46. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2015 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da 2015. urtean Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetan sartzeko probetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 41., 52. eta 64. artikuluetan, aurreikusten du nola sartu Lanbide Heziketan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta kirol irakaskuntzetan, hurrenez hurren, baldintza akademikoak bete gabe, hezkuntza administrazioek araututako sarrera proba gainditzen dutenen kasuan.

Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua, orobat, honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2015. urtean Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetan sartzeko probetarako, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean.

Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak sarrera probak egiteko deialdiaren alde emandako txostena, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera probak garatzeko arauak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2015. urtean erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko kirol irakaskuntzei dagozkie.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko otsailaren 5ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarriak

Alderdi orokorrak

1. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetako sarrera proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetako sarrera proba: lau proba modalitate daude:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Arteak.

c) Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

2. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta eskuratzen diren irakaskuntzak:

a) Nafarroan egindako edozein deialditan erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztiak, nahiz eta Gaitasun Artistikoaren proba ere gainditu beharko den.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetara sartzeko, 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan aplikatuko da neurri hori.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu horietan sartuz gero goi mailako zikloetan sartzeko proban Arteen modalitatea gainditu ondoren.

c) Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikariaren titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

3. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Heziketa zikloetarako sarrera proba gainditzeak Estatuko lurralde osorako balio du.

4. Onartzeko prozedura arautzen duen araudian ikaspostu batzuk erreserbatzen dira sarrera proben bidez sartzen direnentzat hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan.

5. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute izenik eman beharko.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba motaren arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetara sartzeko, 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu ziklo horietan sartuz gero 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditu ondoren.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikariaren titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta berariazko baldintzak bete beharko dira.

6. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sartzeko proba egiteko:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztela frogatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia), arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen dira. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

7. Hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztela frogatzen duten pertsonentzat (ikastearen nahasmenduak –dislexia, disortografia, diskalkulia–, arreta faltagatiko nahasmendua –hiperaktibitatearekin– eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik), egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da, bai erdiko mailarako bai goiko mailarako:

–Ikaskuntzako nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia) dituzten ikasleak: 2014-2015 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Orientazioaren Bulegoari, barnean dela aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Orientazioaren Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez.

–Arreta faltagatik eta hiperaktibitateagatik (AFN-H) nahasmendua duten ikasleak: 2014-2015 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Orientazioaren Bulegoari, barnean direla diagnostikoa frogatzen duen buru osasuneko txostena eta aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Orientazioaren Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez.

–Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: 2014-2015 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, barnean dela aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahiari komunikatuko dio egokitzapen eskaera onartzen den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztuko eta ekarriko ditu.

8. Probaren arlo edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailan sartzeko probarako), eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailan sartzeko probarako).

9. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak (lege hori aldatu egin zen, abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuarekin loturik –haren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onetsi zen–, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez):

–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.

–1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 9 euro.

–2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doan.

2. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetarako sarrera proba

OINARRIAK

Inskribatzeko baldintzak

1. Erdi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira: zikloetan sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea eta gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

2. Erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

Inskripzioa

3. Heziketa zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko epea 2015eko martxoaren 9an hasiko da, eta 13an bukatuko, biak barne.

4. Toki hauetan egiten ahal da inskripzioa:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

–Telematika bidez, on line, www.educacion.navarra.es web orritik, epigrafe hauetan: “Nabarmentzeko gaiak”, “Lanbide heziketa”, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” epigrafeetan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

5. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” fitxako ereduaren araberakoa (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orriko zerbitzuen katalogoan dago fitxa hori). Inskripzio eskabide horren edukia ebazpen honen 8. eranskinean ezarritakoa da.

Erdi mailan sartzeko probetarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

6. Inskripzioa zer ikastetxetan egiten den, ikastetxe horiek inskripzio eskaeraren frogagiria emanen dute.

Dokumentazioa

7. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio eskabideari:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arloren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 13. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

8. Inskripzio eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek honako hauek bidali beharko dizkiote koordinazio mahaiari martxoaren 26a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

Onartutako izangaien zerrendak

9. Onartuen behin-behineko zerrendak 2015eko apirilaren 24an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta).

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak apirilaren 27tik 29ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, onartutakoen eta salbuespenen kasuan, ikastetxeetako idazkaritzen eskumena baitira (horiek eranskin honen 15. oinarrian azaltzen dira), 12-A eranskineko ereduaren arabera.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, 12-B eranskinaren arabera, egokitzapenetarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioetarako.

10. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2015eko maiatzaren 29an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta).

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren.

Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Probaren egitura eta edukia

11. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorretara egokitua, eta izangaiak ikasketa horiek aprobetxamenduz egiteko duen heldutasuna neurtuko da.

Probak ariketa izanen hauek ditu arloz arlo:

ARLOA

ARIKETAK

Soziolinguistika

2 ariketa: 1 Gaztelaniakoa edo Euskarakoa, eta 1 Gizarte Zientzietakoa, Geografiakoa eta Historiakoa.

