186. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

918E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2025eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat, bestelako hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 841474.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea. Halaber, zehazten du Nafarroako Gobernuak ezarriko dituela Hondakinen Funtsa kudeatzeko, antolatzeko eta banatzeko irizpideak erregelamendu bidez. Tramite hori betetzat jo da Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretua argitaratzearekin batera.

2025eko Hondakinen Funtsak 6.098.941 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 263.079 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 6.362.020 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2025eko Hondakinen Funtsa banatzeko, 2024ko azaroaren 27an nahitaezko kontsulta egin zitzaien Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat.

49/2020 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak egin ondoren, urtarrilaren 29an, 2025eko Hondakinen Funtsaren banaketari buruzko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 24E/2025 Foru Agindua onetsi zen, zeinean ezartzen baita bestelako hondakinen fluxurako 1.465.554 euro bideratuko direla, industriako eta eraikuntzako hondakinak prebenitzeko, berrerabilerarako prestatzeko eta birziklatzeko proiektuak gauzatzen dituzten enpresei dirulaguntzak emateko, gisa horretako proiektuak gara ditzaten 2025ean, 2026an eta/edo 2027an.

Halaber, aurreko paragrafoan adierazitako helburu beretarako, 50.000 euro bideratuko dira 2026. urtean zehar egiten diren jardueretarako, eta beste 29.446 euro 2027an egiten direnetarako, behar den garaian onesten diren foru aginduekin bat.

Deialdi honen ondoriozko obligazioei aurre egiteko proposatzen da 1.465.554,00 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu aurrekontuko 740001 74100 7701 456202 partidaren kargura (Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak), 50.000 euroko gastua 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida beraren kargura, eta 29.446,00 euroko gastua 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida beraren kargura, baldin eta, bi kasuetan, kreditu egokia eta nahikoa badago.

Orobat, zenbateko osagarri bat ezarri da 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, gehienez ere 1.705.000 eurokoa, bideratuko dena industriako eta eraikuntzako hondakinak prebenitzeko, berrerabilerarako prestatzeko eta birziklatzeko proiektuak gauzatzen dituzten enpresei dirulaguntzak emateko, jarraikiz abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 64. artikuluan ezarritakoari. Zenbateko osagarri hori dator 740001 74100 7701 456202 partidako (Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak 2024ko ekitaldian) 1.705.000 euroko soberako kreditu batetik.

Soberakin hori sortu zen, hain zuzen, bertan behera geratu zelako 740001 74100 7701 456202 partidaren kargura (Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak 2024ko ekitaldian) egindako 1.705.000 euroko erreserba. Erreserba hori erabili nahi zen "2024ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat, bestelako hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia finantzatzeko. Azkenean, deialdi hori ez zen gauzatu, ezin izan baitzen garaiz onetsi 2024ko laguntzak emateko, eta, ondorioz, erreserba bertan behera geratu zen.

Zenbateko osagarri hori –gehienez ere 1.705.000 eurokoa– erabiliko da hasieran aurreikusitako kredituaren bidez (1.545.000 euro) finantzatu ezin izan diren eskabideei erantzuteko, halakorik bada, eta jarraikiz ezarrita dagoenari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren hirugarren apartatuan. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "2025eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat, bestelako hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onestea.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

2025. URTEA

2026. URTEA

2027. URTEA

ZENBATEKOA

740001 74100 7701 456202 Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1)

1.465.554,00

50.000,00

29.446,00

1.545.000

(1) Edo 2026ko eta 2027ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2026an eta 2027an.

Halaber, gehienez ere 1.705.000 euroko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko baita. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da enpresa pribatuentzako dirulaguntza bat arautzea, 2025ko Hondakinen Funtsetik emanen zaiena bestelako hondakinen fluxurako, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza honen xedea da laguntzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat eta Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 1.545.000 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten diren jarduketa lerroen artean banatuko da.

Kreditu horri beste 1.705.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten baina, lortutako puntuazioagatik, hasieran aurreikusitako 1.545.000 euroko kopurutik kanpo gelditzen diren eskabideei erantzuteko. Gehieneko kreditu gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenaren arabera arautuko da eta 2. oinarriko lerroen artean banatuko da, hasieran banatutako zenbatekoaren hein berean.

2. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.

