73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 39. lurzatian. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea hirigintza-hitzarmena, Sugiederrenea etxearen azalera urbanizatua Udalaren alde gauzatzeko, eta bide-zortasunak ezartzea etxe horretara eta partzela pribatura ondare-partzelaren bidez sartzeko. Hitzarmenaren sustatzaileak etxe horren jabekideak dira.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Lesakan, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2405130