Matematika

Matematikako ariketa bat.

Zientifiko-teknologikoa

10 galderako ariketa bat: 5 Natur Zientziei buruzkoak eta 5 Teknologiari buruzkoak.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 11. eranskinean ezarrita daude, esparru zientifiko-teknologikoko ariketetakoak izan ezik, aurreko taulan adierazi bezalakoak izanen baitira: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz.

12. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak

13. Erdi mailako zikloetan sartzeko arloren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, inskribatzeko eskabidean azalduz. Era berean, arlo bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, inskribatzeko eskabidearekin batera, taulan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

ARLOEN SALBUESPENAK

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Soziolinguistika arloaren

salbuespena

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) bateko borondatezko moduluen komunikazio eta gizarte esparruak, baita derrigorrezko moduluak ere, gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako komunikazio eta gizarte esparruetako 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Arlo soziolinguistikoa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Matematika arloaren salbuespena

–HLKP bateko borondatezko moduluen esparru zientifiko-teknologikoa gainditua izatea, baita derrigorrezko moduluak ere.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Matematika arloa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Arlo zientifiko-teknologikoaren salbuespena

HLKP bat gainditua izatea, lanbide lantegien modalitatean, edo oinarrizko modalitateko HLKP baten nahitaezko moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, lanbide lantegien edo lanbide hastapenaren modalitatean.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Arlo zientifiko-teknologikoa gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa), gutxienez, frogatzea.

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

Langile autonomoak:

autonomo gisa Langileen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena).

Gutxienez 1. mailako lanbide ziurtagiria baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia.

14. 2014-2015 ikasturtean lanbide lantegiko modalitateko HLKP baten azkeneko kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren izangaiei, edo lanbide lantegi bat ikasten ari diren izangaiei, arlo zientifiko-teknologikoa ofizioz salbuetsiko zaie, baldintzatuta.

Salbuespen baldintzatu horrek ondorioak izan ditzan, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen lanak eginen ditu salbuespen baldintzatua duten ikasleek HLKP hori (lanbide lantegiko modalitatekoa) edo lanbide lantegia gainditu duten jakiteko. Egiaztapen hori 2015eko maiatzaren 28an eginen da. Hortaz, 2015eko maiatzaren 27ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte HLKParen edo lanbide lantegiko azken kalifikazioak.

15. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia.

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuespen eskaerak.

2014-2015 ikasturtean lanbide lantegiko modalitateko HLKP baten azkeneko kurtsoa edo lanbide lantegi bat ikasten ari diren izangaiei ofizioz egin beharreko salbuespen baldintzatuak.

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak.

Eranskin honen 13. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, “salbuetsia” hitza adieraziko da, EDUCAren bidez. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa

16. Hiru arloetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Arlo soziolinguistikoaren nota izanen da arloa osatzen duten irakasgaietako bi ariketen batez besteko aritmetikoa.

–Arlo matematikoaren nota izanen da Matematikako ariketan lortutakoa.

–Arlo zientifiko-teknologikoaren nota izanen da ariketan lortutakoa.

Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru arloen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Kirol irakaskuntzetako erdi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru arloen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probaren arloren bat salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden arloen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako deialdiren batean arlo bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probak egiteko egutegia

17. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba 11. eranskinean adierazitako ikastetxeetan eginen da.

–Arlo Soziolinguistikoa eta Matematika Arloa: 2015eko ekainaren 2an.

–Arlo zientifiko-teknologikoa: 2015eko ekainaren 18a.

18. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori, izangaiak geletan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jakinaraziko da 2015eko maiatzaren 29an, onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.

19. Izangaiak egin beharreko arloko edo arloetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Soziolinguistika arloa: ekainaren 2a, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

b) Arlo matematikoa: ekainaren 2a, 18:00etan, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

b) Arlo zientifiko-teknologikoa: ekainaren 18a, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

Erdi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

ARLOA

ARIKETAREN IRAUPENA

Ekainaren 2a

Soziolinguistika

2 ordu

Matematika

ordubete

Ekainaren 18a

Zientifiko-teknologikoa

ordubete

20. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

21. Inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira emaitzak, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2015eko ekainaren 22a

Erreklamazioak

2015eko ekainaren 23tik 25era, biak barne.

Behin betiko emaitzak

2015eko ekainaren 29a

22. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Idazkia 12-B eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

23. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta probetako koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean, hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak

24. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, 13. eranskineko ereduaren araberakoa. Gai edo Ez-gai den adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.

25. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2015eko ekainaren 29tik aurrera.

26. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arlo bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko, 15. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein arlo gainditu diren eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.

Gainditutako arloak gainditutzat joko dira Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan.