Bestelako hondakinen fluxuarekin lotutako inbertsioak izanen dira diruz lagungarriak, xedea izanik ingurumenaren babesa handitzea. Deialdi honetarako, diruz lagungarriak izanen dira honako jarduketa lerro hauek garatzen dituzten proiektuak:

a) 1. jarduketa lerroa. Gehienez ere 1.050.400 euroko zuzkidura izanen du gisa honetako proiektuak egiteko: industria hondakinen prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea edo bestelako balorizazio bat, oinarri hartuta egungo ekoizpen prozesuen aldaketak edo prozesu berriak eta teknika erabilgarri onenak aplikatuz. Prozesuen aldaketan edo prozesu berrietan oinarritzen diren proiektuetan, birziklatutako materialak erabiltzen ahalko dira prozesu horretako lehengai gisa. Hondakinen kudeaketaren trazabilitatea, kontrola eta estandarizazioa hobetzeko jarduketak ere sartuko dira.

Orobat, diruz lagungarriak izaten ahalko dira honako hauek: industriako hondakin arriskutsuak minimizatzeko jarduketak; ekonomia zirkularra bultzatzeko proiektuak eta hondakinak tratatzeko instalazioetan egindako inbertsioak, kanpo utzita hondakinen bilketaren esparruko biltegiratze-eragiketak (R13/D15 eragiketak).

b) 2. jarduketa lerroa. Gehienez ere 176.600 euroko zuzkidura izanen du, industriaren arloko I+G+B proiektuak garatzeko industriako hondakinen esparruan eta ekonomia zirkularra bultzatzeko eta ingurumena babesteko proiektuetarako.

c) 3. jarduketa lerroa. Gehienez ere 141.400 euroko zuzkidura izanen du, aplikazio berriak garatzeko I+G+B ekintzetarako. Aplikazio horiek aplikatuko zaizkie eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei, hondeatutako material naturalei (II. eranskinean daude definituta) eta material bioegonkortuari.

d) 4. jarduketa lerroa: Gehienez ere 176.600 euroko zuzkidura izanen du, agregakin birziklatuak erabiltzeko jarduketak aurrera eramateko Nafarroako Foru Komunitatean.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzen intentsitatea.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean eta moduan egiten badira.

2. Onartutako proiektu bakoitzaren gehieneko zenbateko finantzagarritik, laguntza gastu diruz lagungarrien %40 izanen da gehienez. Laguntza hori %10 handitzen ahalko da laguntza enpresa ertainentzat bada, eta %20 laguntza enpresa txikientzat bada.

3. Justifikatzen diren eta diruz lagungarriak diren gastuen zenbatekoari dagokionez, entitate onuradun bakoitzak hasierako laguntza hau jasoko du gehienez: 600.000 euro 1. lerrorako, 80.000 euro 2. eta 4. lerroetarako, eta 50.000 euro 3. lerrorako.

Lerroren batean soberako krediturik baldin badago, bigarrenez banatuko da kreditua lerro horretako edo horietako onuradunen artean. Onuradunak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, eta aurreko paragrafoan adierazitako gehieneko laguntza osatuko zaie, kreditua agortu arte eta zenbateko diruz lagungarriaren %100era iritsi arte. Oraindik era kreditua badago, modu berean banatuko da gainerako lerroen artean, lehentasun-ordena honi jarraikiz: 1. lerroa, 2.a, 3.a eta 4a.

4. Onuradunek dirulaguntzaren xede diren jarduerak azpikontratatzen ahalko dituzte, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %50eraino, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

5. Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) exekuzio eragileentzako zeharkako gastu esklusiboak, otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Aginduan araututako Eragileen Erregistroan inskribatuak badaude: gastu orokorrak eta zeharkako kostuak diruz laguntzen ahalko dira, proiektuaren guztirako aurrekontu diruz lagungarriaren %5 gehienez, justifikatu beharrik gabe.

