73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, "APA-U.35 eta APA U.b1" unitateetan. Behin behineko onespena

Irurtzungo Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinean onestea aldaketa egituratzaile bat Irurtzungo Udal Planean, zehazki, "APA-U.35 eta APA U.b1" erabilera industrialeko unitateetan. Hasierako onespena 2023ko urriaren 25ean eman zitzaion, eta 2024ko 263.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean. Halaber, erabaki zuen espediente osoa igortzea lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, behin betiko onets dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.11. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irurtzunen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2405158