27. Probaren zein arlo gainditu diren frogatzen duten agiriak 2015eko urriaren 20tik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

3. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba eta kirol irakaskuntzen
goi mailako zikloetan sartzeko proba

OINARRIAK

Inskribatzeko baldintzak

1. Goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adin hau izatea, eta, behar denean, baita aipatzen diren betebeharrak ere:

–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, edo

–18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta, goi mailako zein ziklotan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulu bat izatea, edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten aritzea, betiere sartu nahi duen heziketa zikloarekin zerikusia duena. Pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako proba modalitatean inskribatuko dira, zer teknikari titulu duten edo zein heziketa ziklo ikasten ari diren, haren lanbide arloaren arabera.

2. Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adina izatea eta betebehar hauek betetzea:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikariaren titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo

–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikariaren titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

3. Goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

4. 18 urte dituzten edo, proba egiten den urtean, adin hori betetzen duten izangaien kasuan, 2014-2015 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari badira, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu, jakiteko ea teknikari titulua lortzeko moduan dauden. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2015eko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Izangai horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Inskripzioa

5. Goi mailako heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko epea 2015eko martxoaren 9tik 13ra bitarte izanen da, biak barne.

6. Goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, bide hauek daude:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

–Telematika bidez, on line, www.educacion.navarra.es web orritik, epigrafe hauetan: “Nabarmentzeko gaiak”, “Lanbide heziketa”, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” epigrafeetan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

7. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” fitxako ereduaren araberakoa (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orriko zerbitzuen katalogoan dago fitxa hori). Inskripzio eskabide horien edukia ebazpen honen 9. eranskinean ezarritakoa da.

Goi mailan sartzeko probetarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

8. Inskripzioa zer ikastetxetan egiten den, ikastetxe horiek inskripzio eskaeraren frogagiria emanen dute.

Dokumentazioa

9. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko izangaien kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

–Hala badagokio, izangaiaren ikasketen agiriaren fotokopia, prestakuntza ikastaroko irakasgaien kalifikazioak eta batez besteko nota adierazita.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati batetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 18. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

10. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Kirol teknikarien tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol irakaskuntzen erdi mailako zikloko ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiak: gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko izangaien kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuesteko dokumentazioa:

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 18. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

11. Inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari apirilaren 3a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.

Onartutako izangaien zerrendak

12. Onartuen behin-behineko zerrendak 2015eko apirilaren 24an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web-orritik abiatuta).

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloetako kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak apirilaren 27tik 29ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, onartutakoen eta salbuespenen kasuan, ikastetxeetako idazkaritzen eskumena baitira (horiek eranskin honen 21. oinarrian azaltzen dira), 12-A eranskineko ereduaren arabera.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, 12-B eranskinaren arabera, egokitzapenen, hobariaren, salbuespenen, aurreko deialdietan gainditutako zatien eta kalifikazioen eta lan esperientziaren ondoriozko salbuespenen kasuan.

13. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2015eko maiatzaren 29an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” izeneko fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta).

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatiko kalifikazioak eta izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren.

Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Proben egitura eta edukia

14. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna.

b) Berariazko zatia.

Bi zatiotako antolamendua, edukiak, egitura eta curriculum-erreferentziak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.

15. Hona hemen goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunean eta berariazko zatian sartzen diren irakasgaiak, modalitatez modalitate:

PROBA MODALITATEA

ZATI KOMUNA

BERARIAZKO ZATIA

(*)

Zientziak eta Ingeniaritza

–Gaztelania edo Euskara

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

–Matematika

–Fisika eta Kimika

–Marrazketa Teknikoa

–Industriako Teknologia

Gizarte Zientziak

–Gaztelania edo Euskara

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

–Enpresaren Ekonomia

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

–Geografia

Osasun zientziak

–Gaztelania edo Euskara

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

–Biologia

–Kimika eta Fisika

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Arteak

–Gaztelania edo Euskara

–Artearen Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

–Marrazketa Artistikoa

–Bolumena

–Marrazketa teknikoa

(*) Probaren berariazko zatia egin behar duten izangaiek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte, eta inskripzioko eskabidean adieraziko dute.

16. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probari dagokionez, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna bezalakoa izanen da.

17. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Atzerriko hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak

18. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute inskripzioaren eskabidean. Era berean, dagokien zatian salbuetsiak izateko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte inskripzioaren eskabidearekin batera:

SALBUETSITAKO ZATIA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Zati komuna egitetik salbuestea, modalitate honetan:

• Zientziak eta ingeniaritza

• Osasun zientziak

• Gizarte zientziak

Aipatutako hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Zati komuna egitetik salbuestea, modalitate honetan:

• Arteak

Arteak modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Berariazko zatia egitetik salbuestea, modalitate honetan:

• Zientziak eta ingeniaritza

• Osasun zientziak

• Gizarte zientziak

• Arteak

Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Berariazko zatia egitetik salbuestea, modalitate honetan:

• Osasun zientziak

• Gizarte zientziak

gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Berariazko zatia egitetik salbuestea, modalitate honetan:

• Osasun zientziak

• Gizarte zientziak

kirol teknikarientzat

Kirol teknikariaren titulua izatea.

