76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 407/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) 333 lanpostu, gehienez, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez (haren bidez deialdi batzuk onesten baitira, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez), gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Carlos Ignacio Beristain Bereau jaunak, Concepción Roldán Marrodán andreak, Belén Garayalde Echeverz andreak, Maite Cirez Irisarri andreak, Teresa de Jesús García Ruíz andreak, Jorge Muro Magaña jaunak, Cristina Galea Domínguez andreak, María Pilar Chueca Zalba andreak eta Amaia González Ayestarán andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 407/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura (2024ko otsailaren 12an argitaratu zen ebazpen hori).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405592