6. Proiektua garatzeko ekipoen alokairua, ezinbestekoa den aldirako soilik.

7. Ez dira izanen diruz lagungarriak:

a) 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako jarduketak.

b) Europar Batasuneko edo estatuko indarreko nahitaezko arauetara egokitzeko jarduketak.

c) Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo dagoen ekoizpen zentro, obra edo instalazio batean egindako jarduketak.

d) Garraio gastuak. Salbuespena izanen dira 4. lerroko jarduketen barnean egindako gastuak, baldin eta gastuok ez baditu egin dirulaguntzaren eskatzaileak edo taldeko enpresa batek.

e) Lursailak erosteko eta industria nabeak eraikitzeko gastuak.

f) Agregakin birziklatuak eta hondeatutako material naturalak erabiltzen dituzten obra proiektuak, gai horiek Nafarroako Foru Komunitatean sortuak direla egiaztatzen ez bada.

g) Ingurumenaren babesa hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.

h) BEZa eta beste zerga batzuk.

i) Finantza-gastuak.

j) Erosten diren ekipo, patente eta bestelakoen amortizazio gastuak, dirulaguntza edo laguntza publikoren bat jaso badute.

k) Erabilera orokorreko gailu informatikoak, hala nola: PCak, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak...

l) Material suntsikorra eta inbentariagarria, bai eta produktuak seriean fabrikatzeko erabilitako lehengaiak ere.

m) Hasierako memorian zehaztu gabe dauden gastuak, dirulaguntzaren xederako ez direnak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere.

n) Azpiegituren alokairua.

o) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.

p) Aholkularitza eta ziurtapen gastuak, proiektuaren kudeaketari eta dirulaguntzen eskaerak tramitatzeari lotutakoak.

q) Bidaia gastuak, dietak eta kilometrajea, egonaldia eta joan-etorriak.

r) Inbertsio proiektuetan, ez da diruz lagunduko gastu arrunten %15 baino gehiago, deialdiko gastu diruz lagungarri osoaren gainean kalkulatuta.

8. Oinarri arautzaile hauei jarraikiz emandako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da izan, inola ere, Espainiako edo nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzekin batera, entitate onuradunak garatu beharreko proiektuaren kostua baino handiagoa.

4. oinarria.–Entitate onuradunak.

1) Honako hauek izaten ahal dira oinarri hauetan arauturiko dirulaguntzen onuradun:

a) Ekoizpen zentroa Nafarroako Komunitatean eduki eta honako hondakin hauek sortzen edo kudeatzen dituen enpresa oro:

  • (1) Industriako hondakinak, bat etorriz Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 2 au) artikuluan jasotako definizioarekin.
  • (2) Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, bat etorriz Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 2 as) artikuluan jasotako definizioarekin.
  • (3) Material bioegonkortua, bat etorriz Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 2 q) artikuluan jasotako definizioarekin.

b) Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) exekuzio eragile gisa egiaztatutako entitateak, otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Aginduan araututako Eragileen Erregistroan inskribatuak badaude.

2) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla. Nolanahi ere, Administrazioak ahalmena izanen du aurkeztutako adierazpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko.

Betebehar horiek deialdi honen hurrengo atalean (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.

3) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezin izanen dira onuradun izan zuzenbide publikoko entitateez bestelako pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta irabazi-asmorik badute eta betetzen ez badituzte Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak.

Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete direla ordainketa-epeak:

a) Kontabilitate arloko araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisiko eta juridikoen kasuan: pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran adierazitako frogabideren bat ere erabil dezakete.

b) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako hauen bidez frogatzen ahal dute:

  • (1) Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, zeinetan xehaturik jasoko baita auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioa, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila, apartatu honetan zehaztutakoa (%90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
  • Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
  • (2) Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako "Adostutako prozeduren gaineko txostena", non adierazten baita ezen aztertu dela sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bat (epeak bete direla ziurtatzeko kontuan hartutako data deialdiaren argitalpen-data baino geroagokoa izan beharko da) eta ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako ordainketa-epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze-maila lortzea.

Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila %90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezarritako ehunekoa).

Nahi izanez gero, dokumentazio hori laguntza-eskaerarekin batera aurkezten ahalko da, eta, une horretan aurkeztu ezean, hilabeteko epea emanen da horretarako, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita. Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortutakoan, bost egun naturaleko epe luzaezinean aurkeztuko da. Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

5. oinarria.–Eskaerak aurkeztea eta beharrezkoa den dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da zenbatzen, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da, hurrengo hilabetean.

Dirulaguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez. Eskaeren tramitazioa errazteko, eskatzaile posibleen eskura jarri da Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorrean sartzeko esteka bat egonen da, eta, identifikatzeko, beharrezkoa izanen da webgunea edo haren pareko bitartekoa kautotzeko ziurtagiri onartuak edo kualifikatuak izatea, edo zigilu elektroniko bat izatea, sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatu batean oinarritutakoa.