Kirol teknikariaren tituluaren fotokopia.

Berariazko zatia egitetik salbuestea:

• Modalitate guztietan.

Proba modalitatearekin loturiko teknikari titulu baten edo teknikari laguntzailearen titulu baten jabe izatea. Horretarako, pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean lanbide arlo bakoitzerako ezartzen den proba modalitatean inskribatuko dira.

Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako edo goragoko lanbide ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoarekin.

Besteren konturako langileak

• Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jaso behar ditu, eta

• Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak

• Autonomo gisa Langileen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) eta

• Jarduera ekonomikoen zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

19. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:

PROBA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

Proba egitetik salbuestea

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

20. 2014-2015 ikasturtean erdi mailako ziklo baten bigarren kurtsoa ikasten ari diren izangaiei salbuespen baldintzatua aplikatuko zaie probaren berariazko zatiari dagokionez. Hortaz, ezin izanen dute proba hori egin.

Salbuespen baldintzatuaren ondorioetarako:

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean ikasten ari diren izangaiek heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2015eko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen.

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren izangaiek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu izangaiak matrikulatuta daudeneko erdi mailako heziketa zikloa gainditu duten egiaztatzeko. Egiaztapen hori 2015eko ekainaren 25ean eginen da. Hortaz, 2015eko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.

21. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia.

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak.

Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak.

2014-2015 ikasturtean erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa ikasten ari diren izangaiei ofizioz egin beharreko salbuespen baldintzatuak.

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak.

Eranskin honen 18. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, “salbuetsia” hitza adieraziko da, EDUCAren bidez. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Prestakuntza ikastaroko izangaiak

22. 2014-2015 ikasturtean prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari diren izangaiak, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu badituzte, ezin izanen dira aurkeztu goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komunean.

Prestakuntza ikastaroan, Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa hartuko da sarrera probaren zati komunaren kalifikaziotzat.

23. 2014-2015 ikasturtean prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari diren izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, probaren zati komuna egin beharko dute.

24. Sarrera probetako koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen probaren zati komuna egitera eta, hala badagokio, zenbateko kalifikazioa lortzen duten. Horretarako, prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek EDUCA aplikazioaren bidez sartuko dituzte irakasgai bakoitzeko kalifikazioak eta ikastaroko azken kalifikazioa, 2015eko maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen.

25. Aurreko ikasturteetan prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu badituzte, bi aukera izanen dituzte:

a) Inskripzio eskabidean eskatzea Gaztelania, Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa jar diezaietela sarrera probaren zati komunaren kalifikazio gisa.

b) Inskripzio eskabidean eskatzea sarrera probaren zati komuna egin nahi dutela.

26. Aurreko ikasturteetan prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten izangaiek, ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, probaren zati komuna egin beharko dute.

27. 25.a) puntuan aipatutako izangaien kasuan, inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek aurreko ikasturteetan Nafarroako Foru Komunitatean egindako prestakuntza ikastaroen noten ziurtagiriak igorri beharko dizkiote koordinazio epaimahaiari 2015eko maiatzaren 25a baino lehen.

Horren helburua da probaren zati komunean lortutako kalifikazioa zehaztea.

28. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean ez beste autonomia erkidego batean egin duten edo egiten ari diren izangaien kasuan, maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen, kalifikazioei buruzko dokumentazioa eta ikastaro horretako batez besteko nota aurkeztu beharko dituzte inskripzioko ikastetxean.

29. Egiaztapen horien emaitzak 2015eko maiatzaren 27an argitaratuko dira, inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es web orriko “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” izeneko fitxan.

30. Prestakuntza ikastarotik datozen izangaiak berariazko zatia egitetik salbuetsiak izanen dira baldin eta probaren modalitateari dagokion teknikari tituluren bat badute, eranskin honen 18. oinarrian ezarri bezala.

Proben kalifikazioa eta balorazioa

31. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batez bestekoa izanen da zati horren azken nota. Probaren zati komuna egin behar ez duten prestakuntza ikastaroko izangaientzat, aurreko oinarrian aipatu direnentzat, prestakuntza ikastaroan Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da zati komunaren kalifikazioa.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

32. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Bi zatietako batez besteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

33. Prestakuntza ikastaroa egina dutenentzat, azken kalifikazioa kalkulatzeko, prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda ateratzen den puntuazioa gehituko zaio aurreko puntuan aipatutako batez besteko aritmetikoari. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

34. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

35. Kirol irakaskuntzen goi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batez besteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probak egiteko egutegia

36. Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba 11. eranskinean aipatutako ikastetxeetan eginen da:

–Zati komuna: 2015eko ekainaren 4an.

–Berariazko zatia: 2015eko ekainaren 18an.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba 2015eko ekainaren 4an eginen da, 11. eranskinean adierazitako ikastetxeetan.

37. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori, izangaiak geletan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jakinaraziko da 2015eko maiatzaren 29an, onartutako eta onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.

38. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Zati komuna eta kirol irakaskuntzetan sartzeko proba: ekainaren 4an, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea zati komuneko ariketak egiteko.

b) Berariazko zatia: ekainaren 18an, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

ZATIA

DEI EGITEKO ORDUA

GAIA

ARIKETAREN

IRAUPENA

Komuna

eta goi mailako

graduko kirol

irakaskuntzetarako

sarrera proba

15:30

Gaztelania edo Euskara

ordubete

Espainiako Historia edo Artearen Historia

ordubete

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

ordubete

Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

ordubete

Berariazko zatia, modalitate hauetan:

• Zientziak eta ingeniaritza

• Gizarte zientziak

• Osasun zientziak

15:30

Hiru irakasgaietatik bi

2 ordu eta

30 minutu

Berariazko zatia, arteak modalitatean

15:30

Hiru irakasgaietatik bi

3 ordu eta

30 minutu

39. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

40. Inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, www.educacion.navarra.es web orritik abiatuta, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira emaitzak, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2015eko ekainaren 22an

Erreklamazioak

2015eko ekainaren 23tik 25era, biak barne.

Behin betiko emaitzak

2015eko ekainaren 29an

41. 2014-2015 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari diren 18 urteko izangaiek egindako ariketen emaitzak behin-behinekoak izanen dira, teknikari titulua lortzearen baldintzapean baitira. Hortaz, eranskin honen 4. oinarrian ezarri bezala, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu, jakiteko ea teknikari titulua lortzeko moduan dauden. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2015eko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Izangai horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

42. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, 12-B eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

43. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta probetako koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean, hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak

44. Lanbide heziketako edo arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba edo kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, 14. eranskineko ereduaren araberakoa. Gai dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti. Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirietan, halaber, zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duten adieraziko da.

45. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu probak gainditu izanaren ziurtagiriak, 2015eko ekainaren 29tik aurrera.

46. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2015eko ekainaren 29tik aurrera.

47. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko, 15. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.

Gainditutako zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan kontuan hartzen ahalko da.

48. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2015eko urriaren 20tik aurrera eskuratuko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8; Iruña).

4. ERANSKINA

Epaimahaien osaera eta eginkizunak

Koordinazio epaimahaia

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, eta mahaiburu bat, idazkari bat eta bost mahaikide izanen ditu.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat ere atal horretakoa izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak. Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Era berean, koordinazio epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean.

Koordinazio epaimahaia 2015eko martxoan eratuko da.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak.

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.

b) Probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko web orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

f) Desgaitasunarengatiko probaren egokitzapenak zehaztea. Bestalde, Hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztenen kasuan (ikastearen nahasmenduak, arreta faltagatiko nahasmendua –hiperaktibitatearekin– eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik), epaimahai koordinatzaileak zainduko du Orientazioaren Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren jarraibideak bete daitezen.

g) Ofiziozko salbuespenak zehaztu eta egiaztatzea.

h) Prestakuntza ikastaroa egina duten ikasleei dagozkien hobariak egiaztatzea.

i) Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna prestakuntza ikastaroko zein ikaslek egin behar duten egiaztatzea, eta aurkezten ez diren prestakuntza ikastaroko ikasleei zati horretan ematen zaien kalifikazioa zehaztea, 3. eranskineko 24. oinarrian adierazitakoaren arabera.

j) Teknikari titulua lortzeko moduan dauden erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoko ikasleen gainean egiaztapenak egitea, kasuan-kasuan, goi mailako zikloetan sartzeko proba egiteko baldintza betetzen duten zehazteko (18 urteko pertsonen kasuan) edo, bestela, goi mailako zikloetan sartzeko probaren berariazko zatia egitetik salbuestea bidezko den, 3. eranskineko 4. eta 41. oinarrietan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.

k) Egiaztatzea zer ikasle dagoen salbuetsia esparru zientifiko-teknologikoko ariketak egitetik hasierako lanbide kualifikazioko programetan (lanbide lantegiaren modalitatea) eta lanbide lantegietan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako.

l) Sarrera probak behar bezala egin daitezen zaintzea.

m) Prozesuko aktak osatzea.

n) Bidezkoak diren probako arloetatik edo zatietatik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan.

o) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

p) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruzko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

Ebaluazio epaimahaiak eta aholkulariak

3. Ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta koordinazio epaimahaiak proposatuta. Mahaiburua izanen dute, eta zehaztuko diren mahaikideak. Halaber, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aholkulariak izendatzen ahalko ditu antolaketa beharren arabera eta ebaluatu beharreko irakasgaien arabera.

Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak ondoko hauek izanen dira: 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean, ahal delarik, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan eta Arte Eskoletan prestakuntza ikastaroa ematen ari diren katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, edo, bestela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langileak.

