2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 17an, 1/2025, 2/2025 eta 3/2025 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsi dira 1/2025, 2/2025 eta 3/2025 aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2025 ALDAKETA
2025. urteko aurrekontuko kredituak aldatzeko 1. espedientea kreditu-gehigarriaren modalitatea hartzen du, diru-sarrera berrien kargura, xehetasun honi jarraikiz:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1.4530.2269901 | Kartelak | 3.000,00 |
1.4320.6400001 | Turismoaren sustapena | 3.000,00 |
1.4121.3000000 | Basozainaren materiala | 1.000,00 |
Aldaketa hori diru-sarrera berrien kontura finantzatuko da, honela:
–Diru-sarreretako kontzeptu goitituak:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1.4508009 | Pirinioetako Planeko ekintzak | 15.000,00 |
2/2025 ALDAKETA
2025. urteko aurrekontuko kredituak aldatzeko 2. espedientea aparteko kredituaren eta kreditu-gehigarriaren modalitateak hartzen ditu, diruzaintzako gerakin likidoaren kargura, salbu eta euskara ikasteko partidari dagokionez, hura finantzatuko baita Euskalduntze Planari dagokion partidaren kreditua deuseztatuz; hori guztia, xehetasun honi jarraikiz:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | GOITITZE PROPOSAMENA (euroak) |
1.2318.2279900 | Eutsi! Zahartze aktibo eta osasungarriaren proiektua | 4.200,00 |
1.33504800002 | Euskara ikastea | 1.800,00 |
1.4390.2600000 | Cederna Garalur | 1.500,00 |
1.9200.2279901 | Datuen babesa | 2.500,00 |
1.9200.2200004 | Bulegoko material arrunta | 5.000,00 |
1.9200.2200100 | Harpidetzak eta zerbitzuak | 2.000,00 |
1.9200.2269900 | Bestelako hainbat gastu | 1.000,00 |
1.9200.2277000 | Pyramide asesores | 2.000,00 |
1.9200.2279900 | Prebentzio Zerbitzua | 2.000,00 |
1.9200.2260200 | Publizitatea eta propaganda | 1.000,00 |
Aldaketa hori diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, honela:
–Diru-sarreretako kontzeptu goitituak:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
| Diruzaintzako gerakin likidoa | 21.200,00 |
1.3350.1620000 | Euskalduntze Plana | 1.800,00 |
3/2025 ALDAKETA
2025. urteko aurrekontuko kredituak aldatzeko 3. espedientea aparteko kredituaren eta kreditu-gehigarriaren modalitatea hartzen ditu, diruzaintzako gerakin likidoaren kargura, xehetasun honi jarraikiz:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | GOITITZE PROPOSAMENA (euroak) |
1.2311.1300003 | Administrari laguntzailearen ordainsariak | 4.500,00 |
1.2311.1600000 | Gizarte Segurantza | 2.750,00 |
1.2311.2279901 | Gizarte-hezkuntzako eta berdintasuneko programa | 10.000,00 |
1.2318.6230000 | Larrialdietako pisuan berogailua instalatzea | 12.897,66 |
1.3231.1300000 | Haur-hezitzaileen ordainsariak | 3.500,00 |
1.3231.1600000 | Haur-hezitzaileen Gizarte Segurantza | 2.000,00 |
1.3231.2210500 | Haur-eskolako janari-hornikuntza | 4.500,00 |
1.4121.1300000 | Mankomunitateko basozainaren ordainsariak | 650,00 |
1.4121.1600000 | Ibarreko basozainaren ordainsariak | 350,00 |
1.4121.6090001 | Oihaneko hobekuntzak eta jarduketak | 28.000,00 |
1.41216090002 | Abeltzaintzako hobekuntzak eta jarduketak | 14.000,00 |
1.9200.1200000 | Idazkariaren ordainsariak | 3.750,00 |
1.9200.1310000 | Batzordeko administrari laguntzailearen ordainsariak | 3.600,00 |
1.9200.1600000 | Zerbitzu anitzetako Gizarte Segurantza | 4.550,00 |
1.9200.2210001 | Bidezainen pisuko argindar-hornidura | 2.200,00 |
1.9200.2210300 | Berokuntzarako gasolio-hornidura | 900,00 |
1.9430.2263000 | Banku-zerbitzuak, komisioak, etab. | 200,00 |
1.9420.7622000 | Pirinioetako zahar-egoitza | 50.000,00 |
Aldaketa hori diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, honela:
–Diru-sarreretako kontzeptu goitituak:
AURREKONTU-PARTIDA | AZALPENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1.87000 | Diruzaintzako gerakin likidoa | 148.347,66 |
Erronkarin, 2026ko maiatzaren 15ean.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2607136