2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Izendapena: arduraduna, plantilla organikoan 7 zenbakia duen lanpostua
Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2025eko martxoaren 14an, 17/2025 Ebazpena:
Oposizio-lehiaketa murriztuko kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena igorri du, prozesua gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde, hots, ondotik azaltzen den izangaiaren alde (hori dena, jarraikiz honako honen 9. oinarriari: deialdia, bete dadin, oposizio-lehiaketaren bidez, arduradunaren lanpostu bat, zeinak 7 zenbakia baitu plantilla organikoan –deialdia argitaratu zen 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an–):
Juan Ignacio Azagra Foncillas: 66,12 puntu.
Deialdiaren 8. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Epaimahaiaren izendapen proposamen hori onestea.
Bigarrena.–Juan Ignacio Azagra Foncillasek honako hauek aurkeztu beharko ditu Moncayoko Ur Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, komunikazio honen ondotik:
a) C motako gidabaimenaren kopia kautotua edo fotokopia, jatorrizkoarekin batera, konpultsatzeko, eta Gidarien Gaitasun Agiria (GGA), indarrean dagoena.
b) Eskatutako tituluaren kopia kautotua edo fotokopia. Harekin batera, aurkeztu beharko da jatorrizkoa, konpultsatzeko.
c) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Moncayoko Ur Mankomunitateko mutuaren txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak zuzen.
Hirugarrena.–Agintzea izendapen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Udalaren webgunean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Honen berri ematea, Mankomunitatearen Kontseiluak egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Corellan, 2025eko martxoaren 14an.–Lehendakaria, Tirso Calvo Zardoya, eta idazkaria, Sonia Mateo Ortega.
Iragarkiaren kodea: L2504375