofía Ospitalean: 69937, 71211.
–Plazen banaketa txanda honetatik hasiko da: txanda irekia.
–Plazen banaketa:
- Txanda irekia: 3.
- Igoera txanda: 3.
–Kalifikazio epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.
- Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
- Epaimahaikidea: Álvaro de Pablo Cárdenas jauna. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Urologia Zerbitzuko atalburua.
- Ordezko epaimahaikidea: M.ª Teresa Valls Martínez andrea. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Urologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.
- Epaimahaikidea: Consuelo Conde Redondo andrea. Valladolideko Ospitale Klinikoa. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: Ana Loizaga Iriarte andrea. Bilboko Basurtuko Ospitalea. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
- Epaimahaikidea: Vicente Grasa Lanau jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Urologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Ordezko epaimahaikidea: David García Calero jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Urologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
- Idazkaria: Ana Valencia Moreno andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Zerbitzuko burua.
- Ordezko idazkaria: Estefanía Ipiña París andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren, Lizentzien, Baimenen eta Absentismoaren Ataleko unitateburua.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Honako hauek baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietarik handiena emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin diren lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Lortu nahi den espezialitatean egoiliar gisa egindako zerbitzuak prestakuntza espezializatuaren atalean baloratuko dira. Beste espezialitate batean egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 atalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo "abstract" direlakoetan jasotzen diren txostenak, posterrak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.
2.1. Hirugarren zikloko ikasketak.
a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.
b) Doktore gradua: 2,5 puntu.
c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.
a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.
2.2. Prestakuntza espezializatua:
Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak hainbanatuko dira.
Honako arlo hauetako prestakuntza baloratuko da: laneko arriskuen prebentzioa, informatika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, genero-indarkeria eta/edo osasuna eta generoa ardatz duen berariazko prestakuntza edo prestakuntza sektoriala.
Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barnean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Osasun Zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioartean: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Estatuan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
–Autonomia erkidegoan: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:
–Nazioartekoak: 1 puntu.
–Espainiakoak: 0,5 puntu.
–Autonomia erkidegoetakoak: 0,25 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:
–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.
–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.
–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lana zer urtetan argitaratu zen, urte horretakoa izanen da.
Gehienez ere 4 puntu emanen dira.
2.7. Irakasle lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 orduko, 0,2 puntu.
Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte oso batera iristen ez bada, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.
Gehienez ere 1 puntu emanen da.
2.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.
Hizkuntza horiek merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskaraz jakitea baloratuko da azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %11, gehienez ere 4,29 puntu.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %7, gehienez ere 2,73 puntu, herritarrekiko arreta edo tratu mailaren arabera.
4. atala.–Betetzen zailak diren lanpostuen balorazioa.
Betetzen zailak diren lanpostuak betetzen dituzten pertsonek pizgarri hauek izanen dituzte sarrera prozeduretan:
4.1. Oinarrizko osasun laguntzaren eremuko profesionalak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako ospitale laguntzako zentro eta zerbitzuetakoak, Osasun Mentaleko profesionalak eta betetzen zaila den lanpostu bat deklaratuta duen zentro edo unitate batean aritzen diren estamentu, espezialitate eta txanda bereko langileak:
a) Parte hartzen den lehenengo hautapen-prozesuan:
Betetzen zaila den lanpostu bat urtebetez baino gehiagoz bete duenak puntuazio handiagoa izanen du baremoan; hain zuzen ere, emandako zerbitzuei edo antzinatasunari dagokion puntuazio osoaren %15 gehienez. Aldiz, betetzen zaila den lanpostu bat urtebetez edo gutxiagoz bete dutenek %5 izanen dute gehienez.
5 puntu emanen dira betetzen zailak diren lanpostu batean emandako urtebeteko aldi bakoitzeko, edozein dela ere lanaldiaren araubidea; 15 puntu emanen dira gehienez ere, betetzen zailak diren lanpostu batean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko.
Urte osoa ez bada, proportzionalki dagokion puntuazioa emanen da.
b) Hautapen-prozesu hauetan:
Betetzen zaila den lanpostu batean aritutako beste hiru urteko aldi bakoitzeko, beste eskubide bat sortuko da baremoan puntuazio handiagoa izateko, sartzeko beste hautapen-prozesu batean parte hartzean.
4.2. Oinarrizko osasun laguntzaren eremuko profesionalak, betetzen zaila den lanposturen bat daukan osasun zentro batean beste lanpostu batzuetan aritzen direnak, lanpostua betetzen zailtzat hartzen den bitartean: puntuazio handiagoa baremoan parte hartzen den lehenengo hautapen-prozesuan, alegia, 2,5 puntu gehiago urte bakoitzeko, 7,5 puntu egin arte.
4.3. Mediku egoiliarrak: aldi baterako kontratu bat onartzen badute betetzen zaila den lanpostu baterako, prestakuntza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan: puntuazio handiagoa, puntuazio osoaren %25eraino igo daitekeena, 4.1 atalean aurreikusitako baldintzetan.
4.4. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko arloko fakultatibo espezialistak:
a) Aritzen direnak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan soilik dauden eta 202E/2025 Foru Aginduaren 3. artikuluko baldintzak betetzen dituzten espezialitateetan.
b) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan betetzen zailak diren lanpostutzat hartutako unitateren batean aritzen direnak.
c) Tuterako eta/edo Lizarrako ospitaleetan aritzen direnak, arlo funtzional baten edo antzeko aliantza-tresna baten parte delako.
Honako hauek aplikatuko zaizkie:
–Puntuazio handiagoa, %15ekoa gehienez, jardueraren araberako puntuazio osoaren gainetik.
–4.4 ataleko a) letran ageri diren profesionalei, baremo honen 4.1 ataleko pizgarriak aplikatuko zaizkie.
–b. eta c. letretan ageri diren profesionalei honela aplikatuko zaizkie: lau hilabeteri dagokien puntuazioa zenbatuko da (5 puntu), baldin eta aldi horretan gutxienez bi guardia egiten badira, edo bi produktibitate hilero edo batez beste lau hilabetean.
Iragarkiaren kodea: F2513196
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
