73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, peñei eta bestelako elkarte batzuei dirulaguntzak emateko, 2024ko herriko festak direla eta. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 750998.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/750998).

Deialdiaren xedea da prozedura bat garatzea, dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean. Dirulaguntzak zuzenduta daude Tuterako peñei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, festak animatzeko jarduerak egin ditzaten 2024ko Santa Anako festetan.

Tuteran, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2404904