64. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

526E/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi honen testua onesten baita: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.

Abenduaren 27ko 120/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024. urteko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun-langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetarako, zehazki, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio (aurrekontuak 2024rako luzatu ziren).

Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat sarrera prozedurari jarraikiz eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta deialdiaren oinarriak ere.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bidez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko martxoaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdiko plazak.

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzurako biologo klinikoen plaza bat, zehazki, zenbaki hau duena: 73225.

1.2. Plazaren banaketa txandaka.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan xedatutako txanda-banaketarekin bat etorriz, deialdiko plazak honako ordena korrelatibo honen arabera banatuko dira:

–Lehenengoa, hirugarrena, bosgarrena eta abar, igoera txandan.

–Bigarrena, laugarrena, seigarrena eta abar, txanda irekian.

Txanda irekitik hasiko da kontatzen plaza hutsak betetzeko hurrenkera, igoera txandakoa izan baitzen aurreko deialdian sartutako azken plaza.

Hortaz, honela beteko dira deialdi honetako plazak:

–Plaza bat, txanda irekian.

1.3. Deialdi honen xedea da, halaber, 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzea, izangai horiek Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzurako biologo klinikoen plazetan aritzeko, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne-igoeraren bidez.

1.4. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.

–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan A mailako osasun-langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (II. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak.

–97/2024 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duena.

–6/2025 Foru Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baitira azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen) eta martxoaren 3ko 44/2003 Foru Dekretua (haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dira).

–7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko ezohiko eta premiazko neurriak onesten dituena.

–202E/2025 Foru Agindua, ekainaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak.

–205E/2025 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.

–Gainerako arau osagarriak.

1.5. Publizitatea.

Deialdi hau eta haren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu/), erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun-arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Biologo klinikoa".

1.6. Lanpostuaren sailkapena.

Deialdiko lanpostua A maila edo taldekoa da, eta honela sailkatua dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenean: "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentua, "Biologo klinikoa" espezialitatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duena, Eranskina).

1.7. Ordainsariak.

Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.

1.8. Lanaldia.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

Izendatutako izangaiak dedikazio esklusiboko araubidean arituko dira lanean, hau da, prestasun osoz eta dedikazio absolutua izanda, eta ezin izanen dira irabazizko beste inongo jardueratan aritu, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko dituzte, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.

1.9. Irakaskuntza.

Hala agintzen baitu Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, osasun-langileek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.

1.10. Lotura organikoa.

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzurako biologo klinikoen plaza bat lortzen duena dagokion atxikipen-eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua).

1.11. Hizkuntzak.

Nafarroako edozein administrazio publikotan euskara edo hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten plazetan sartzen direnek, geroago, beren administrazio publikoko beste plaza huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Xedapen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak interesdunari aukera ematen bazion baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekia.

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei zabalduko zaie parte hartzeko eskubidea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Graduko edo lizentziako titulu hauetako bat izatea, edo titulua eskuratzeko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean: Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Giza Biologia, Osasun arloko Biologia, Biomedikuntza, Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala, Zientzia Biomedikoak, Genetika, Biokimika eta Zientzia Biomedikoak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Mikrobiologia edo Biologia Zientziak.

Izangairen batek alegatzen badu eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dioten ikasketa baliokideak dituela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko du, edo, bestela, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

f) Bat etorriz Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

2.2. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa den plazetan sartzeko, beharrezkoa den ezagutza maila izan behar da.

Ezagutza maila hori frogatzeko, lehiaketaldiaren balorazioa egiteko merezimenduak aurkezten direnean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).

2.3. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segitu, harik eta izendatzen dituzten arte.

3.–Eskaera, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Inskripzioa egiteko epea.

Inskripzio-eskaera aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Inskripzio-eskaeraren aurkezpena eta tasen ordainketa telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bidez, erlaitz honetan: "Oposizioak", "Osasun arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua", "Biologo klinikoa"; eta ondoren "Inskripzioa" sakatuta.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da telematikoki. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Salbuespen hori frogatzeko, izangaiek baimena ematen ahal diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kontsulta egin diezaion dagokion erakundeari. Kontsulta hori egiteko baimenik ematen ez badute, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

c) Aldi baterako barne-igoerako zerrendetan bakar-bakarrik parte hartzea eskatzen dutenak.

