2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BUÑUEL
San Gregorio zahar-egoitzaren lan publikoaren eskaintza 2025erako
Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitzako Gobernu Batzarrak 2025eko urriaren 20an erabaki zuen jarraian ageri den lan publikoaren eskaintza onestea 2025eko ekitaldirako.
San Gregorio zahar-egoitzako Gobernu Batzarrak onetsi ondoan Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitza erakunde autonomoaren 2025eko ekitaldiaren aurrekontuak eta plantilla organikoa, eta Udalaren Osoko Bilkurak berretsi ondoan.
Buruak Gobernu Batzarrari eskuordetza eginda.
Eta kontuan izanda ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), urteko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dela,
GOBERNU BATZARRAK, ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Onestea Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitza erakunde autonomoaren lan publikoaren eskaintza 2025erako. Hona hemen:
–Zuzendariaren plaza huts bat (1. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoa. Plantilla organikoan 1 zenbakia dauka, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa da.
–Gerokultoreen hamabortz plaza huts (2. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Plantilla organikoan 07,08,09,10,11,12,13,14,15,18,20,21,22,23 eta 24 zenbakiak dauzkate, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.
–OLT/EDUen bi plaza huts (1. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Plantilla organikoan 2 eta 27 zenbakiak dauzkate, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.
–Garbitzaile-zerbitzu anitzetako hiru plaza huts (3. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Plantilla organikoan 16,25 eta 26 zenbakiak dauzkate, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.
–Sukaldarien bi plaza huts (2. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Plantilla organikoan 04 eta 05 zenbakiak dauzkate, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.
–Gizarte laneko teknikaria/administrariaren plaza huts bat (1. taldea), lan-kontratudun finkoen araubidekoa. Plantilla organikoan 19 zenbakia dauka, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa da.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan.
Erabaki honen aurka, bukaera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Buñuelen, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2513744