2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):

a) Eskaera-orria (I. eranskina).

b) Memoria bat, zehatz-mehatz definituta eginen diren lanak; gauzatuko diren ekintzak eta bete nahi diren helburuak zehaztu beharko dira. Kasua bada, ekintzok jarduketa lerroen arabera sailkatuko dira, bat etorriz 2. oinarrian ezarritakoarekin.

c) Proiektuaren aurrekontu xehakatua, eta, kasua bada, jarduketa lerroen arabera antolatuta.

d) Jarduketen plangintza, proiektuarekin lortu beharreko helburuak betetzeko aurreikusitako bukaera data adieraziz.

e) 2. oinarriko 1. lerrorako eskaeren kasuan, ahaldunak sinatutako txosten bat, honako alderdi hauek zehaztuko dituena:

–Prebentzio eraginkorrerako potentziala eta hondakinen hierarkian hobetzeko potentziala.

–Hondakinak zenbatean murriztuko diren.

–Proiektua non eginen den, haren NIMA.

f) 2. oinarriko 2. eta 3. lerroetarako eskaeren kasuan, ahaldunak sinatutako txosten bat, aurkeztutako proiektuaren berritasun-maila baloratzen duena.

g) Diruz lagungarriak diren ekintzak aurrera eramateko ingurumen-baimena aldatu behar bada, dagokion eskabidearen kopia aurkeztu beharko da.

h) Deialdi honen kontura jasoko dituzten funtsei publizitatea emateko erabiliko dituzten zabalkunde neurriak.

i) Enpresaren tamaina frogatzea; horretarako, honako hauek aurkeztuko dira:

–Erantzukizunpeko adierazpena, ahaldunak sinatua, zeinean adieraziko baita enpresaren tamaina.

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako txosten bat, diruz lagundutako proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan "alta emanda dauden langileen batez besteko plantilla" adierazten duena.

–Enpresa ertainek eta enpresaren bat loturik edo elkarturik dutenek enpresaren 2021eko, 2022ko eta 2023ko urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte, itxita, sinatuta eta merkataritza erregistroan gordailututa (ikuskatuta, nahitaezkoa denean).

3. Enpresen arteko lankidetza proiektuen kasuan, laguntzaile bakoitzak eskaera bat aurkeztu beharko du proiektu horretarako. Eta eskaera bakoitzean, oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio guztiaz gain, sinatutako lankidetza akordioa erantsi beharko da, eta guztiek proiektuaren memoria bera aurkezten dutela ziurtatu beharko da.

6. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari dagokio prozeduraren instrukzioa, eta hark aztertuko ditu eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa.

2. Eskaerak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan eskatzen den baldintzaren bat, edo dokumentazioa aztertzean beharrezko ikusten bada emandako informazioa argitzea, eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak emateko eskatuko zaio. Hamar (10) egun balioduneko epe luzaezina izanen du horretarako, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ez badu hori egiten, eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta, beste tramiterik gabe, artxibatu eginen da, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.

3. Eskaerak aztertu eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten eta behar den dokumentazioa duten administrazio espedienteak baloratuko dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badituzte edo behar den dokumentazioa ez badute, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio.

2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da entitate onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

8. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

Hauek dira dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. Bigarren oinarriko 1. jarduketa lerroko proiektuetarako:

a) Aurkeztutako memoriaren kalitatea, gehienez ere 10 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan:

–Argitasuna, helburuen deskripzioa eta metodologia (haiek lortzeko planifikatzen diren ekintzak).

–Zereginen definizioa, egikaritzeko kronograma, esleitzen diren baliabideak.

b) Diruz lagundutako proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren arabera:

–50 langile bitarte: 30 puntu.

–51 eta 250 langile artean: 20 puntu.

–250 langile baino gehiago: 10 puntu.

c) Hondakinen prebentzio eraginkorrerako potentziala (murrizten den hondakin kopurua, lehen sortzen zen hondakin kopuruarekin alderatuta) proiektuaren xede diren produkzio prozesuetan (hasierako hondakin-sortzailea):

–%75 edo handiagoa eta %100 baino txikiagoa: 40 puntu.

–%60 edo handiagoa eta %75 baino txikiagoa: 35 puntu.

–%25 edo handiagoa eta %60 baino txikiagoa: 30 puntu.

–%25 baino txikiagoa: 25 puntu.

d) Hondakinen hierarkia hobetzeko potentziala, honako fase hauek lortuz:

–Berrerabiltzeko prestatzea: 20 puntu.

