73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Baldintza-agiria, 3. poligonoko 433. lurzatiaren zati bat okupatzeko. Okupazioaren helburua da zuntz optikoa instalatzea, haren bidez gas-estazioa interkonektatzeko. Jendaurrean jartzea

Ribaforadako Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako gehiengoarekin. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenengoa.–Baldintza-agiria onestea, Ribaforadako Udaleko herri-lurren 3. poligonoko 433. katastro-lurzatiaren zati bat okupatzeko. Okupazioaren helburua da zuntz optikoa instalatzea, haren bidez gas-estazioa interkonektatzeko.

Bigarrena.–Baldintza-agiria jendaurrean jartzea, gutxienez hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren, espedientea eta horren emaitza bidaltzea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, onets dezan erreferentziako baldintza-agiria".

Ribaforadan, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2405209