1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2142 EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Machine Learningeko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena jaso ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2025eko irailaren 23ko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (erabakia 2025eko 236. BOEan argitaratu zen, urriaren 1ean, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 25eko ebazpen baten bidez).
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Machine Learningeko Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko modua ematen duen ikasketa-plana.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO MACHINE LEARNINGEKO UNIBERTSITATE MASTERREKO TITULUAREN IKASKETA-PLANA
RUCT kodea: 3500178.
Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.
Jakintza-arloa: Ingeniaritza Informatikoa eta Sistemen Ingeniaritza.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 42 |
Aukerakoak | 6 |
Kanpoko praktikak | 0 |
Master Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 60 |
Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
MODULUA | ECTSak | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSak | SEIHILEKOA |
Nahitaezkoa | 42 | Deep Learning | Nahitaezkoa | 16,5 | 1 eta 2 |
Machine Learning Engineering | Nahitaezkoa | 7,5 | 1 |
Machine Learning Foundations | Nahitaezkoa | 15 | 1 |
Advanced Machine Learning | Nahitaezkoa | 3 | 2 |
Aukerakoa | 6 | Internships in Companies | Aukerakoa | 6 | 2 |
End-to-end Machine Learning Project | Aukerakoa | 6 | 2 |
Master Amaierako Lana | 12 | Final Degree Project | Nahitaezkoa | 12 | 2 |
Iragarkiaren kodea: F2513214