85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probarako deia egiten duena 2024. urtean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 69.5 artikuluan, goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko modu bat aurreikusten du baldintza akademikoak betetzen ez dituztenentzat: hezkuntza administrazioek araututako sarrera proba gainditzea.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte irakaskuntzak antolatzen ditu. Haren zortzigarren xedapen gehigarrian zehazten da, salbuespen gisa eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 69.5 artikuluaren arabera, hezkuntza administrazioek ezartzen ahalko dutela 18 urtetik gorakoek oro har zuzeneko sarbidea izanen dutela goi mailako arte irakaskuntzetan –horretarako, berariazko proba bat gainditu beharko dute, izangaiak ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren jakintzak, trebetasunak eta gaitasunak badituela frogatzen duena–, baita 16 urtetik gorakoek ere musikako edo dantzako goi mailako irakaskuntzetan, baldintza beretan.

Ebazpen honen bidez, goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probarako deia egiten da, eta haren oinarriak eta eranskinak onesten dira.

Prozesu honetako zatiren batean parte hartzen duten pertsonek bertan erabiltzen diren inprimakietan eman dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren fitxategietan sartuko dira estatistikoki tratatzeko eta prozeduraren ondorioz sor litezkeen aitorpen agiriak kudeatzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, kentzeko, tratamendua murrizteko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean.

Ikusita Arte eta Hizkuntza Ikasketetarako Atalak heldutasun proba egiteko deialdiaren alde 2024ko martxoaren 19an emandako txostena, eta deialdiaren epeak, inskripzioak eta, oro har, proba hori garatzeko arauak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun probarako deia egitea. Proba 2024. urtean eginen da, eta haren oinarriak ebazpen honen I. eranskinean agertzen dira.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

Alderdi orokorrak

1. Probaren ezaugarriak.

1.1. Hiru irakasgai hauek osatuko dute goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba:

–Gaztelania edo Euskara.

–Artearen Historia edo Espainiako Historia.

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa.

Heldutasun proba osatzen duten gaien edukiak eta curriculum erreferentziak ebazpen honen II. eranskinean biltzen dira.

1.2. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.

1.3. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

1.4. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da. Izangaiak inskripzioa egiten duenean aukeratu beharko du proba zer hizkuntzatan eginen duen.

1.5. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak goi mailako arte irakaskuntza guztietan sartzeko aukera ematen die jada 18 urte dituzten edo proba egiten den urtean adin hori betetzen duten izangaiei. Horretarako, gainera, berariazko proba gainditu beharko dute, frogatzeko badituztela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak.

1.6. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak bakarrik musikako edo dantzako goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko aukera ematen die proba egiten den urtean 16 edo 17 urte betetzen dituzten izangaiei. Horretarako, gainera, berariazko proba gainditu beharko dute, frogatzeko badituztela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak.

1.7. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak aukera ematen du Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna egitetik salbuesteko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako salbuespenak ezartzen dituen urteko ebazpenean xedatutakoarekin.

1.8. Arte eta Giza Zientzien modalitatean goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditzeak aukera ematen du ebazpen honetan araututako heldutasun proba egitetik salbuesteko. Proben deialdia honako honen bidez egin zen: 4/2024 Ebazpena, urtarrilaren 25ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, 2024. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2015/46/9/).

1.9. Heldutasun proba gaindituz gero, estatuko lurralde osoan izanen du balioa.

1.10. Proba egiteko egokitzapenak.

Honako hau da probak egiteko egokitzapenen bat eskatzen duten pertsonek aurkeztu behar dituzten agiriak:

a) Proba egiteko egokitzapenak desgaitasuna izateagatik. Inskripzio-orrian proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da. Desgaitasuna frogatzeko, hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko da heldutasun proban inskribatzeko eskabidearekin batera:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko agiri batekin batera.

b) Proba egiteko egokitzapenak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituztenentzat, ikasteko zailtasun berariazkoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza-premia bereziak izateagatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezko edo derrigorrezkoaren ondoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen, horietako azkeneko orientatzaileak sinatua, ebazpen honen VI. eranskineko ereduari jarraikiz. Inskripzio-orrian proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

1.11. Honako hauek dira proban inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 36. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 36.5 artikuluan ezarritako onura fiskalak:

–Proba egiteko inskripzioa: 18 euro.