3.4. Inskripzio-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Inskripzio telematikoa egiteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, kasuaren arabera:

–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria. Betiere, aitorpen hori lortu beharko da, modu frogagarrian, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen. Bestela, interesdunak galduko ditu txanda horretan parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak, hots, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua dutenentzako erreserba txandaren bidez parte hartzearekin lotutako eskubide guztiak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

3.5. Gainerako betebeharrei dagokienez, azterketak gainditu eta plaza eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdi honen 9. oinarrian ezarri den epean eta moduan.

3.6. Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epean aurkeztu beharko da Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzurako biologo klinikoen aldi baterako kontratazioetarako osatuko diren zerrendetan egoteko behar den dokumentazioa.

4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian argitara dadila aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen-prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu automatikoan esleituko zaiona parte hartzeko eskaera-orria aurkezten duenean, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, akatsik egin badute, zuzendu. Erreklamazio horiek telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren web-orrian argitara dadila. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ebatzitzat joko dira aurkeztutako erreklamazioak.

4.4. Izangairen bat kanporatzen bada berari egotz dakiokeen arrazoi bategatik, ez zaio azterketa eskubideengatik ordaindutako tasa itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen interesdunei onartzea ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburu titularra: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.

Ordezko epaimahaiburua: Arantza Arteche Andrés andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

Epaimahaikide titularra: José Zabaleta Jurío jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

Epaimahaikide titularra: Amaia Martínez Carrasco andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologiako biologo klinikoa. Biologoen Elkargo Ofizialak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Aránzazu Pérez-Juana del Casal andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoko biologo klinikoa. Biologoen Elkargo Ofizialak izendatua.

Epaimahaikide titularra: Lucía Gimeno Córdoba andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologiako biologo klinikoa. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Alberto Valiente Martín jauna. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko burua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatua.

Idazkari titularra: Irene Martínez García andrea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Ainara Domínguez Vera andrea. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bertan izan gabe kideen gehiengo osoa, gutxienez. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

6.2. Oposizioa 2026ko ekainean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan hasiko den.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:

a.1.) Proba teoriko-praktikoa, test motakoa; aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, I. eranskineko gai zerrendarekin lotutako gaiei buruz, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Erantzun okerrak zigortuko dira. Proba hasi baino lehen zehaztuko du epaimahaiak zenbat galdera izanen diren, zer penalizazio izanen duten erantzun okerrek eta probak zenbat iraunen duen gehienez.

a.2.) Deialdi honen xedeko lanpostuaren jardunarekin zerikusia duten kasu kliniko praktiko batzuk ebaztea (erantzunak test motakoak izanen dira). Kasu praktiko horiek epaimahaiak zehaztuko ditu eta izangai guztientzat berdinak izanen dira. Proba hasi baino lehen jakinaraziko du epaimahaiak zenbat kasu praktiko diren, zein izanen den horiek ebazteko gehieneko denbora eta, hala badagokio, kasu bakoitzari esleituko zaion gehieneko puntuazioa.

Bi probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondotik.

6.3.2. Oposizioaldia honela baloratuko da:

a.1) Proba 33 puntuz baloratuko da. Gehieneko puntuazioa (33 puntu) proban puntuazio altuena ateratzen duen izangaiari emanen zaio, eta gainerako izangaiei, berriz, proportzionalki dagokien puntuazioa. Baztertuta geldituko dira 33 puntutik gutxienez 16,5 lortzen ez dituzten izangaiak.

a.2) Proba 33 puntuz baloratuko da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 16,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek bertara agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agertzen ez dena oposizioalditik baztertua geldituko da, eta, beraz, lehiaketatik.

6.3.4. Hautapen prozesuan, probak egiteko egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunen bat izanik hala eskatu duten izangaientzat, prozesuan parte hartzeko eskaeran azaltzen dutenaren arabera, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.

6.3.5. Ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du alegazioak bide telematikoz aurkezteko.

Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu oposizioaldiko behin betiko puntuazioak.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaiak lehiaketaldiari ekinen dio oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.

