73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Hirigintza-hitzarmena, UO-6 unitateari dagozkion lagapenak dirutan emateko. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2024ko otsailaren 6ko oso bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, Urdiaingo UO-6 unitateari dagozkion lagapenak dirutan emateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Urdiainen, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2405169