231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Amalur haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2025eko irailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau bat, arautzen dituena Atarrabiako Amalur haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak.

Onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2514142