–Balorizazioa (ezabatzen denetik): 15 puntu.

–Hondakin arriskutsuak minimizatzea (hasierako sortzaileentzat soilik): 15 puntu.

–Hierarkia eskalako edozein hobekuntza, arestian aipatutakoez bestelakoa: 10 puntu.

Oharra: Hierarkia eskala da Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritakoa.

e) Zenbat tona hondakin (sortutakoak edo kudeatuak) dauden ekintzak berariaz ukituta:

–500 tona baino gehiago: 50 puntu.

–100 tona edo gehiago eta 500 tona baino gutxiago: 35 puntu.

–50 tona edo gehiago eta 100 tona baino gutxiago: 20 puntu.

–50 tona baino gutxiago: 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistro orokorrean zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

2. 2. oinarriko 2. eta 3. jarduketa lerroetako proiektuetarako:

a) Aurkeztutako memoriaren kalitatea, gehienez ere 10 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan:

–Argitasuna, helburuen deskripzioa eta metodologia (haiek lortzeko planifikatzen diren ekintzak).

–Zereginen definizioa, egikaritzeko kronograma, esleitzen diren baliabideak.

b) Proiektuaren berritasun maila. 10 puntu.

c) Teknikari emakumeek ikertzaile taldean duten parte-hartzea baloratzeko, proiektuko ordu guztiekin alderatuta, emakumeek sartutako orduen portzentajea hartuko da kontuan, honako tarte hauen arabera:

EMAKUMEEN ORDUEN % / PROIEKTUKO ORDU GUZTIAK

PUNTUAZIOA

≥ 25 eta < 35

5

≥ 35

10

d) Diruz lagundutako proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren arabera:

–50 langile bitarte: 30 puntu.

–51 eta 250 langile artean: 20 puntu.

–250 langile baino gehiago: 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinketa gertatuz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

3. Bigarren oinarriko 4. jarduketa lerroko proiektuetarako:

a) Aurkeztutako memoriaren kalitatea, gehienez ere 10 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan:

–Argitasuna, helburuen deskripzioa eta metodologia (haiek lortzeko planifikatzen diren ekintzak).

–Zereginen definizioa, egikaritzeko kronograma, esleitzen diren baliabideak.

b) Materialaz hornitzeko aukeratutako kudeatzailetik dagoen distantzia, diruz lagundutako jarduketaren kokapena kontuan hartuta. Gehienez ere 10 puntu.

Jarduketaren lekutik hurbilen dagoen kudeatzailearekiko distantzia hartuko da kontuan. Ez badago, gehieneko puntuazioa lortuko da, eta halakorik badago, distantziaren arabera ordenatuko dira puntuak banatzeko.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinketa gertatuz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 2 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Bi hilabeteko epe hori ebazpen espresurik eman eta jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

Gutxienez ere, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda jasoko da ebazpenean, eta gainerako eskaerak ezetsi direla adieraziko da, hala denean; horien artean, aurrekontu-baliabideen muga dela-eta ezetsitako eskaerak ere aipatu behar dira. Hala ere, azken horiei dagokien puntuazioa adieraziko da, oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.

Dirulaguntza emateari buruzko ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. Entitate onuradunen batek uko egiten badio emandako dirulaguntzari, edo deklaratzen bada entitate onuradunen batek dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela, dirulaguntza ematen ahalko zaie, horretarako eginen den ebazpen baten bidez, aurkeztutako eskaerak aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi zaizkien entitateei, betiere aurrekontuan diru nahikoa badago eta denbora nahikoa gelditzen bada diruz lagundu beharreko proiektuak gauzatzeko eta dagozkien ordainketak justifikatzeko. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

3. Proiektuen baldintza teknikoak aldatzen ahalko dira, arrazoi objektiboetan oinarrituta, betiere eskaeraren xedea aldatzen ez badute emandako laguntzaren barnean.

10. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.

Finantzatzen diren proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2027ko abenduaren 31n bukatuko da. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

11. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten jarduketak bukatu ondoren, eta 2028ko apirilaren 30a baino lehen, entitate onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Egindako jarduketak deskribatzen dituen memoria; bertan, era berean, diruz lagundutako jarduketekin lortu nahi diren xedeen emaitzak baloratuko dira.

