73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzea

Okoko Udalak, 2024ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen Okoko udal mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria onestea.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, lege honetan ezarritakoari jarraikiz: azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, https://www.oco.es helbidean, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2024ko martxoaren 26n.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2405121