73. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Borondatezko birpartzelazioa, Erreako UB 1.2.3 unitateetan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2024ko martxoaren 25eko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Erreako UB 1, UB 2 eta UB 3 unitateen borondatezko birpartzelazioa. Sustatzaileak Estefanía Orradre Eugui, María-Santos Orradre Eugui eta Telesfora Orradre Eugui dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal-bulegoetan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2404910