186. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 18a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
180/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira eta destinoa esleitzen baitzaie, praktikaldia egiteko, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko plazetara sartu eta igotzeko, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko hautapen-prozeduretan hautatutako izangaiei. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2473/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fotokonposizioko ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko.
2474/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi-mailako tituludunen (administrazioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.
2622/2025 EBAZPENA, irailaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza huts batzuk lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 133/2025 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, zerrenda bakarrak onetsi ziren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozeduretan gainditu dutenenak, espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta. Prozedura horiek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, honako honetan: 84E/2025 Foru Agindua, abuztuaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, Nafarroako landa-inguruneko udalerriek kultur jarduera sustatzeko antolatzen dituzten proiektuak finantzatzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 849836.
237E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen gazteak goi mailako hezkuntzan sartzeko bekak" izeneko dirulaguntzen deialdia, 2025-2026 ikasturtean hasitako graduko unibertsitate-ikasketak egiten ari diren pertsonentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 853783.
918E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2025eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat, bestelako hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 841474.
1530/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, deialdia onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2024-2025 ikasturtean egin eta defendatu zuten lan hoberenari "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenarentzako Saria" emateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatua. IV. edizioa da hau.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 3an hartua, zeinaren bidez onesten baitira Corellako 5., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetan herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko transakzio-hitzarmenak sinatzeko oinarri partikularrak.
308/2025 EBAZPENA, irailaren 3koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena ekainaren 3ko 234/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita aldaketak egitea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza itunetan, 2025-2026 ikasturterako.
1007E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio "Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) tratatzeko eta transferitzeko instalazioa Funesen" proiektuari. Proiektuaren sustatzailea Hormigones Delfín SA da.
1009E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita Los Arcosko udalerriko 5. poligonoko 144. lurzatian KYB Advanced Manufacturing Spain SAUk sustatu duen "Ingurumen baimen integratuaren aldaketa ez-funtsezkoa eta nabarmena - Hidrogeno berdearen instalazio berria" izeneko proiektuari buruz.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko lanpostu hauetako C mailako 16 plaza: zerbitzu anitzetako enplegatua (10), lorezaintzako enplegatua (4) eta administrari-ofiziala (2). Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko lanpostu hauetako D mailako 17 plaza: garbiketako peoia (15), erregistroko laguntzailea (1) eta sukaldeko laguntzaile-garbitzailea (1). Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
AGOITZ
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean
BERRIOBEITI
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, kirol eta gazteriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren aurka
BURLATA
Gora jotzeko 25-01285 errekurtsoa, 5 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz
ITURMENDI
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Euskarako proba egiteko eguna eta tokia eta oposizioko lehen proba
MENDABIA
Deialdia, D mailako langileentzako barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio bidez, C mailako administrari-ofizialaren lanpostua
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
UE 4A "Carbonilla" unitatearen behin betiko likidazio kontua. Jendaurrean jartzea
AMESKOABARRENA
Ordenantza, arautzen dituena eguzki-energia biltzeko instalazioak. Behin betiko onespena
ARAITZ
Instalazioaren funtsezko aldaketa
OLTZA ZENDEA
"NA700 errepidea egokitzea, 5+500 kilometro puntuan, Aratzuriko kontzejuan" deritzon proiektuko lanak gauzatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena
LIZARRA
Deialdia, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena
FUNES
Herrigunea babesteko perimetro-lubeta gauzatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena
10. poligonoko 216. lurzatiaren desafektazioa, parke fotovoltaikoa ezartzeko. Jendaurrean jartzea
IBARGOITI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 9. lurzatian. Hasierako onespena
ITZAGAONDOA
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko AR-1 banaketa eremuko S-1 sektorean. Hasierako onespena
LUKIN
Kudeaketako hirigintza hitzarmena Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako, gehiegizko aprobetxamendua dirutan emateko. Behin betiko onespena
Birpartzelazio proiektua Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako (eguneratze-dokumentua). Behin betiko onespena
MENDIGORRIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 100. lurzatian. Hasierako onespena
MURUZABAL
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 259. lurzatian. Hasierako onespena
TUTERA
Deialdi publikoa, enplegua sustatzeko dirulaguntzak emateko 2025ean (2. lerroa). Laburpena
Deialdia, merkataritzako lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko, eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak emateko 2025ean (3. eta 4. lerroak). Laburpena
Akats zuzenketa, "BESS - Montes de Cierzo I haize parke berrindartuaren hibridazioa" proiekturako herri-lurren desafektazioaren onespenean
Telekomunikazioak hedatzeko plana. Hasierako onespena
EGUESIBAR
Deialdia, euskara ikasteko laguntza ekonomikoak emateko (2024-2025 ikasturtea). Laburpena
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Burgiko garbigunearen kudeaketa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es