73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketak onesteko hiri-lurzoru finkatuan. Hasierako onespena

2024ko martxoaren 26ko Alkatetzaren 65. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako hiri-jarduketarako plan berezi hau:

Sustatzailea: Murchanteko Udala.

Helburua: antolamendu xehatuko determinazio batzuk birdoitzea, horiek aldatuz edo interpretatzeko irizpideak ezarriz, Murchanteko Udal Plan Orokorreko bizitegitarako hiri-lurzoruan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua kontsultatzen ahalko da egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, helbide honetan: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/175da46f-6c3a-44d2-8291-8d4ab365e166/

Murchanten, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2405120