–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.

–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontidea, bikotekide egonkorra eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: dohainik.

1.12. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen "Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko 2024ko heldutasun proba" fitxan.

1.13. Tasaren kuota inskribatzeko ezarritako epean ez ordaintzea edo osorik ez ordaintzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

1.14. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.

1.15. Tasaren itzulketa eskatzeko, instantzia bat aurkeztu beharko da Hezkuntza Departamentuaren erregistroan, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

2. Inskribatzeko bete beharreko baldintzak.

2.1. Heldutasun proban inskribatzen ahalko dira, goi mailako arte irakaskuntzetan sartu nahi sartu nahi eta agiri hauetakoren bat ez dutenak: Batxilergoko titulua, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, goi mailako arte Irakaskuntzen titulua, unibertsitateko titulua edo goi mailako teknikari titulua. Inskribatzeko, derrigorrezkoa izanen da 18 urtetik gorakoa izatea, edo 16 urtetik gorakoa musikako edo dantzako goi mailako irakaskuntzetan sartu nahi izanez gero, edo kasu batean zein bestean, proba egiten den urte naturalean adin hori betetzea.

2.2. Heldutasun probarako inskribatzeko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

3. Inskripzioa.

3.1. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proban inskribatzeko epea 2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 5era arte izanen da, biak barne.

3.2. Honela ematen ahalko da izena:

–Bertaratuta: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da eskabidea, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da. Izangaiak, aurkezpenaren egun berean, ensearti@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, iragarri beharko du agiriak igorri dituela, igorpenaren gordailu eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera.

–Telematika bidez, online, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen "Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko 2024ko heldutasun proba" fitxatik abiatuta.

3.3. Izangai bakoitzak inskripzio-orri bakarra bete beharko du, aurreko atalean aipatutako "Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko 2024ko heldutasun proba" fitxan agertzen diren ereduei jarraituz. Inskripzio-orri horien edukia ebazpen honen III. eranskinean ezarritakoa da.

Heldutasun probarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko.

4. Agiriak.

4.1. Izangaiek agiri hauek erantsi beharko dizkiote inskripzio-orriari:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia-agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldeetatik.

–Heldutasun probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina, hala badagokio.

–Hala badagokio, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena, desgaitasunaren ziurtagiriarena edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena.

b) Egokitzapenetarako agiriak:

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita, ebazpen honen VI. eranskineko ereduari jarraikiz.

c) Salbuespenerako agiriak:

–Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

4.2. Arte eta Hizkuntza kasketen Atalak honako agiri hauek bidaliko dizkio proben koordinazio epaimahaiari, 2024ko maiatzaren 8a baino lehen:

–Proba egitetik salbuesteko eskariak, frogatzeagatik heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinetan zati komuna gainditua duela, 2008tik 2018ra bitartean (urte horiek barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

–Proba egitetik salbuesteko eskariak, frogatzeagatik Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetako zati komuna gainditua duela 2019tik 2023ra, biak barne.

5. Onartu eta baztertuen zerrenda.

5.1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak, baztertzeko arrazoiak adierazita, 2024ko maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.

Orobat, izangaiek eskatutako proba egokitzapenak ebatziko dira zerrenda horietan, bai eta eskatutako salbuespenak ere.

5.2. Erreklamazioak egiten ahalko dira 2024ko maiatzaren 9tik 12ra bitarte, biak barne, eranskin honen 3. oinarrian agertzen diren tokietan, IV. eranskineko ereduaren arabera:

–Onartua/baztertua izateari buruzko erreklamazioak Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko dira.

–Egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak proben koordinazio epaimahaiko buruari zuzenduko zaizkio.

5.3. Erreklamazioak ebatzirik, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak 2024ko maiatzaren 14tik aurrera argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.

Zerrenda horietan, izangaiei dagozkien proba egokitzapenak ebatziko dira, bai eta heldutasun probatik salbuestekoak ere. Zerrenda horietan, orobat, izangaien banaketa agertuko da, epaimahaien araberakoa, adierazita zein ikastetxetan egin beharko den goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba.

6. Salbuespenak.

6.1. Heldutasun proba egitetik salbuestea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute inskripzio-orrian. Salbuetsita egoteko, honako baldintza hauetako bat bete beharko dute izangaiek:

–Heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008tik 2018ra bitartean (biak barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

–Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egindako probetako zati komuna gainditua izatea 2019tik 2023ra, biak barne.

Epaimahai koordinatzaileak ofizioz egiaztatuko duenez baldintza hori betetzen den, ez da beharrezkoa izanen horren egiaztagiririk aurkeztea.

6.2. Heziketa zikloetan sartzeko proben epaimahaiak ebatziko ditu salbuespenak.

7. Heldutasun probaren kalifikazioa eta balorazioa.

7.1. Heldutasun probaren gai bakoitzari 0tik 10era arteko kalifikazioa emanen zaio.

7.2. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probaren azken kalifikazioa hauxe izanen da: probaren gaietan lortzen diren noten batezbesteko aritmetikoa, 0tik 10era adierazia (bi dezimalekin). Gainditzeko, 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira.

8. Proba egiteko egutegia.

8.1. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba 2024ko maiatzaren 23an eginen da, V. eranskinean adierazitako ikastetxeetan eta orduetan.

8.2. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

8.3. Heldutasun probaren ariketak honela eginen dira:

PROBA

DEIAREN EGUNA

GAIA

Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba

Maiatzaren 23a

Gaztelania edo Euskara

Espainiako Historia edo Artearen Historia

Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa)

8.4. Ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak "ez aurkeztutzat" joko dira ariketa horretan edo horietan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horien puntuazioa 0 izanen da.

9. Proben emaitzak eta erreklamazioak.

9.1. Emaitzak argitaratuko dira proba egin den ikastetxean eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, jarraian adierazten diren egunetan:

–Behin-behineko emaitzak: 2024ko maiatzaren 28a.

–Erreklamazioak 2024ko maiatzaren 29tik 31ra (14:00ak arte).

–Behin betiko emaitzak: 2024ko ekainaren 6a.

9.2. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, IV. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagozkion ebaluazio epaimahaiak bilduko dira haiek aztertu eta ebazteko.

9.3. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu diren izandako erreklamazioak.

10. Egiaztagiriak.

10.1. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. Bertan, GAI dela adieraziko da, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan adierazia, bi dezimal eta guzti.

10.2. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean jasotzen ahalko dute heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiri hori, 2024ko ekainaren 12tik aurrera.

11. Epaimahaien osaera eta eginkizunak.

11.1. Heldutasun probaren koordinazio epaimahaia izanen da Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 4/2024 Ebazpenean ezarritako sarrera proben koordinazio epaimahai bera (ebazpen horrek 2024. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako).

Proben koordinazio epaimahaiak, aipatu ebazpenean adierazitako eginkizunak betetzeaz gain, probak egiteko eta ebaluatzeko prozesua antolatuko du eta proben garapenarekin zerikusia duen oro kudeatuko du, honako hauekin lotura duena izan ezik:

a) Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

b) Heldutasun probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskabideak ebaztea.

Eginkizun horiek, a) eta b), Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak hartuko ditu bere gain.

11.2. Ebaluazio epaimahaiek eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 4/2024 Ebazpenean aipatzen diren aholkulariek heldutasun probari lotutako eginkizunak dituzte, ebazpen horretan sarrera-probetarako aipatutakoez gain.

