73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Zuluetako 3.4 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2024ko martxoaren 20an emandako 2024-0313 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat. Proiektuak eragiten dio Zuluetako 3. areako 3.4 exekuzio-unitateari; hain zuzen, Zuluetako 6. poligonoko bide-lurzatiaren zati bati eta 46. eta 345. lurzatiei. Inversiones Polandrius SLUk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. artikuluekin eta horiekin bat heldu diren artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2404861