2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organiko eta funtzionala.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2419227