12. Errekurtsoak.

12.1. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik.

12.2. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. ERANSKINA.–GOI MAILAKO ARTE IRAKASKUNTZETAN SARTZEKO HELDUTASUN PROBA: CURRICULUM ERREFERENTZIA, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

GAZTELANIA / EUSKARA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gaztelania.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. multzoak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. multzoak.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

ESPAINIAKO HISTORIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Espainiako Historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Espainiako Historia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

ARTEAREN HISTORIA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Artearen Historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago halakorik.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I eta II. Ingelesa.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: FRANTSESA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I. Frantsesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Ez dago halakorik.

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

ANEXO III.–PRUEBA DE MADUREZ SUSTITUTIVA DE LOS REQUISITOS ACADÉMICOS PARA EL ACCESO A LAS ENSEÑANZAS ARTÍSTICAS SUPERIORES. SOLICITUD DE INSCRIPCIÓN 2024 / III. ERANSKINA.–GOI MAILAKO ARTE IKASKETETAN SARTZEKO BALDINTZA AKADEMIKOAK ORDEZTEN DITUEN HELDUTASUN PROBAN INSKRIBATZEKO ESKABIDEA. 2024. URTEA

DATOS PERSONALES / DATU PERSONALAK

primer Apellido / 1. deitura:

2.º Apellido / 2. deitura:

Nombre / Izena:

DNI-NIE / NANa-AIZ:

Fecha de nacimiento / Jaioteguna:

Sexo / Sexua:

Domicilio / Helbidea:

Localidad / Herria:

Código postal / Posta Kodea:

E-mail / emaila:

N.º de teléfono / telefono-zenbakia

Nacionalidad / Nazionalitatea:

SOLICITA INSCRIPCIÓN A LA PRUEBA DE MADUREZ EN LAS SIGUIENTES ASIGNATURAS / ESKATZEN DU HELDUTASUN PROBAN INSKRIBATZEA, ONDORENGO IKASGAIETAN

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Espainiako Historia

Artearen Historia

DATOS PARA ADAPTACIÓN / EGOKITZAPENERAKO DATU OSAGARRIAK

Por discapacidad, indicar tipo de adaptación necesaria / Probaren egokitzapena desgaitasunagatik (adierazi zein egokitzapen behar den)

Alumnado con ejes diagnósticos de TDAH o de "Otros Diagnósticos de Salud", actualizado en la ficha de NEAE de EDUCA / AFNHa duten edo "Beste osasun-diagnostiko batzuk" dituzten ikasleak, (EDUCA, EHBE fitxan, eguneratuta)

Alumnado con dificultades específicas de aprendizaje / Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak

Alumnado con necesidades educativas especiales / Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak

SELECCIONAR / AUKERATZEA

IDIOMA DE LA PRUEBA / PROBAREN HIZKUNTZACastellano / Gaztelania Euskera / Euskara

ESTUDIOS QUE ESTÁ CURSANDO EN EL CURSO 2023-2024 2023-2024 IKASTURTEAN EGITEN ARI DEN IKASKETAK

Bachiller /

Batxilergoa

Ciclo de grado medio /

Erdi mailako zikloa

Bachiller Adultos /

Helduendako Batxilergoa

Otras enseñanzas /

Beste ikasketa batzuk egiten

REQUISITO DE ACCESO / SARTZEKO BETEBEHARRAK

Tener 18 años a 31/12/2024 /18 urte izatea 2024/12/31n

Tener 16 o 17 años a 31/12/2024 /16 edo 17 urte izatea 2024/12/31n

DOCUMENTACIÓN / AGIRIAK

OBLIGATORIA / NAHITAEZ

Fotocopia del DNI -TIE pasaporte / NANaren-pasaportearen edo AIZren fotokopia

Resguardo de ingreso en la Cuenta de Recaudación de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra de la tasa de inscripción a las pruebas de madurez (Carta de Pago) / Sarbide probetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna)

