2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
25-01477 eta 25-01590 altxada errekurtsoak, "Bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzeko" proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, behin betiko onartzearen aurka
Iragarki honen bidez jakinarazten da Nafarroako Administrazio Auzitegian 25-01477 eta 25-01590 zenbakiko altxada errekurtsoak aurkeztu direla Berako Udalaren Osoko Bilkuraren 2025eko ekainaren 17ko erabakiaren aurka, zeina baitzen bizikleta-bidearen hasierako azpifasea eta eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda eraikitzeko proiektua behin betiko onartzeari buruzkoa.
Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian bere eskubide eta/edo interes legitimoak defendatzeko, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Beran, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2512850