8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2025eko lan egutegia

2024ko azaroaren 29an onetsi zen aste barreneko jaiegunen egutegia, 2025ekoa, Berbintzanako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileendako. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Gobernuak ofizialki ezarritako jaiegunetan eta herriko jaiegunetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 1a Aingeru Guardakoaren eguna (larunbata).

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro Nekazaria (herriko jaieguna)–ortzeguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bat etorriz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenarekin, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/145/5

Bigarrena.–Herriko jaiegunak:

–Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoaren eguna (larunbata).

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria (ortzeguna).

Hirugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00 arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgu, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ak arte.

b) Urteko lanorduen kopurua doitzearren, berezitasun hauek ezarri dira:

–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

  • Abuztuaren 18an eta 19an udal bulegoak itxita egonen dira, eta egun horiek soberan gelditzen diren orduen kontura hartuko dira. Hortaz, 2025. urtean zehar langile bakoitzak berreskuratu beharreko 3 ordu eta 25 minutuko saldo negatiboa geldituko da.

c) Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

d) Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan-egutegi berezi hori, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari lotuko zaio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Ordutegi berezi horrek gehienbat eragiten die brigadan zerbitzuak ematen dituzten langileei. Izan ere haien urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da goizeko txandan lan eginez gero, eta 1.569, aldiz, lanaldi zatituan arituz gero. Baliteke jaiegunetan lan egin behar izatea, baina hori une bakoitzean aztertuko da, zerbitzuaren beharrak kontuan hartuz. Honela banatuko da langile horien landaldia:

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura, biak barne, goizez lehentasunez.

Hirugarrena.–Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Laugarrena.–Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, Alkatetzak, dagokion alorreko buruak proposaturik, dekretu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, dagozkien eragileekin negoziatu ondoren, betiere ezarritako lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Bosgarrena.–Pausaldia lanaldian.

Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 12:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Seigarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.

a) Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

b) Alde batera utzita langileak arreta medikoa behar izatea, norberaren arrazoiengatik lanera ez joateko edo lantokitik ateratzeko, nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada, eta, halakoetan, lanera ez joateak edo ateratzeak baimentzeko, lehentasuna emanen zaie laneko eta familiako eginkizunak batera eramatearekin lotutako kasuei.

Zazpigarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Berbintzanako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2419136