4. Abuztuaren 28ko 434/2014 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, sarrera proben prozesuan parte hartzea nahitaezkoa da eta bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei diru konpentsazioak emanen zaizkie, giza baliabideen kudeaketa sisteman ezarritako elementu aldakorren zerrendako kontzeptuengatik.

5. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Probak zuzendu eta kalifikatzea probetako koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeetan.

e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea.

f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

g) Bere helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

6. Zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak 2015eko maiatzean eratuko dira.

7. Aholkulari zuzentzaileak: ebaluatu beharreko irakasgaien arabera izendatuko dira, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

b) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

8. Antolaketa beharren arabera izendatzen diren aholkulariek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea.

b) Proben kudeaketa prozesuan laguntzea.

Errekurtsoak

9. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren
modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako
lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko
probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako
ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK

UNIBERTSITATEAN

SARZEKO PROBAREN AUKERA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera (Arteak eta Giza Zientziak)

Arte grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera (zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera (osasun zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera (gizarte eta zuzenbideko zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera (ingeniaritza eta arkitektura)

Arte grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

7. ERANSKINA

Inskribatuta egon, 18 urte beteak izan eta teknikari titulua dutenek nahitaez egin beharreko proba modalitatea (gainera, ez dute probaren berariazko zatia egin beharko).

Inskribatuta egon eta teknikari, kirol teknikari edo teknikari laguntzaile titulua dutenek egin behar duten proba, probaren berariazko zatitik salbuetsita egoteko.

TEKNIKARIAREN TITULUAREN

LANBIDE FAMILIAK

PROBA MODALITATEA

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Osasun zientziak

Gizarte zientziak

Administrazioa eta Kudeaketa

Gizarte zientziak

Nekazaritza

Zientziak eta ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte grafikoak

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Merkataritza eta Marketina

Gizarte Zientziak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Zientziak eta ingeniaritza

Energia eta Ura

Zientziak eta ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte Zientziak

Osasun Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Irudi Pertsonala

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Elikagaien Industriak

Zientziak eta Ingeniaritza

Erauzketa Industriak

Zientziak eta Ingeniaritza

Informatika eta Komunikazioak

Zientziak eta Ingeniaritza

Gizarte Zientziak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zientziak eta Ingeniaritza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Zientziak eta Ingeniaritza

Kimika

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Segurtasuna eta Ingurumena

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Zientziak eta Ingeniaritza

Beira eta Zeramika

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Arteak

Kirol Teknikaria

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

8. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko probetan
inskribatzeko eskabidearen edukia - 2015. urtea

Inskripzio eskabideak datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1.–Izangaiaren identifikazio datuak.

Izangaiaren identifikazio datuak honako hauek dira gutxienez: deiturak, izena, NANa/pasaportea/atzerritarren nortasun txartela, nazionalitatea, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, jaioteguna, posta elektronikoa, telefonoak.

2.–Datu osagarriak.

Datu osagarriak honako hauek dira: desgaitasunagatik edo hezkuntza laguntzako premia berariazkoengatik behar diren egokitzapenei buruzkoak.

3.–Sarrera probaren datuak.

Sarrera probari buruzko datuak honako hauek dira, gutxienez: 2014-2015 ikasturtean egiten ari diren ikasketak, aukeran dauden hizkuntzak eta irakasgaiak, sartu ahal izateko eskatzen den adina, salbuesteko eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

9. ERANSKINA

Goi mailan sartzeko probetan eta kirol
irakaskuntzen goi mailan sartzeko probetan inskribatzeko
eskabidearen edukia - 2015. urtea

Inskripzio eskabideak datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1.–Izangaiaren identifikazio datuak.

Izangaiaren identifikazio datuak honako hauek dira gutxienez: deiturak, izena, NANa/pasaportea/atzerritarren nortasun txartela, nazionalitatea, helbidea, posta kodea, herria, probintzia, jaioteguna, posta elektronikoa, telefonoak.

2.–Datu osagarriak.

Datu osagarriak honako hauek dira: desgaitasunagatik edo hezkuntza laguntzako premia berariazkoengatik behar diren egokitzapenei buruzkoak.

3.–Sarrera probaren datuak.

Sarrera probari buruzko datuak honako hauek dira, gutxienez: 2014-2015 ikasturtean egiten ari diren ikasketak, aukeran dauden hizkuntzak eta irakasgaiak, sartu ahal izateko eskatzen den adina, salbuesteko eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

4.–Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proben kasuan, kirol teknikariaren tituluari dagozkion datuak jarri beharko dira.