En su caso, documentación acreditativa para reducción o exención de tasas / Tasa-murriztapenarako edo tasen salbuespenerako, agiri egiaztatzaileak bere kasuan

ADAPTACIONES POR DISCAPACIDAD / EZGAITASUNAGATIKO EGOKITZAPENAK

Documentación acreditativa de discapacidad / Desgaitasunaren egiaztagiria

SOLICITA EXENCIÓN EN LA PRUEBA DE MADUREZ / HELDUTASUN PROBA EGITETIK SALBUESTEKO ESKATZEN DU

Por haber superado la parte común de la prueba de acceso a ciclos formativos de cualquiera de las cuatro modalidades en alguna de las convocatorias celebradas en la Comunidad Foral de Navarra desde el año 2008 a 2018 ambos inclusive (no necesita aportar documentación) / Lau modalitateetako edozeinetan heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izateagatik 2008tik 2018ra bitartean, bi urte horiek barne, Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean (ez da agirik aurkeztu behar)

Indicar año / Esan zein urtetan

Por haber superado la parte común de la prueba de acceso a ciclos formativos de las modalidades de Artes y Humanidades celebrada en la Comunidad Foral de Navarra desde el año 2019 a 2023 (no necesita aportar documentación) / Arteen eta Giza Zientzien modalitateetako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izateagatik 2019tik 2023ra bitartean, bi urte horiek barne, Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean (ez da agirik aurkeztu behar)

Indicar año / Esan zein urtetan

SOLICITA LA ADMISIÓN EN / ESKATZEN DUT

Solicito que se admita mi inscripción a las pruebas de madurez de enseñanzas artísticas superiores, año 2024 / Eskatzen dut goi mailako arte ikasketetan sartzeko 2024ko heldutasun probarako onar nazatela

DECLARACIÓN / AITORTZA

La persona solicitante declara bajo su responsabilidad que los datos y documentos aportados son ciertos y que cumple con los requisitos exigidos para participar en la prueba de la presente convocatoria y queda informada de que la Administración podrá requerirle en cualquier momento la documentación acreditativa de dicho cumplimiento / Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egizkoak direla eta deialdi honetako proban parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska dieziokeela hori frogatzen duten agiriak

................................n, 2024ko ...............................aren ......................(e)(a)n

Firma de la interesada-o / Interesdunaren sinadura

IV. ERANSKINA.–ERREKLAMAZIORAKO INPRIMAKIA

.................................................................................................................................... jaunak/andreak, .............................. NAN/AIT/pasaporte zenbakia duenak, goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proban inskribatzeko eskabidea aurkeztu du.

Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:

1.–Onartuen zerrendak:

Behin-behinekoa

Behin betikoa

2.–Probako ariketak egiteko eskatutako egokitzapenen gainean hartu diren erabakiak:

Desgaitasun batengatik

INren eta AFN-Hren ondorioz hezkuntzako laguntza premia bereziengatik

3. Probaren behin-behineko emaitzak:

4. Bestelako gaiak:

Ondotik azaltzen ditudan arrazoiengatik:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Interesduna

(Sin.)

Bildutako datuak tresna informatika bitartez landuko dira behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.

JN./AND.

V. ERANSKINA.–GOI MAILAKO ARTE IRAKASKUNTZETAN SARTZEKO HELDUTASUN PROBA EGITEKO ZENTROAK

Iruñeko Arte Eskola.

Amaia kalea 27, Iruña.

2024ko maiatzak 23, 09:30ean

ANEXO VI.–ACREDITACIÓN DE LA CONDICIÓN DE ALUMNADO
DE NECESIDADES ESPECÍFICAS DE APOYO EDUCATIVO /
VI. ERANSKINA.–HEZKUNTZA SOSTENGUKO BERARIAZKO
PREMIAK DITUEN IKASLEAREN ZIURTAGIRIA

Centro docente / Ikastetxea.....................................................................................................................

