2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 865. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren martxoaren 22ko 77/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2. poligonoko katastroko 865. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Obrador de Productos Cárnicos Artesanos Aldasoro Guajardo SLk sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Aurrekoa, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Olaztin, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2404884