73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Hirigintza-hitzarmena 1-73. lurzatian jendaurrean jartzea

Aztertu da Ukarreko Udalaren eta Luis Rodríguez Pérezen arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena (1-73 lurzatia).

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egiteko, horiek aintzat har daitezen prozedurari amaiera emanen dion ebazpenean.

Ukarren, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Iragarkiaren kodea: L2404914