Eskaeran adierazitako hedapen neurrien betetze maila ere justifikatuko da memoria horretan, dokumentazio grafikoaren bidez (5. oinarriko 2. ataleko e letra). Neurri horien ordez, eskaeran proposatutakoen irismen maila bereko beste neurri batzuk hartzen ahalko dira, eta, era berean, egiaztatu egin beharko dira.

b) Proiektuaren azken aurrekontua.

c) Diruz lagundutako proiektua egiteko gaikuntza ematen duen bidezko ingurumen-baimenaren kopia.

d) 2. oinarriko 4. jarduketa lerroa egikaritzeko proiektuen kasuan, kudeatzaile baimenduak emandako ziurtagiri bat, honako hauek egiaztatzen dituena:

–Hornitutako material mota.

–Hornitutako m³ edo tona kopurua.

–Instalazio kudeatzailearen Ingurumen Identifikazio Zenbakia.

–Materiala nondik datorren.

Aurreko ziurtagiri horri obra-zuzendaritzaren ziurtagiria erantsiko zaio, non lekua eta erabilitako materialaren m³ edo tonak zehaztuko diren.

e) Behar adinako ahalordea daukan pertsona batek sinatutako ziurtagiri bat, zehaztuko duena zer dirulaguntza jaso diren edo jasoko diren diruz lagundutako proiektuari lotuta.

f) Aurreko aurrekontuan sartutako gastuen fakturak eta horien ordainagiriak.

Ordainketen justifikazioak argi eta behar bezala frogatu beharko dira (faktura bakoitza eta onuraduna identifikatuta). Nolanahi ere, ordainketa efektiboa atal honetan (11. oinarria) adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen egin beharko da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, hots, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dutela frogatzeko, entitate onuradunek honako hau aurkezten ahal dute: ondasun edo zerbitzuen 2 eskaintza gutxienez, azkenean eskuratu eta diruz lagundu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak.

g) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskinaren araberakoa.

h) Gardentasun Legea betetzeari buruzko IV. eranskina betetzea.

12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza ordaintzeko, lehenago, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertuko du, dirulaguntza emateko arrazoia izan den jarduera gauzatu dela frogatua dagoela baieztatzeko eta, hori egin ondoren, ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera.

13. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.

b) Jasotako dirulaguntzari buruzko publizitate aktiboa egitea. Zabalkunde neurriak betetzeko, onuradunek Hondakinen Funtsaren logotipoa jarri beharko dute finantzatuko diren material guztietan. Azpimarratu behar da betebehar hori eskaera-orrian adierazi dituzten beste zabalkunde neurrien osagarria dela (5. oinarria).

Logoa helbide honetan dago eskuragarri:

https://www.navarra.es/eu/web/oficina-de-prevencion-de-residuos/plan-de-residuos

c) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga beren gain hartzea.

d) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

e) Ekipo ondasunak edo ondasun higiezinak diruz laguntzen badira, ondasun horiek onuradunaren ondarean egon beharko dute, gutxienez zazpi urtez, erregistro publiko batean inskribagarriak badira, edo bi urtez, gainerako ondasunetarako, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera (4. eta 5. apartatuak). Hala ez bada, dirulaguntzaren zati proportzionala itzuli beharko da.

f) Dirulaguntzaren ondoriozko harremanak iraun artean, neurriak ezartzea honelako helburu sozialak lortzeko: desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketan dauden edo hura jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; laneko eta familiako bizitza eta norberarena bateragarri egitea; lan eta soldata baldintzen hobekuntza; profesional gazteen parte-hartzea eta langileen erakunde edo sozietate txikien parte-hartzea; enplegu-zentro bereziekin eta laneratze enpresekin azpikontratatzea; irizpide etikoak eta gizarte erantzukizunari lotuak, dirulaguntzaren xedeko jarduerari dagokionez; prestazioa eman behar duten langileen prestakuntza, osasun babesa eta parte-hartzea; edo antzeko beste batzuk.

g) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresa-deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako gainerako betebehar orokorrak betetzea.

i) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen onuradunek, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, zeinak 4. oinarrian adierazten baitira, betiere laguntzak eskatzeko unean aurkezten ez badituzte.

2. Aurreko ataletan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, onuradunak itzuli egin beharko du onartutako dirulaguntza, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

14. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), betetzen dituelako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 36. artikuluan ezarritako baldintzak (erregelamendu horrek merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen ditu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta 2014ko L 187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan).

