73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hirigintza-hitzarmena, Artariaingo 3. exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 5eko 2024-0016 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Artariain herriko 3. exekuzio-unitateko hirigintza-hitzarmena, Ceferino García Gómezek eta Ana Isabel García Sánchezek sustatuta. Hitzarmenaren helburua da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua ordeztea, nahitaez laga beharreko %10 dirutan ematearekin.

Jendaurreko epea amaitu da eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da Artariain herriko 3. exekuzio-unitateko hirigintza-hitzarmena, martxoaren 25eko 2024-0037 Ebazpenaren bidez. Hitzarmenaren helburua da Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea, nahitaez laga beharreko %10 dirutan ematearekin.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hitzarmenaren testu osoa argitaratuta dago udal honen gardentasun atarian.

Iratxetan (Leotz), 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2404912