170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, udan euskarazko kanpaldiak egiteko 2026ko laguntzena. Laburpena

DDBN kodea: 923232.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923232).

Alkatearen uztailaren 21eko 332/2026 Ebazpenaren bidez, onesten dira 2026ko udan euskarazko kanpaldiak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak.

Lehena.–Onuradunak.

Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikasturtetarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izan behar dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/2fa1f26d-2534-4e0f-a4aa-798586de6280/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 600,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak 2026ko irailean aurkeztuko dira.

Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2610683