10. ERANSKINA

Inskripzioa egiteko ikastetxeak. Publikoak eta itunduak

Inskripzio telematikoa http:///www.educacion.navarra.es

IKASTETXEAREN IZENA

IKASTETXEAREN DATUAK

IBP Sakana LH IBP

Zelai, 93 - 31800 Altsasu Tel.: 948 564815

www.ifpalsasua.net

Toki Ona BHI

Eztegara ibilbidea, z. g. - 31780 Bera Tel.: 948 625000

http://centros.educacion.navarra.es/iestokiona/

Burlata LH IB

Ermita, z. g. - 31600 Burlata Tel.: 948136627

http://centros.educacion.navarra.es/iesibaialde/Web/

Corellako Arte Eskola

Santa Bárbara, 2 - 31591 Corella Tel.: 948 782016

www.escueladeartecorella.com/

Lekaroz BHI

Uharte auzoa, z. g. - 31795 Lekaroz. Tel.: 948 581803

http://centros.educacion.navarra.es/ieslekar/

Elizondo LH BHI

Diputazioko etorbidea, z. g. - 31700 Elizondo. Tel.: 948 581805

http://centros.educacion.navarra.es/ieselizo/

Lizarrako Politeknikoa IB

San Pol, 8 - 31200 Lizarra Tel.: 948 550412

http://centros.educacion.navarra.es/politecnicoestella

Uharte BHI

Olatz Txipi errepidea, z. g. - 31620 Uharte Tel.: 948 337772

http://centros.educacion.navarra.es/ieshuarte/Web

Eraikuntzako Lan Fundazioa

Bideberri, 28 Aretako industrialdea 31620 Uharte. Tel.: 948 382348

http://navarra.fundacionlaboral.org

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Aduana, z. g. - 31119 Imarkoain Tel.: 948 368121

www.cenifer.com/

Irunberriko LH BHI

Zaraitzu etorbidea, 9 - 31440 Irunberri. Tel.: 948 880603

www.ieslumbier.es/

Donapea IBP

Donapea, z. g. - 31009 Iruña Tel.: 948 198653

http://centros.educacion.navarra.es/cipdonapw/donapea–Web/

Virgen del Camino IBP

Imarkoain, 1 - 31015 Iruña Tel.: 948 136611

www.virgendelcamino.com/

Iruñeko Arte Eskola

Amaia, 27-29 - 31004 Iruña Tel.: 948 291203

www.escueladeartepamplona.com

Hezitzaile Eskola IB

Kale nagusia, 65, 31001 Iruña. Tel.: 948 198647

http://escuelaeducadores.educacion.navarra.es/

Agroforestal IB

Atarrabiako etorbidea, 55 - 31015 Iruña Tel.: 948 136609

http://centros.educacion.navarra.es/iesagroforestal

María Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako Ikastetxe Bateratua

Milagro, z. g. - 31015 Iruña Tel.: 948 136624

http://www.masanz.es

San Juan-Donibane IB

Biurdana, 1 - 31011 Iruña Tel.: 948 198646

http://centros.educacion.navarra.es/iessanjuandonibane/Web/

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Irunlarrea, 3 - 31008 Iruña. Tel.: 948 198698

http://centros.educacion.navarra.es/escuelasanitaria/Web/

Salesianos Politeknikoa IB pribatua

Aralar, 7 - 31002 Iruña Tel.: 948 229465

www.salesianospamplona.es

Carlos III Ikastetxe Teknikoa LHIP

Paulino Caballero, 53 - 31004 Iruña. Tel.: 948 236150

www.colegiocarlostercero.com

Escuela Politécnica de Navarra LHIP

Zaragoza etorb., 23 31005 Iruña. Tel.: 948 312030

http://epolitecnican.wordpress.com/

Cuatrovientos IB

Sanduzelai etorb., 2 31012 Iruña Tel.: 948 124129

www.cuatrovientos.org

María Inmaculada LHIP

Orreaga etorb., 1 31002 Iruña Tel.: 948 225008

www.mariainmaculadapamplona.com

Ribera del Arga BHI

Río, 53 - 31350 Azkoien. Tel.: 948 751613

http://centros.educacion.navarra.es/iribgaw/

Ega BHI

Paletillas, 17 - 31570 San Adrián Tel.: 948 672010

www.iesega.com/

Tafalla IBP

Tuterako etorbidea, 6 - 31300 Tafalla Tel.: 948 700391

www.politecnicotafalla.es

ETI IBP

Tarazonako errepidea, z. g. - 31500 Tutera Tel.: 948 848052

San Juan plaza, z.g., 31500 Tutera. Tel. 948848079

www.etitudela.com/

11. ERANSKINA

Probak egiteko ikastetxeak

Erdi mailako proba

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK*

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN
DUTENAK

ETI IIP, Tutera.

ETI IIP, Tutera.

Arte Eskola, Corella.

Iruñeko Virgen del Camino LHI

Gainerako ikastetxeak

* Kontuan harturik zenbat izangai inskribatu diren, baita beste gorabehera batzuk ere, ikastetxe gehiagotan egin daitezke probak. Hala baldin bada, ohiko bideetatik emanen da informazio hau.

