73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Otiñanoko Kontzejuko 1. poligonoko 30. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Torralba del Ríoko Udalak, 2023ko urriaren 10ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Otiñanoko Kontzejuko 1. poligonoko 30. lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Torralba del Rion, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2404956