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak nahiz nazioartekoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean paratuko ditu emandako dirulaguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntza deialdi honi buruzko informazio guztia emanen dio Dirulaguntzen Datu Base nazionalari (aurrerantzean, DDBN), martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautu ziren.

17. oinarria.–Gardentasuna, informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betetako aurrekontua.

b) Kasua bada, organo eskudunak entitateari onartutako aurrekontua edo negozio-zifra, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretakoa.

Gardentasun betebeharra duten dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateek informazio hau eman beharko dute (horretarako, IV. eranskina bete beharko dute):

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzarengatik jasotako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera banakatuak, eta urteko kontuak, hauek jendaurrean erakutsi ahal izateko.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, 15 hilabeteko mugarekin informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zerbait kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA

Izen-abizenak:

IFZa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Entitate hau ordezkatuz:

Entitatearen izena:

IFZa:

Egoitza soziala:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

1.–Ziurtatzen dut:

Eskaera honekin batera doan proiektuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko xedeak betetzen dituela. Hona hemen:

XEDE MOTA

PROIEKTU
OSOAREN %

a) Hondakinen prebentziorako ekintzak sustatzea.

b) Hondakinen kudeaketaren arloko ikerketa eta garapena, ekodiseinua barne.

c) Sentsibilizazioa, komunikazioa, lagun egitea, heziketa eta prestakuntza.

d) Berrerabilerarako prestatzeko jarduketak.

e) Ekonomia zirkularra sustatzeko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko jarduketak, hondakinei dagokienez.

f) Gaikako bilketa sistemak hobetzea.

g) Birziklatzeko eta balorizazio materialerako sistemak optimizatzea edo hobetzea.

h) Hondakinen arloko boluntario lanak.

i) Hondakinen ondorioz andeatutako eremuak berreskuratzea.

j) Hondakinak kudeatzeko instalazioen trazabilitate, kontrol eta estandarizazio sistemak hobetzea.

k) Sortzeagatiko ordainketa ezartzea.

2.–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.

3.–Lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena.

Aurkeztutako proiekturako bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik eskatu eta/edo jaso duen dioen adierazpena. Hala bada, jasotako zenbatekoak eta nondik jaso dituen zehatz-mehatz adieraziko da.

Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz, zera adierazten dut:

Ez dudala eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.

Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntza hauek eskuratu ditudala edo dirulaguntza emateko ebazpenaren zain nagoela:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO ZENBATEKOA

4.–Baimena.

Baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dirulaguntzen ebazpen proposamena egiten denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkadala.

...................................................n, .....................(e)ko ................ren ................(e)(a)n.

ESKATZAILEA,

Sinatua: ...............................

II. ERANSKINA.–DEFINIZIOAK

Dirulaguntza hauen ondorioetarako, honela ulertuko dira:

Agregakin birziklatua: Eraikuntzako eta eraispeneko hondakina da, R05 kudeaketa instalazio batetik igaro ondoren, obra batean erabiltzeko baldintza teknikoak, legeria eta aplikatu beharreko arauak betetzen dituena.

Hondeatutako material naturalak: Oinarri hauen ondorioetarako, halakotzat jotzen dira eraikuntza edo eraispen obretan hondeatutako lur eta harri naturalak, baldin eta ez badituzte gainditzen 9/2005 Errege Dekretuan bestelako erabileretarako ezartzen diren erreferentziako maila orokorrak, konposatu organikoei dagokienez, eta Nafarroan egindako azterlanean lortutako erreferentziako maila orokorrak, metalei dagokienez, eta, betiere, ez baldin badatoz kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak (9/2005 Errege Dekretuko definizioaren arabera) kokaturik egon diren tokietatik.

III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINGARRIAREN ARLOAN INDARREAN DAGOEN ARAUDIAN EZARRITAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKOA

.................................................................................. jaunak/andreak, ......................... NAN zenbakidunak, ............................................. entitatearen izenean eta hura ordezkatuz (IFZa: ..............................., helbidea: ..........................................................................), ............................................... dirulaguntzaren deialdiaren esparruan, ...................................................................... proiekturako laguntzak eskatzearen ondorioetarako,

ADIERAZTEN DU

Lehena.–Entitateak betetzen dituela lan eta gizarte arloan indarrean dauden xedapen guztiak, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriaren arloan indarrean daudenak ere.