Merezimenduak telematika bidez aurkeztu beharko dira, baremoan adierazitako atalei jarraikiz, oposizioaldiaren behin betiko emaitza argitaratzen denetik hamar egun balioduneko epean. Horretarako, https://empleosalud.navarra.es/eu/inicio web-orria erabili behar da, "Oposizioak" estekan, eta gero "Osasun arloko kategoriak", "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua" ataletan sartuz, behar den kategoria aukeratuta.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Ez dira merezimendu hauek aurkeztu beharko, epaimahaiaren esku jarriko baitira zuzenean, balorazioa egin dezan:

–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.

–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratu dituztelako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.

6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).

Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu eskuratzen ahalko dira.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Beste fakultatibo espezialista batzuk" estamentuan eta "Biologo klinikoa" espezialitatean sailkaturik dagoela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen izendapenen indarreko sailkapenean (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

–Lantokia.

–Estamentua eta/edo espezialitatea.

–Egindako zerbitzuen iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan bizitzaren txostena.

6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiek aurretik alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Baldin eta merezimenduak alegatzeko aurkezten diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

6.4.6. Lehiaketaldia bukaturik, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta bost egun balioduneko epea irekiko da alegazioak bide telematikoz aurkezteko.

Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak.

7.–Azken puntuazioa.

Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.

Azken puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, lehentasuna emanen zaio guztira puntuazio handiena lortzen duenari, deialdi honen eranskineko baremoaren atalen hurrenkerari jarraikiz. Berdinketak badirau, azpiatalen hurrenkerari jarraikiko zaio.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren web-orrian, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran. Gero, prozesua gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari.

8.–Zentroa hautatzea eta esleitzea.

8.1. Destinoko zentroaren hautaketa eta esleipena eginen da izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu baino lehen, izangaiek egindako eskaeren arabera, parte hartzeko txanda eta lortu duten ordena kontuan hartuta, eta, betiere, plaza horietan sartzeko oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

8.2. Lehenik, igoera txandan parte hartzen dutenek hautatuko dute, eta, ondoren, txanda irekikoek.

8.3. Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak hautatzen hasi aurretik, egokiena esleituko zaio, horren gainean egiten den txostena aztertu eta gero.

8.4. Honako hau izanen da hautaketa egiteko prozedura:

–Hautaketa egin baino lehen, hautatu dezaketen izangaien zerrenda eta aukeratzen ahal dituzten zentroen eta plazen zerrenda argitaratuko dira. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

–Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak, deialdiaren web-orriaren bidez, hamar egun balioduneko epean, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horietan, zer lanpostu hautatu nahi dituzten adierazi beharko dute, lehentasun ordenari jarraikiz.

8.5. Organo deitzaileak puntuazio-ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du plazak hautatzeko eta esleitzeko egintza, eta horren emaitzaren berri emanen du deialdiaren web-orriaren bidez.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Administrazio organo eskudunak behar den izendapen proposamena eginen du plazen hautaketa egin ondoren plaza lortzen duten izangaien alde. Proposamen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orrian argitaratuko da.

9.2. Proposamena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek kasu bakoitzerako adierazten diren agiri hauek helarazi beharko dizkiote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

9.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta lanpostuari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari.

9.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek 9.2.1 ataleko b), e) eta g) letretan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

9.2.3. Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek, 9.2.1 atalean adierazitako dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertu beharko baita funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finkoak direla, noiztik, administrazio publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren, eta administrazio egoera.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Salbuespenez, jatorrizko agiriak eskatzen ahalko dira.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Administrazio organo eskudunak, ebazpen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko baimena emanen du, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Bestalde, langile lan-kontratudun finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte.

Nafarroako Administrazio Publikoetako edozein montepioren eskubide pasiboen araubidean afiliatuta daudenek aukeran izanen dute Administrazioari dagokion montepioan jarraitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

10.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. Izendapen ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute plazen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

10.4. Jabetza hartzen ez dutenek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

10.5. Deialdiko plazak beteko direla ziurtatzeko, izangairen batek uko egiten badu, baldintzak betetzen ez baditu, dagokion epean eta moduan plaza aukeratzen ez badu edo izendapen proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu, administrazio organo eskudunak plaza hutsak beteko ditu prozesua gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin.

Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie.

