73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Etaiuko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Etaiuko udal mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, https://www.etayo.es helbidean, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Etaiun, 2024ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2405125