171. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurkakoa: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.

Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtso bat jarri dela honako deialdi honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez (526E/2026 Ebazpena, martxoaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana; https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/64/3). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2611008