73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak emateko deialdia, Lantegi Eskoletako prestakuntzari laguntzeko 2024. urtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 750657.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/750657).

Deialdi honek arautzen du Iruñeko Udalaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arteko lankidetzan eginiko Udalaren Gizarte Alorreko Lantegi Eskoletako programetako ikasleei 2024. urtean bekak emateko prozesua.

Programa horietan parte hartzen dutenek bertaratzeagatik beka bat jasotzen ahalko dute ebazpen honetan ezarritakoarekin bat: 5759E/2023 Ebazpena, irailaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia onesten baita, 2023, 2024 eta 2025erako, soilik Nafarroako Foru Komunitatean dauden langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programak gauzatzeko.

Beka hauek pizgarri dira programetan planteatutako helburuak lortze aldera. Zuzenean emanen dira, aldez aurretik ikasleek hala eskatuta.

Irunean, 2024ko martxoaren 22an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2404834