12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko aurrekontua.

Bakarra.–Hasiera batez onestea 2025erako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta aurrekontuen espedientea jendaurrean jartzea idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, auzotarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak jar ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Barbarinen, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2419209