Goi mailako proba

(heziketa zikloak eta kirol irakaskuntzak)

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK*

–Zientzietako eta Ingeniaritzako modalitatea

–Gizarte Zientzietako modalitatea

–Osasun Zientzietako modalitatea

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN DUTENAK

ETI IIP, Tutera

ETI IIP, Tutera

Arte Eskola, Corella

Iruñeko Virgen del Camino LHI

Gainerako ikastetxeak

* Kontuan harturik zenbat izangai inskribatu diren, baita beste gorabehera batzuk ere, ikastetxe gehiagotan egin daitezke probak. Hala baldin bada, ohiko bideetatik emanen da informazio hau.

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK*

–Arteak modalitatea

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN DUTENAK

Arte Eskola, Iruña

Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan

* Kontuan harturik zenbat izangai inskribatu diren, baita beste gorabehera batzuk ere, ikastetxe gehiagotan egin daitezke probak. Hala baldin bada, ohiko bideetatik emanen da informazio hau.

12-A ERANSKINA

Erreklamazio orria

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ/pasaportea duenak, heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko eskaera egin du (x batez adierazi dagokiona):

Erdi maila

Goi maila:

Zientziak eta ingeniaritza Osasun zientziak

Gizarte zientziak Arteak

Goi mailako kirol irakaskuntzak

Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda:

behin-behinekoa

behin betikoa

2. Salbuetsia:

ERDI MAILA

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

GOI MAILA

Zati komuna

Berariazko zatia

Honako arrazoi hauek direla eta:

................................(e)n, 2015eko .......................aren ..............(e)an.

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

......................................................... IKASTETXEKO ZUZENDARIA

12-B ERANSKINA

Erreklamazio orria

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ/pasaportea duenak, heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko eskaera egin du (x batez adierazi dagokiona):

Erdi maila

Goi maila:

Zientziak eta ingeniaritza Osasun zientziak

Gizarte zientziak Arteak

Goi mailako kirol irakaskuntzak

Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda:

behin-behinekoa

2. Probako ariketak egiteko eskatutako egokitzapenen gainean hartu diren erabakiak:

Desgaitasun batengatik

Ikas. Nahasmenduen eta Ar. Fal. Nahas.-Hiper.aren ondoriozko hezkuntzako laguntza premia bereziengatik

3. Aurreko deialdietan probak gaindituak izateagatik, zenbait atal edo zati egitetik salbuesteko eskaerak:

ERDI MAILA

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

GOI MAILA

Zati komuna

Berariazko zatia

4. Lan esperientzia izateagatik berariazko proba egitetik salbuesteko eskaerak

5. Prestakuntzako kurtsoari dagokion hobaria

6. Probetako behin-behineko emaitzak:

Erdi mailako zikloko kalifikazioak

Soziolinguistika arloa

Matematika arloa

Arlo zientifiko teknologikoa

Irakasgaia: ................................................

Goi mailako zikloko kalifikazioak

Zati komuna

Berariazko zatia

Irakasgaia: ................................................

7. Bestelako gaiak

Honako arrazoi hauek direla eta:

................................(e)n, 2015eko .......................aren ..............(e)an.

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARRERA PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.

13. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko
proba gainditu izanaren ziurtagiria

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AITa/pasaportea duenak, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ..........................n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako edozein heziketa ziklotan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako edozein heziketa ziklotan sartzen ahal da, betiere frogatzen bada, gainera, Gaitasun Artistikoaren proba gainditu dela, bai eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan ere, irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betez gero.

Iruñean, 2015eko ekainaren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

14. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria

a) Goi mailako heziketa zikloetan sartzea.

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AITa/pasaportea duenak, goi mailako zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu ............ modalitatean. Proba hori .......................n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, goi mailako heziketa ziklo guztietan sartzen ahal da, eta, lehentasunez, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloetan:

Iruñean, 2015eko ekainaren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

b) Goi mailako zikloetan sartzea, goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AITa/pasaportea duenak, goi mailako zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu ............ modalitatean. Proba hori ....................n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio horri esker, gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahal da.

Iruñean, 2015eko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

c) Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetarako sarbidea

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AITa/pasaportea duenak, araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probaren ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori .......................n (eguna) egin zen, ...........aren .........(e)ko ...../2015 Ebazpenaren bidez araututakoari jarraikiz.

Kalifikazio honek araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzea baimentzen du, baldin irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betetzen badira.

Iruñean, 2015eko ekainaren ...........(e)an

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria

15. ERANSKINA

Erdi mailako eta/edo goi mailako sarrera
probaren egiaztapen partziala

Izena: ............................................ Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko buruak,

Aditzera ematen du:

.................................. jaunak/andreak, ....................... NANa/AITa/pasaportea duenak, 2015eko ...............aren .................. egune(t)an egindako proben .......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, (proba hori .................aren .........(e)ko ...../2014 Ebazpenaren bidez arautu zen)

.................... zatia/arloa gainditu du, ................. kalifikazioarekin, honako ziklo honetan sartzeko probetan:

–Erdi maila

–Goi maila modalitate honetan:

Iruñean, 2015eko ekainaren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko burua

Iragarkiaren kodea: F1502191