10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak ebazpen bat emanen du adierazteko bete gabe gelditu direla oposizio-lehiaketako plazak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.7. Errekurtsoren bat jartzen bada deialdi honen aurka edo oposizio-lehiaketaren garapenaren edo ebazpenaren aurka, oposizio-lehiaketa ez da irmoa izanen harik eta errekurtsoak ebazten diren arte.

11.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak prestatzea.

11.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).

11.2. Kontrataziorako zerrenda motak.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

11.3. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek.

11.4. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizio-lehiaketaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

11.4.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

11.4.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

11.4.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

11.4.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

11.5. Euskara.

Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

11.6. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

11.7. Indarrean jartzea.

Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.

12.–Zerrendak prestatzea aldi baterako barne-igoerarako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

12.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko modua arautzen duena) eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 379E/2025 Foru Agindua (zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan), edo zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarrean den araudia.

12.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak, eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.

Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.

12.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzurako biologo klinikoen lanpostuaren maila, talde edo kategoriatik beheragokoa. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.

b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta sustapen-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.

c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

12.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.

12.5. Oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.

Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

12.6. Titulazioa aurkeztea.

Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.

Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.

12.7. Euskara.

Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.

12.8. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

12.9. Indarrean jartzea.

Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.

I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

Gai zerrenda komuna.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua.

2. gaia.–2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena: I., II. eta III. kapituluak.

3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko VIII. kapitulua. 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.

4. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.

5. gaia.–41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena, eta 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa.

6. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

7. gaia.–44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua.

8. gaia.–16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa: atariko kapitulua, eta I. kapitulutik VIII.era bitartekoak.

Gai zerrenda espezifikoa.

9. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10. gaia.–SAS/3166/2009 Agindua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez ordezten baitira Lagin biologikoak inportatu eta esportatzeko baldintzak ezartzen dituen urtarrilaren 30eko 65/2006 Errege Dekretuaren eranskinak.

11. gaia.–1277/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena.

12. gaia.–65/2006 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Lagin biologikoak inportatu eta esportatzeko baldintzak ezartzen dituena.

13. gaia.–9/2014 Errege Lege Dekretua, uztailaren 4koa, zeinaren bidez segurtasun- eta kalitate-arauak ezartzen baitira giza zelulak eta ehunak eman, lortu, ebaluatu, prozesatu, zaindu, gorde eta banatzeko, eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio eta funtzionamendu arauak onesten baitira.

14. gaia.–Semen-gaikuntzarako mikrofluidoak.

15. gaia.–Gametoen bitrifikazio eta desbitrifikazio ultra azkarra.

16. gaia.–Laguntza bidezko ugalketari aplikatutako adimen artifiziala.

17. gaia.–Biziaren antolamendu mailak.

18. gaia.–Zelula eta egitura zelularrak. Prokariotoak eta eukariotoak.

19. gaia.–Nukleo zelularra: kromatina eta kromosomak. DNA.

20. gaia.–Mitokondria: mitokondriako DNA.

21. gaia.–Ziklo zelularra.

22. gaia.–Mitosia eta meiosia.

23. gaia.–Kalitatea kudeatzeko sistemak laborategirako. ISO 15189.

24. gaia.–Ikerketaren metodologia. Ikerketa-lan baten diseinu egokia: helburua eta hipotesia, plangintza, kostuak, etika eta legezkotasuna. Laginaren tamaina eta baliozkotasuna. Laginketa-teknikak. Errore motak. Emaitzen komunikazioa.

25. gaia.–Ikerketaren metodologia. Artikulu zientifikoa eta komunikazio zientifikoa: prestaketa, aurkezpena eta argitalpena. Ebidentzian oinarritutako medikuntza.

26. gaia.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.

27. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua, II. kapitulua eta III. kapitulua.

28. gaia.–14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa.

29. gaia.–Obulutegiaren funtzioaren anatomia eta fisiologia.

30. gaia.–Bikote antzuaren ikerketa eta erabilera.

31. gaia.–Emakumearen adina eta ugalkortasuna.

32. gaia.–Obulutegiaren estimulazioa: protokoloak, farmakologia, erantzun altua eta erantzun baxua. Obulategiko hiperestimulazioaren sindromea.

33. gaia.–Obuluak ematea.

34. gaia.–Endometriosia eta ugalketa.

35. gaia.–Obulutegi polikistikoen sindromea: ezaugarri orokorrak, geneak, konexio metabolikoa eta ugalketarako zailtasunak.

