206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 322. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko irailaren 25ean erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Ororbiako 3. poligonoko 322. lurzatian. Iker Ezcaray Bordak eta María Peru Díaz de Ceriok sustatu dute, eta Juan Urrutia de Errazquin arkitektoak idatzi du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Oltza zendean, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2612803