38. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2025eko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2502138