36. gaia.–Haurdunaldi ektopikoa.

37. gaia.–Errepikapeneko abortuak.

38. gaia.–Hidrosalpinx-a eta ugalketa.

39. gaia.–Espermatogenesia: oinarrizko kontzeptuak, balorazio espermatikoa.

40. gaia.–Gizonezko antzuaren ikerketa.

41. gaia.–Barikozelea eta antzutasuna. Zio genetikoa duen gizonezkoaren antzutasuna.

42. gaia.–FISH-a eta ADNren zatikatzea: erabilera klinikoa.

43. gaia.–GIBa eta ugalketa.

44. gaia.–Gizarte ugalkortasuna zaintzea. Ugalkortasun onkologikoa zaintzea.

45. gaia.–Izozketa eta hazi-bankua.

46. gaia.–Obozitoaren hazkundea, heltzea eta ernalketa.

47. gaia.–Epigenetika gametogenesian eta enbrioi garapen goiztiarra.

48. gaia.–Giza enbrioien kokultiboa eta kultibo sekuentziala.

49. gaia.–Enbrioiaren ezarpena.

50. gaia.–In vitro ernalketarako laborategi berria: «cleanroom-a».

51. gaia.–Enbrioiaren kalitatearen balorazioa.

52. gaia.–Enbriogenesia eta enbrioiaren garapena lehen hilabetean.

53. gaia.–In vitro ernalketarako laborategiaren ekipamenduak eta gailuak.

54. gaia.–Andrologia/in vitro ernalketarako laborategiaren kalitatearen kontrola.

55. gaia.–Mikroskopia optikoa/Alderantzizko mikroskopia.

56. gaia.–Laborategiko hazkuntza-inguruneak eta set up-a.

57. gaia.–Enbrioiak hazteko plakak eta bitartekoak.

58. gaia.–Obuluen, enbrioien eta haziaren bankuen kudeaketa.

59. gaia.–Segurtasuna gametoen eta enbrioien bankuetan.

60. gaia.–Gametoen Dohaintzaren Erregistro Nazionala.

61. gaia.–Enbriologia klinikoaren laborategiaren diseinua eta segurtasuna.

62. gaia.–Kriokontserbatutako laginak lekualdatzea.

63. gaia.–Baimen informatuak.

64. gaia.–In vitro ernalketarako laborategiko arazoak konpontzea.

65. gaia.–Haziaren analisi oinarrizkoak. Gaikuntza espermatikoa.

66. gaia.–Lagin infekziosoen tratamendua.

67. gaia.–Espermatozoideen FISHa.

68. gaia.–DNA zatikatzea espermatozoidean.

69. gaia.–Teknologia berriak eta kalitatearen kontrola andrologia eta enbriologia laborategietan.

70. gaia.–Folikuluen ziztada: obozitoak berreskuratzea.

71. gaia.–Obozitoen morfologia.

72. gaia.–Obozitoen intseminazioa.

73. gaia.–Hazia EIIZrako prestatzea.

74. gaia.–Barrabileko eta epididimoko espermatozoideak lortzea, prestatzea eta kriokonserbatzea.

75. gaia.–Obozitoak prestatzea mikroinjekziorako.

76. gaia.–Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa (EIIZ).

77. gaia.–Ernalketaren balorazioa.

78. gaia.–Enbrioiak hautatzeko irizpideak.

79. gaia.–Enbrioiaren hazkuntza luzatua blastozitoraino.

80. gaia.–Blastozitoaren balorazio morfologikoa.

81. gaia.–Enbrioi transferentzia: enbrioi karga. Transferentzia geroratua.

82. gaia.–Izozte geldoa vs enbrioiak zeluletan edo blastozistoetan bitrifikatzea.

83. gaia.–Kriokontserbazioaren printzipio fisiko-kimikoak.

84. gaia.–Obozitoak eta enbrioiak eraginkorki kriokontserbatzeko irizpideak.

85. gaia.–Obulutegiko azala izoztea eta desizoztea.

86. gaia.–Eklosio lagundua (‘assisted hatching’) eta zatiak xurgatzea.

87. gaia.–Enbrioi biopsia.

88. gaia.–Blastomeroak finkatzea.