Bigarrena.–Ordezkatzen duen pertsonak edo entitateak ez duela zigorrik jaso arau-hauste oso astunagatik, eta ez dela kondenatua izan administrazio-ebazpen edo epai judizial irmoaren bidez, berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik. Betebehar horiek jasota daude Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan edo aplikatzekoa den hitzarmenean.

Hirugarrena.–Enpresak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoa betez.

Berrogeita hamar langile edo gehiago dituela, eta betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluak ezartzen duena.

Berrogeita hamar langile baino gutxiago dituela eta, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezartzen den bezala, betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.3 artikuluak ezartzen duena.

3/2007 Lege Organikoaren 45.5 artikulua aplikatuz, enpresa ez dagoela beharturik berdintasun plan bat egitera eta ezartzera.

Laugarrena.–Aurkeztutako proiektuaren esparruan egindako ekintzek, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betez, foru lege horretan jasotako neurriak bultzatzen dituztela:

–Langileei dagokienez, tratu berdintasunaren, aukera berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta diferentziarekiko errespetuaren printzipioen arabera jokatuz.

–Jarduketetan genero-ikuspegia eta ekintza positiboa txertatuz eta sexuaren araberako rol eta estereotipoak baztertuz.

–Zuzendaritza organoak osatzeko, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua lortzen saiatzen dira.

–Mota orotako euskarrietan, sexistak ez diren hizkera eta irudiak erabiliz.

...................................................n, .....................(e)ko ................ren ................(e)(a)n.

ESKATZAILEA,

Sinatua: ...............................

IV. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: ............................................................................... NANa / IFZa: ....................................

Honako hau ordezkatuz: ................................................................. IFKa: .............................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Ondotik ematen den adierazpena egiten dut, dirulaguntza honen onuradun naizen aldetik:

...........................................................................................................................................................

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak (2018ko 98. NAO, maiatzaren 23koa) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu.

Bat etorriz aipatu foru legearen 2. eta 3. artikuluetan xedatutakoarekin, honakoa ADIERAZTEN DUT:

–Ez dudala gardentasun betebeharrik.

...................................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ....................................................................................... dirulaguntza dela-eta, informazioa aurkeztu dudala; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

–Gardentasun betebeharra dudala eta, horrenbestez, aipatu foru legearen 12. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut adierazpen honen eranskinean, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten dut.

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Izen-deiturak: ..................................................... NANa: ...................................

Kargua: ...................................................

ADIERAZPENAREN EGILEARENTZAKO ARGIBIDE JAKINGARRIAK:

1. Pertsona fisikoek ez dute gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu behar.

2. 5/2018 Foru Legearen 2. artikuluaren c) apartatuak ezartzen du ezen Nafarroako toki entitateek eta haien mendeko erakunde instrumentalek gardentasun betebeharra gorde behar dutela.

3. Foru lege horren 3. artikuluaren c) apartatuak ezartzen duenez, dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate pribatuek gardentasun betebeharra dute bi inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

a) Emandako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa bere urteko sarreren %20 baino handiagoa izatea, betiere gutxienez 5.000 euro egiten badute.

4. Adierazpen hau eta kasuan-kasuan eransten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzendurik.

GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA (JARRAIPENA)

Dirulaguntza: ......................................................................................................................................

Entitate onuraduna: .............................................................................. IFZa: .....................................

Osatu taula informazio honekin (5/2018 Foru Legearen 12. artikulua):

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda. Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera banakatuak, eta urteko kontuak, jendaurrean erakutsi ahal izateko.

ORGANOA

KARGUA

ORDAINSARIA

(euroak)

ORDAINSARIAREN KONTZEPTUA

DEDIKAZIO ARAUBIDEA

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Izen-deiturak: ..................................................... NANa: ...................................

Kargua: ...................................................

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuen tratamenduaren arduraduna.

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña.

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua.

Hondakinen Funtsaren dirulaguntza kudeatzeko erabiliko dira datu pertsonalak. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

Datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikulua, hau da, haien datuak tratatzea beharrezkoa denean interes publikoaren izenean edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari emandako botere publikoak baliatuz egindako misio bat betetzeko.

Datuen nazioarteko lagapen edo transferentzien hartzaileak.

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

Interesdunen eskubideak.

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, erabiltzaileek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

Datuen jatorria, interesdunak berak eman ez dituenean.

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

Informazio gehigarria.

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

Iragarkiaren kodea: F2511542