2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Deialdia, taxi lizentzia bat emateko. Beste epe bat ematea eskabideak aurkezteko
Alkatetzaren 2025eko martxoaren 4ko ebazpen baten bidez, Faltzesko Udalak deialdi bat onetsi zuen, eman zedin, lehiaketaren bidez, taxi lizentzia bat, Faltzesko udal-mugartean hiri-zerbitzua emateko.
Deialdia, oinarriekin eta eranskinekin batera, argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an:https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/63/45.
Deialdia hutsik gelditu da, ez baita eskabiderik aurkeztu epearen barnean. Hala bada, Alkatetzaren 2025eko ekainaren 5eko ebazpen baten bidez, erabaki da beste epe bat irekitzea, 20 egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
Deialdiaren oinarriak berberak dira, hots, 2025eko martxoan onetsi eta argitaratutako berberak.
Faltzesen, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2508137