Domicilio / Helbidea.................................................................................................................................

Localidad / Herria....................................................................................................................................

El Departamento de Orientación de este centro acredita que ......................................................................................................................................................................

es una alumna o alumno con necesidades específicas de apoyo educativo debido a dificultades específicas de aprendizaje y trastornos por déficit de atención e hiperactividad / por necesidades educativas especiales, a los

efectos de las Adaptaciones de las Pruebas de Madurez.

Ikastetxe honen Orientazio Departamentuak egiaztatzen du .............................................................................................................................................................................

berariazko hezkuntza-laguntza behar duen ikaslea dela, ikasteko zailtasun espezifikoak eta arreta- gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasteak dituelako /hezkuntza-premia bereziak dituelako, sarbide-proben egokitzapenen

ondorioetarako.

ADAPTACIONES NECESARIAS /BEHARREZKO EGOKITZAPENAK

Ampliación de tiempo (20 minutos máximo).

Denbora luzatzea (20 minutu gehienez).

Asiento reservado (Se sitúa al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje alejado de las zonas de paso para evitar distracciones).

Eserlekua erreserbatzea (Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak pasaguneetatik urrun kokatuko dira ez dezaten arreta galdu).

Tras las indicaciones iniciales, se le preguntará a nivel personal si han entendido las instrucciones, las opciones...

Hasierako jarraibideen ondoren, banaka galdetuko zaie argibideak, aukerak, etab. ulertu dituzten.

Llamadas de atención (Cuando se ve al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje distraído se le pregunta qué tal va para que siga haciendo el examen).

Ohartarazpenak (Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak distraituta ikusiz gero, zer moduz ari diren galdetuko zaie, azterketa egiten jarrai dezaten).

Para el alumnado con dificultades específicas de aprendizaje: revisión del examen por parte del profesorado en el periodo adicional de tiempo, para comprobar que es comprensible y si tuvieran que realizar alguna corrección, será siempre dentro del tiempo máximo concedido.

Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, irakasleek azterketa berrikusiko dute denbora gehigarriaren tartean, ulergarria den egiaztatzeko, eta zuzenketaren bat egin behar izanez gero, utzitako gehieneko denboraren barruan egin beharko dute.

Ordenador. Para los alumnos con dificultades específicas de aprendizaje que habitualmente utilice el ordenador como ayuda técnica en el centro, se facilitará un ordenador con procesador de textos, conectado a red eléctrica y sin conexión a internet. El corrector ortográfico estará activado. En algunas asignaturas no se puede utilizar: Dibujo, Matemáticas, Física, Química. En asignaturas como Biología se escribe el texto y los dibujos necesarios se hacen a mano. Se sitúa al alumnado en última fila, para no hacer visible la pantalla.

Ordenagailua. Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, ikastetxean laguntza tekniko moduan ordenagailua erabiltzeko ohitura baldin badute, ordenagailu bat utziko die, testu prozesagailua duena, sare elektrikora konektatua eta Interneteko konexio gabe. Zuzentzaile ortografikoa aktibatuta egonen da. Ezin izanen da erabili irakasgai batzuetan: Marrazketa, Matematika, Fisika, Kimika. Biologia moduko irakasgaietan, testua idazten da eta beharrezko marrazkiak eskuz egiten dira. Ikasleak azken ilaran eseriko dira, pantaila ez dadin agerian egon.

Información sobre dificultades específicas de aprendizaje para los correctores.

Ikastaldiaren zailtasun espezifikoei buruzko informazioa zuzentzaileendako.

Necesidades educativas especiales (CREENA)

Hezkuntza premia bereziak (NHBBZ)

OBSERVACIONES / OHARRAK:

........................, a ........ de ................. de 2024 / ..................(e)n, 2024ko ...................aren ..........(e)an

La orientadora-El orientador / Orientazailea

Iragarkiaren kodea: F2405183