67. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko berdintasun teknikariaren lanpostu bat. Funtzionarioaren izendapena

2025eko martxoaren 28ko 63 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen berdintasun teknikariaren lanpostua betetzeko izendapen proposamena, epaimahaiak egina, Oihana Gallo San Romanen izangaiaren alde.

Aipatu izangaiak, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritako epearen barnean, deialdi horretan eskaturiko agiriak aurkeztu ditu, desgaitua edo gabetua ez izanaren zinpeko aitorpena egin du, baita aitortu ere Konstituzioari nahiz Nafarroako Foru Araubideari men eginen diela eta karguko eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdiaren 9.2 oinarriak ezartzen du aurreko izapideak bete ondoren, Mankomunitateko buruak, ebazpen bitartez, 9.1 oinarrian aipatutako izapideak bete dituen izangaia Sakanako Mankomunitateko funtzionario izendatuko duela, Sakanako Mankomunitateko berdintasun teknikariaren lanetan aritzeko.

Bestalde, 9.3 oinarriak dio izendatutako izangaiak karguaz jabetu beharko duela hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik aurrera.

Hori guztia dela eta,

EBATZI DUT:

Lehena.–Oihana Gallo San Roman anderea Sakanako Mankomunitateko funtzionario izendatzea, berdintasun teknikariaren lanetan aritzeko.

Bigarrena.–Interesdunari ebazpen honen berri eman eta adieraztea bere lanpostuaz jabetu behar duela hilabeteko epean ebazpen hau jasotzen duenetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lakuntzan, 2025eko martxoaren 28an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2504864