89. gaia.–Entubatzea (‘tubing’) eta trofoektodermoa erabiltzea.

90. gaia.–Anomalia kromosomikoen eta gaixotasun monogenikoen diagnostiko genetikoa, ezarpenaren aurrekoa. Enbrioi mosaikoak ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoaren zikloetan.

91. gaia.–Diagnostiko genetikoa aztertzeko teknikak.

92. gaia.–Transferentzia nuklear eta zitoplasmatikoa.

93. gaia.–In vitro ernalketarako laborategirako teknika berriak. IMSIa, PICSIa, PIEZO-ICSIa.

94. gaia.–Obozitoak in vitro heltzea.

95. gaia.–Zelula amen klonazioa, ekarpena eta aukerak.

96. gaia.–Enbrioi morfozinetika (time lapse).

97. gaia.–Argi polarizatuzko mikroskopia.

98. gaia.–Espermatozoideen MACSa.

99. gaia.–Obozitoen bitrifikazioa.

100. gaia.–14/2006 Legea, maiatzaren 26koa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketari buruzkoa.

101. gaia.–1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko ohiko zerbitzuen zorroa eta hura gaurkotzeko prozedura ezartzen dituena. SSI/2065/2014 Agindua, urriaren 31ekoa, irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuko I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

102. gaia.–42/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketaren Batzorde Nazionala arautzen duena.

103. gaia.–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena.

104. gaia.–660E/2017 Foru Agindua, azaroaren 17koa, Osasun kontseilariak emana, Nafarroako zerbitzu zorro osagarrian sartzen dituena, batetik, sexu bereko bikotekideekin bizi diren emakumeentzako edo bikotekiderik ez duten emakumeentzako ugalkortasun eta ernalketa tratamenduen prestazioak, eta, bestetik, erekzioaren disfuntzio iatrogenikoaren tratamendu farmakologikoa.

105. gaia.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzkoa.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

1. atala.–Egindako zerbitzuak.

Honako hauek baloratuko dira:

1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.

1.2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.

1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu.

Egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietarik handiena emanen da.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin diren lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.

Lortu nahi den espezialitatean egoiliar gisa egindako zerbitzuak prestakuntza espezializatuaren atalean baloratuko dira. Beste espezialitate batean egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 atalean baloratuko dira.

Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.

2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin eta aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.

2.4, 2.6 eta 2.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo abstractetan jasotzen diren komunikazioak, posterrak eta txostenak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Hirugarren zikloko ikasketak.

a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.

b) Doktore gradua: 2,5 puntu.

c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.

a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

2.2. Prestakuntza espezializatua:

Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.

2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza-jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa-kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; eta ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak hainbanatuko dira.

Honako arlo hauetako prestakuntza baloratuko da: laneko arriskuen prebentzioa, informatika, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, genero-indarkeria eta/edo osasuna eta generoa ardatz duen berariazko prestakuntza edo prestakuntza sektoriala.

Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barnean antolatutakoak.

Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun Zientzietako espezialistek egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.

2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:

–Nazioartekoak: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.

–Estatukoak: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

–Autonomia-erkidegokoak: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea:

–Nazioartekoak: 1 puntu.

–Estatukoak: 0,5 puntu.

–Autonomia-erkidegokoak: 0,25 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, inpaktu-faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:

–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.

–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.

–Inpaktu-faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

Inpaktu-faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.

Gehienez ere 4 puntu emanen dira.

2.7. Irakasle-lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.

Ziurtagirian iraupena agertzen ez bada, ez da baloratuko.

Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Ziurtagirietan egiaztatutako aldia ikasturte oso batera iristen ez bada, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.

Gehienez ere puntu bat emanen da.

2.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasuneko erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.

Hizkuntza horiek merezimendu gisa baloratuko dira plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.

3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa:

Euskaraz jakitea baloratuko da azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %11, gehienez ere 4,29 puntu.

b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoko gainerakoari (1. eta 2. atalak) esleituriko puntuazioaren %7; gehienez ere 2,73 puntu.

Eremu mistoan euskara merezimendu gisa baloratuko da plantilla organikoan hala ezarria duten plazetan. Balorazio horretatik kanpo geldituko dira euskara jakitea nahitaezkoa duten plazak.

Iragarkiaren kodea: F2603879