103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1212. lurzatitik 1253.eraino (Rafael Alberti kalea. 1. zenbakitik 27.eraino). Hasierako onespena

Gobernu Batzordeak, 2026ko apirilaren 27ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiri Jarduketako Plan Berezi bat, haren sustatzaileak izanik Rafael Alberti kaleko 1. zenbakitik 27.eraino bitarteko jabekideak. Sustatzaileen xedea da aldaketak egitea Aiegiko Udal Hirigintza Planaren zenbait determinazio xehatutan.

Zehazki, jarduketa hauek planteatzen dira: espazio libreen kalifikazioa aldatzea, erabilera publikoko eta mantentze-lan pribatukoak izatetik (egungo egoera), erabilera eta mantentze-lan publikokoa izatera (egoera hauxe proposatzen da), 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horretarako, mantentze-lan hori jaso beharko da, udalak urbanizazioaren egoera berrikusi eta onetsi ondoren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitara emanen da, orobat, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es.

Aiegin, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2606981